Irakurriena gure blogean 2023 urtean Lo más leído en nuestro blog el 2023
Gaur eta bihar, ekitaldi garrantzitsuak ospatuko dira Lizeo antzokian. Lehenengoa, gaur iluntzeko 20:00etan, 'Agur Santa Clara' 14 minutuko dokumentalaren emonaldia izango da. Gernikan 600 urtez bizi ondoren, klausurako monja honeek agur esan eutsen gernikarrei gotzaina buru zala ospatu zan eleizkizunean eta eurek eta komentuak itzi daben arrastoa jasoten da ikus-entzunezkoan. Pedro Durana eta Doru Ionut Prisacarluk zuzendu dabe gaur estreinatuko dan dokumentala. Bihar, leku berean, Caritas Bizkaia erakundearen aldeko kontzertua ospatuko da eta Gontzal Mendibilek abestuko dau Ugao Sarea abesbatzagaz eta Basauri Koral Alkarteagaz batera iluntzeko 20:00etatik aurrera.
Urte barriaren hasieragaz, beti egiten doguz erronka barriak. Hau itxiko dot edo bestea egingo edo ikasiko dot. Hona hemen, urte barriaren hasieran proposamen txiki bat. Goiko irudian klikatuz doinu eta guztiz entzun daikegu.
Pixkana-pixkana lortuz goaz. Lortu dugu jadanik jai bihotz-bihotzeko batzuk ospatzea, beraien izateko arrazoia oraino ezagutu gabe. Batak bestea zoriontzen dugu eta ez dakigu zergatik. Eguberriak iragartzen dizkigute jai horiek, baina ezkutuan gelditzen da arrazoia. Jende askok ez daki jadanik zertan datzan jai hauen bihotza. Zergatik ez entzun Eguberrietako «lehen pregoia»? Lukas ebanjelariak eratu zuen Kristo ondoko 80. urte inguruan.
Mariari aingeruak egin dion iragarpena gonbit bat da: geugan iratzar ditzagun zenbait oinarrizko jarrera, zaindu beharrekoak geure fedea gozoro eta konfiantzaz bizi ahal izateko. Aski da erreparatzea aingeruan ahoan jarri duten mezuari.
Katekesiko ume eta familiak eta Kosnoaga asti taldekoak "Zatoz Jesus" kantatu dabe, hurkotasuna landu eta Belengo Bakearen Argia itxaroten dagoz. Bitartean zorionak opa deuskuez.
Beste pertsona batzuekin dugun harremanari esker gara beti. Inondik inora ez gara bakartutako eta loturarik gabeko izakiak. Auzoan, hurbiltasunean eta beste pertsona batzuen alboan jaio gara, eta gure harremanen mundua handitzen duten zirkuluetan ehuntzen da gure izaera.
Euskeraz ospatuko dogu. Jaunaren Berbea + kantak + isilunea. Gernikako San Bartolome parrokian, zapatuan, abenduak 16, arratsaldeko 6etatik 7:30etara.
Abendualdiko bigarren domekea berezia izan da Gernikako Errenteriako San Bartolome parrokian. Gure gotzaina dan Joseba Segurak ospatu dau mezea. Meza amaierean katekesiko familia batzuekaz argazkia atara dau.
Gizatarra izateko, funtsezko alde bat falta zaio gure bizitzari: barnetasuna. Lasterka bizitzera behartzen gaituzte, ezertan eta inorekin pausatu gabe, eta zorionak ez du astirik izaten gure bihotzean sartzeko. Arin-arin pasatzen gara gauza ororen gainetik eta, kasik beti, azalean gelditzen gara. Ahazten ari zaigu bizitzari entzuten sakontasun eta barnekoitasun-pixka batekin
Gernikako Andra Mariko parrokiko lokaletanbatu dira 50 eleiztar inguru, Batzar Nagusia ospatzeko. Bertan izan dra Sukarrieta, Busturia, Murueta, Forua, Gernika, Muxika, Morga, Ibarrangelu, Akorda, Nabarnizeko... eleiztarrak.
Asteon jaso dogu Minoru Watanabe ekintzaile bakezalearen bisitea Gernikako Andra Mari parrokian. Gogo bizia ekarren Mariaren busto biak ikusteko, Gernikako bonbardaketan eta Nagasakiko bonba atomikoan kaltetutako Andra Mariren irudi biak.
Ana Berrizbeitiaren gogoetagaz hasi da Gernikaldeko Pastoral Barrutiaren Batzar Nagusia, sortu zaneko 10 urte direla-eta. Sinodoa gure alkarteetan zelan bizi azaldu dau, adibide zehatz eta gogoeta sakonakaz. Otoitzaldi bategaz amaitu da topaketea.
Jauna,
Zuk badakizu
azalean bizi garela,
presaka,
premiazko gauzetan arreta galduz,
ohituraz
beteta erdi-lotan gagoz,
hitz eta irudi larregiz lozorroan.
Gernikaldeko Caritaseko joskintza tailerrak bere azkenlanak aurkeztu gura deuskuz. Martitzenero batzen dira giro onean eta joskintzaren abc ikasiaz gain, lan politak burutzen dabez. Hona kalerako poltsak...
Etxea jagon daigun
Jainkoa guztion aita
Jesus guztion lagun.
Esperantza-falta aldaketa sakonak eragiten ari da gure artean, eta, askotan, ezin atzeman izaten ditugunak. Konturatu gabe kasik, galduz doaz zeruertzetik helburutzat bizitza gizatarragoak dituzten politikak. Gero eta gutxiago hitz egiten da liberazio-programez edota herrien artean zuzentasun eta solidaritate handiagoak bilatzen dituzten egitarauez.
Gabon aldia prestetan VI. Ebanjelizazino planetik. Abendualdia lantzeko material sorta. Dinamikaren azalpena. Domeka eta aste bakoitzerako sarrera, irakurgaia, gogoeta, deia, sinboloa, bertsoa. Ume, katekesia, ikastetxe eta familientzako eskulana. Klikatu hemen eskuragarri Eleizbarrutiko webgunean.
Gernikan aurkeztu dau bere azken liburua Mari Jose Arana teologoa eta erlijiosoa. "Eleizea maite dogulako idatzi dogu liburu hau. Emakumeen sufrimenduaren oihu bat da, ez da errebeldia ezta pataleta bat".
Por Jesús Martínez Gordo
He leído con detenimiento la “Presentación” del “Informe sobre los abusos sexuales en el ámbito de la Iglesia Católica y el papel de los poderes públicos. Una respuesta necesaria”. También he leído con detenimiento el capítulo octavo, dedicado a las “conclusiones y recomendaciones” que formula el Defensor del Pueblo. Y, “en diagonal” el resto del documento. De la lectura realizada me queda una extraña sensación, a la vez, de esperanza y desaliento.