Berrogei egun

viernes, 30 de junio de 2023

Kurtsoa amaitzeko esker ona

 


Pozarren batzen gara zure inguruan, eta senideon ondoan, lagunokaz batera.

Atzera begira, joan jakun kurtsoari begira, eskerrak emon gura deutsuguz, egunez egun gure ondoan ibili zarelako, babes zein akuilu.

jueves, 29 de junio de 2023

San Pedro zeruetako...

San Pedro, zeruetako giltzaren jaubea, zeurea txalupea, neurea sarea. Copla recogida por Azkue de su madre Mª del Carmen Aberasturi en Mundaka. Dice que se la "habré oído más de un centenar de veces".

miércoles, 28 de junio de 2023

Tolosara joan gara: erlijioa, kultura eta gastronomia

 

"Tolosara joan gara". Joan eta etorri. Gernikaldeko Elizaren laguntzaile talde handi bat: Caritas, ospatzaileak, katekistak, parrokiazainak, organo joleak...

Kosnoaga taldea: amaitu da udalekua


Hona Gernikaldeko taldea. Amaitu da udalekua. Partaide batek holan dino: "Oso ondo. Pozik. Esperientzao oso ona".

San Pedro Apostolua





Hona hemen liturgia lagungarriak euskeraz (aukera bi) eta irakurgaiak. 
Subsidios litúrgicos bilingües para esta fiesta.
Santuaren bizitzaren zertzalada batzuk egokiak homilia edo gogoeta egiteko.

martes, 27 de junio de 2023

Semana misionera en la residencia Calzada de Gernika

 

Esta semana la Residencia Calzada celebra su iniciativa misionera. Toda la semana se pueden adquirir productos cuya venta se destinará a la misión de las Hijas de la Caridad en Bebalem, Chad.

Urtean zeharreko 13. domekea A

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.  


lunes, 26 de junio de 2023

Ekaineko Otoitzaldia

 


Ikasturteko azken otoitzaldia. Oraingoan eguenean, San Pedro eguna, 19:30, Gernikako Andra Mari Kapilan. Último rezo del curso. Este jueves, día de San Pedro, 19:30, en la Capilla Andra Mari de Gernika.

Gurutzerik gabeko kristautasun baten arriskua El peligro de un cristianismo sin cruz Jose Antonio Pagola

 

Gaur egungo kristautasunaren arrisku handienetako bat pixkana «gurutzearen erlijiotik» «ongizatearen erlijiora» igarotzea da. Duela urte batzuk Reinhold Niebur-en hitz batzuei erreparatu nien; asko pentsarazi zidaten. Teologo iparramerikarra «eztenik gabeko erlijio baten» arriskuaz mintzo zen, «gurutzerik gabeko Kristo baten bidez, bekaturik gabeko gizon-emakume batzuk suminik gabeko Jainko batek auzirik gabeko erreinu batera eramango lituzkeela predikatuz» bukatuko lukeenaren arriskuaz, alegia. Benetakoa da arriskua, eta saihestu beharra dugu.

sábado, 24 de junio de 2023

Agur Euzkadi: Lauaxeta & Antton Valverde

1937. ekainaren 25ean, urteak bete dira Esteban Urkiaga "Lauaxeta" fusilatu ebela Gasteizen. Hil bezperan, poeta bikain eta fededun fina izanik, poema eder honetan itxi euskun bere testigantza. Valverdek musikatu eban aspaldi. Hona gure omenalditxoa otoitz honen bitartez. Gorroto barik hil zirenei, biktima isilduei. Bakean sinistu dabenei. Justiziaren alde lan egin dabenei.
Euzkadi azke izan daitean
zaindu Josuren legea.

viernes, 23 de junio de 2023

Gaur dala bihar dala Doniane

Mundakan umetan ikasi neban kantatxu hau. Sorginari jarraituz, kalez kale, portu ganean sutean erre baino lehen kanta eta kanta. Kantak, suak, ohiturak. Nor izan zan Joan hori? Ze ekandu eta tradizio gorde dira bizirik gure artean?

Hona hemen Doniane, Donibane, San Joan: kristau liturgian,  egun eta gabaren inguruko ohiturak eta kantak

jueves, 22 de junio de 2023

San Joan Bateatzailea

Jai honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para esta fiesta.
Irakurgaiak euskeraz.  

Errigoitin, Sallobentan, 12:00; Ajurian, 12:00; Ean etab

miércoles, 21 de junio de 2023

Goazen itsasora (Mk 4,35)


 Gaur Gernikako Mertzede Ikastetxeko ikasleek, ospakizun berezi bat egin dute  elizan DBH 4.mailakoak agurtzeko asmoz. Elizkizun horretan eskerrak eman dizkiote Jainkoari Ikasturte honetan bizi izan dabenagatik eta DBH4.mailakoei, Mertzediar komunitate guztiak (bai irakasle, ikasle zein lekaimeek) beraien desiorik onenak opa dizkie hastera doazen ibilbide berri horretan.

Ekaina edo bagile (2): San Joan eta San Pedro: Juan Manuel Etxebarria: Urtaro 08

Obako Doniane, Diman. Indalecio Ojanguren argazkia

Hona hemen Juan Manuel Etxebarriari esker bere Euskal urtea ohituraz betea liburuaren beste atal bat. Oso osorik liburuan bertan aurkitu daiteke bere lana ekaina edo bagilari eskainia. Guk hona gora behera batzuk dakarguz. Oraingoan San Joan eta San Pedrori dagokiezanak jarri ditugu batez be. Eskerrik asko Manu!



martes, 20 de junio de 2023

Erdozain gerentea Gernikaldeko ekonomia laguntzaileakaz

Gernikalde eta Bermeoko 24 laguntzaile batu dira martitzen arrastian Elizbarrutiko gerentea dan J.M. Erdozainegaz eta Bikaritzako koordinatzaile dan Iñigo Villaranegaz. Bermeo, Sukarrieta, Busturia, Murueta, Gernika, Morga, Errigoiti, Muxika, Mendata, Arratzutik batu da jendea.

Urtean zeharreko 12. domekea A

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.  

lunes, 19 de junio de 2023

Sendotzak Gernikan

 


El pasado sábado en la parroquia de Santa María de Gernika se celebraron las confirmaciones de 6 adultos.  A las 7 de la tarde comenzó la celebración presidida por el obispo de Bilbao Joseba Segura.

Jainkoagan konfiantza izaten ikasi Aprender a confiar en Dios Jose Antonio Pagola

 

Konbentziturik nago ezen Jainkoaren esperientziak, Jesusek eskaini eta komunikatu digun bezala harturik, bake nahastezina isurtzen duela beti, kezkaz, beldurrez eta segurtasun-ezaz beterik den gure bihotzean. Bake hori izan ohi da kasik beti, beraren deia geure izatearen hondo-hondotik entzun dugunaren zeinurik hoberena: «Ez beldur izan, ez da parekotasunik zuen eta txolarreen artean». Nola hurbil gintezke Jainko horrengana?

domingo, 18 de junio de 2023

sábado, 17 de junio de 2023

Jesusen bihotza

 


Goratu guran dogu
bihurtu arrotza,
bizitzan asmatzeko
agindu zorrotza,
dotrinan, predikuan
Jainko zurrun hotza:
gurago jatorrizko
Jesusen bihotza.

viernes, 16 de junio de 2023

"Gauza asko lor daitezke jendea batuz gero"

 

Gernikaldeko Caritasek udalerrian garatzen dituen proiektuak aurkeztu ditu, eta boluntarioek egiten duten lanari balioa eman die. Denetariko proiektuak dituzte martxan, tartean 7 eta 15 urte arteko umeei laguntzeko Amilotxak proiektua, idazten dau Ane Marurik Busturialdeko HITZAn.

jueves, 15 de junio de 2023

Jesusen bihotza: kanta + bideoa


"Jesusen bihotza" da gaur, baita Iparraldeko kanta ezaguna ere. Hona ba gure kantatekaren ale barri bat. Azkena. Umeentzat egokia.
Ez ahaztu badala aspaldi igonda beste kanta sorta bat ere berton klikatuz entzun daikezuna.


miércoles, 14 de junio de 2023

Caritas Gernikaldea: Ate irekiak jardunaldia + Ez emon bizkarrik behartsuari (Tb 4,7)

 


Atzo, hilak 13a, San Antonio, hogei lagun inguru gerturatu zirenGernikaldeko Caritasek antolatutako Ate irekiak jardunaldira. Proiektuak ezagutzeaz gain, alkarrizketarko aukerea ere izan zan. Amaitzeko, ibilaldia egin zan Ortukide proiektua ezagutzeko bertan.

martes, 13 de junio de 2023

Urtean zeharreko 11. domekea A

 Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.  

lunes, 12 de junio de 2023

Gernikaldeko Pastoral Batzordea: ekaineko batzarraren laburpena eta ikasturteko ebaluazinoa

 

GERNIKALDEKO  PASTORAL  KONTSEILUAREN BATZARRAREN AKTA

2023 – 6 – 7

-         Eguna:  Ekainaren 7an

-         Ordua:  20:00

-         Non:     San Bartolome Parrokian

Gaur egungo gizartean bizia txertatu Introducir vida en la sociedad actual Jose Antonio Pagola

 

GAUR EGUNGO GIZARTEAN BIZIA TXERTATU

Jainkoaren erreinua ez da hil ondoren hasten den salbazioa bakarrik. Grazia eta bizia oldartzea da oraingo bizialdi honetan jadanik. Are gehiago. Erreinua hurbil delako zeinurik argiena lurrean bide egiten hasia den bizi-korronte hau da, hain justu. «Zoazte eta hots egin hurbil dela zeruetako erreinua. Sendatu gaixoak, piztu hildakoak. Garbitu legenardunak, bota deabruak». Gaur, kristauok inoiz baino gogotsuago entzun beharko genuke Jesusen gonbita, gizartean bizia txertatzekoa.

martes, 6 de junio de 2023

lunes, 5 de junio de 2023

Ogia eta ardoa Pan y vino Jose Antonio Pagola

 


Larriki murriztuko genuke eukaristiaren edukia, ahaztuko bagenu, hartan aurkituko dugula gure bizitza elikatuko duen janaria. Egia da ezen fede berak elkartzen dituela anai-arrebak, sentitzen dutenean partekatzen duten janaria dela eukaristia. Baina, anai-arreba arteko elkartasun hau oso garrantzizkoa delarik ere, ez da nahikoa, janaritzat ematen zaigun Kristorekiko elkartasuna ahazten badugu.

domingo, 4 de junio de 2023

Kosnoaga taldekoak udalekura goaz ekainaren 24an


Eskolak amaitu ostean, Kosnoaga taldeak bere ekintzekaz jarraitzen dau. Ekainaren 24an, San Joan edo Donibane egunez, Bakiora joango dira Udalekuan bikaritzako beste gaztetxoekaz batera.

sábado, 3 de junio de 2023

Víctimas invisibles

 


Jon-Mirena Landa Gorostiza: VICTIMAS INVISIBLES. Usos y abusos de la verdad , la justicia y la reparación de las víctimas de la violencia política a la luz de la lucha antiterrorista contra ETA.  Tirant Lo Blanch Valencia 2023. Presentación comentario de Aitor Etxebarria

jueves, 1 de junio de 2023

Zatoz Espiritua

 


Zatoz Espiritua
Kreatzaile saindua,
Bisita zatzu hotzak,
Othoi gure bihotzak!
Bethe zatzu graziez.
Zerutik egorriez.
Gure adimenduak
Zeronek moldatuak.