Goazen Markinara!

sábado, 31 de diciembre de 2022

Benedikto XVI.a hil da "Paradoxen aita santua": Jérôme Chapuis


 Aita Santu honengandik bidegabea litzateke historian sarrarazi zuen erabakia bakarrik atxikitzea. Izan ere, Eliza Katolikoarentzat Benedikto XVI.ak ez du inoiz uko hori laburbilduko, bakardadean heldua eta otsaileko goiz batean guztien harridurarako iragarria, duela ia hamar urte. Harridurak, egun hartan, gertaeraren izaera ia argitaragabeari bezainbat eusten zion itxurazko paradoxa bati: inork ez zuen espero kontserbatzailetzat katalogatutako gizon batek halako modernitateko ekintza bat planteatuko zuenik.

viernes, 30 de diciembre de 2022

Egunean eguneko ebanjelioa 2023

 


Albiste on batekin natorkizu. Kalean da “EGUNEAN EGUNEKO EBANJELIOA 2023”. MEZULARIK / MENSAJEROK argitaratua. Jai-igandeetan Mezako hiru irakurgaiak; astegunetan ebanjelioa. Egunero iruzkin edo komentario labur bat; aurten Margarita Saldañaren eskutik. Bukaeran otoitz-sailtxo bat, ederra baino ederragoa. 663 orrialde.

jueves, 29 de diciembre de 2022

Urte barri: zer barri?

 


Urte barriaren hasieragaz, beti egiten doguz erronka barriak. Hau itxiko dot edo bestea egingo edo ikasiko dot. Hona hemen, urte barriaren hasieran proposamen txiki bat. Goiko irudian klikatuz doinu eta guztiz entzun daikegu.

miércoles, 28 de diciembre de 2022

Bermeo: Gabon kantak "Aita Mari" erreskate ontziaren alde

 


Barikuan, abenduaren 30an, barriro urtengo dabe bermeotarrak gabon kantak abestuz eta dirua batuz "Aita Mari" itxas erreskate ontziaren alde. Arratsaldeko 7etan Santa Maria Parrokian hasiko dira.

martes, 27 de diciembre de 2022

Urte Barri Año nuevo

Jai honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para esta fiesta.

Irakurgaiak euskeraz.

Bideoa.








lunes, 26 de diciembre de 2022

Maria, Jesusen ama María, la madre de Jesús Jose Antonio Pagola

 

Mariaganako debozioak nolabaiteko jaitsiera jasan du, hein batean abusu eta desbideratze nabarmenek eragina; baina gaur egun Mariaz interesatzera itzuli gara kristauak, kristau-esperientziaren baitan beri benetako lekua eman nahiz.

sábado, 24 de diciembre de 2022

viernes, 23 de diciembre de 2022

Alazne Zabarte izan da Haurtzaro Solidarioaren zozketan sariduna

 


Alazne Zabartek irabazi dau Haurtzaro Solidarioaren azokaren errifea: bi lagunentzako bazkaria Zallo Barri Jatetxean. Argazkian ikusi daikegu bere seme Aratz Ugaldegaz, berak saldu eutson zenbaki sariduna. Aita Arkaitz be pozik, zeozer aprobetxatuko dauelakoan eta. Zorionak hiruroi!

Jesus jaio da Aleluia: the video


Covid dala eta, etxean bakartuta, gabon gabaz Arratiako familia batek grabatu eban iaz kanta ezagun honen bertsio barritua. Egun aproposak honeek iazkoa gogoratu eta bertsio hau zabaltzeko. 
Irudiak Arratiako KT eta lagunengandik jasotako jaiotzen argazkien aukera bat.
Eskerrik asko guztioi!

Abendua bihotz barritze aldia

 


Abenduaren 23an Diciembre, barikua/viernes: 19:00 Andra Marin

jueves, 22 de diciembre de 2022

Ospakizunaz beteriko eguena Gernikan: Mertzede, Katekesia & Amilotxak

 


Gabonak berton dagoz eta gaur Gernikan hainbat ospakizun izan da Jesus Umeari ondo etorri esateko. Goizean Mertzedetako Ikastetxean, Jesus dala Hitza eta Argia, eta argipean ibili eta argi ibiltzera dei egin jaku.

miércoles, 21 de diciembre de 2022

Eleiz arduradun laiko baten gaineko gogoeta


 24 urtez Gernikaldeko Elizan lan egin ostean, datorren urtean jubilatzen da Amaia Olaeta. Iragarpen eta katekesian ibili izan da batez ere (Katekesia herri aldean eta Gernikan, Familia Pastoraltza, Kosnoaga, etab...). 

Gernikaldeko ospatzaileen abenduko batzarra


 Atzo ospatu zan Foruko komentuan Gernikaldeko ospatzaileen urteko azken batzarra.

Adi! Egun batzuk aldatu dira hizlariaren egun libreak kontua hartzeko: egun honeek aukeratu dira: Urtarrilak 24, martitzena; Otsailak 14, martitzena, honek biak Forun, 7etan; eta Martxoak 7, martitzena, azken hau Gernikako Andra Marin, arratsaldeko 7:30etan.

martes, 20 de diciembre de 2022

Jaunaren Jaiotza Natividad

Jai honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para esta fiesta.


Irakurgaiak euskeraz.
Bideoak.










lunes, 19 de diciembre de 2022

Gau desberdin bat Una noche diferente: Jose Antonio Pagola

 


GAU DESBERDIN BAT

José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain

Eguberri-jaiak sekretu bat du bere baitan; zoritxarrez, data horretan «zerbait», zehazki zer den jakin gabe, ospatzen dutenek ezagutzen ez duten sekretu bat. Ezin susmatu dute ezen Eguberriak eskaintzen digula gakoa geure existentziaren azken misterioa argitzeko.

domingo, 18 de diciembre de 2022

Errigoiti: martxa onean parrokiko obrak


Errigoitiko parrokiko altareak behar eban konponketea. Martxa onean hasi dira obrak.

Olentzero etorri jaku!: Familia Ospakizuna

 


Familia Ospakizuna izan dogu gaur Gernikako Errenterian. Gabonak prestatzeko kristau erara. Eta uste bakoan, hara! Olentzero etorri jaku. Jesus umea gurtzera eta umeakaz egotera. 

sábado, 17 de diciembre de 2022

Caritasen kanpaina asteburu honetan

 


Caritasen oraingo kanpainak zaintzan jarten dau arreta eta hori lantzea ezinbestekoa dala dino. “Zaindu, eskutik heldu. Cultiva cuidados”.

martes, 13 de diciembre de 2022

Abenduko 4. domekea


Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.









lunes, 12 de diciembre de 2022

Jainkoa gurekin dago Dios está con nosotros: Jose Antonio Pagola

 



Eguberriak hain desitxuratuak daude non ematen baitu ezinezkoa dela gaur egun jai honek duen misterioa inori ulertzen laguntzea. Agian, ordea, bada bide bat, baina norberak egin beharrekoa da. Arazoa ez da argibide teologiko handiak ulertzea, baizik eta Jainkoaren aurrean barne esperientzia apal bat bizitzea.

sábado, 10 de diciembre de 2022

martes, 6 de diciembre de 2022

Abenduko 3. domekea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.










lunes, 5 de diciembre de 2022

Maitasuna bizitzari Amor a la vida: Jose Antonio Pagola

 


MAITASUNA BIZITZARI

Egungo gizartean atzeman daitezkeen joera suntsitzaile (nekrofilia) desberdinen aurrez aurre, Erich Frommek dei zorrotza egin du ahal den guztia egitera bizitzaren maitasuna (biofilia) garatzeko, baldin eta zientzialari ospetsuak «gainbeheraren sindromea» deitzen duen horretan erori nahi ez badugu.

domingo, 4 de diciembre de 2022

Andra Maria sortzez garbia

Jai honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para esta fiesta.

Irakurgaiak euskeraz.

Bideoa.




sábado, 3 de diciembre de 2022

Xabierko Frantzisko santua (abenduaren 3a)



Abenduaren 3an, Xabierko Frantzisko santuaren eta euskararen eguna ospatzen dugu.

«Saint François Xavier», Molères jaunaren liburua, «Parole et Silence» argitaletxeak plazaratua.

jueves, 1 de diciembre de 2022

Lauaxetaren pentsamendua eta jarduera: Sebastian Gartzia Trujillo

 

Liburu barri bat landu eta argitaratu dau Sebastian Gartzia Trujillok. Behar eta neke askoren emoitza. Gaia Lauaxeta olerkariaren pentsamendu erlijiosoa eta jardueraren azalpena. 327 orrialdetan Esteban Urkiaga poetaren bizitza eta lan poetikoa eta kazetaritza lanak aurkezten deuskuz. Lauaxetaren pentsamendua eta jarduera, Leioa, 2022.