Jesusen hitza

lunes, 18 de diciembre de 2023

Poztu zaitez Jose Antonio Pagola

 


Mariari aingeruak egin dion iragarpena gonbit bat da: geugan iratzar ditzagun zenbait oinarrizko jarrera, zaindu beharrekoak geure fedea gozoro eta konfiantzaz bizi ahal izateko. Aski da erreparatzea aingeruan ahoan jarri duten mezuari.

«Poztu zaitez». Horixe da Mariak Jainkoagandik lehenik entzun duena, geuk ere lehenik entzun beharko genukeena. «Poztu zaitez»: horixe da Jainkoaren lehen hitza sorkari orori. Geure aldi honetan, geuri ziurtasun gabeko eta ilun, problemaz eta zailtasunez betea, iruditzen zaigun honetan, lehenik eskatzen digutena poza ez galtzea da. Pozik gabe, bizitza zailago eta latzago gertatzen da.

«Jauna zurekin». Gonbitean eskatzen zaigun poza ez da, ez baikortasun behartu bat, ez autoengainu erraz bat. Barne poza da, sortzen zaiona da bizitzari konbentzimenduz begiratzen dionari ezen ez dagoela bera bakarrik. Fedetik sortzen den poza da. Jainkoa bidelagun dugu, defendatzaile dugu eta gure onaren bila dabil beti. Gauza askoz kexa gintezke, baina ezin esango dugu inoiz ere bakarrik gaudela, ez baita egia. Gutako bakoitzaren barnean, izatearen hondorik hondoenean, Jainkoa dago, gure Salbatzailea.

«Ez beldur izan». Asko dira geure baitan sortzen ahal zaizkigun beldurrak. Beldurra geroari, beldurra gaixotasunari, beldurra heriotzari. Beldurra ematen digu sufritzeak, bakarrik gaudela sentitzeak, inork ez gaituela maite uste izateak. Beldurra sentitzen ahal diegu geure kontraesanei, geure inkoherentziei. Beldurra gauza txarra da, kalte egin du. Beldurrak ito egiten du bizitza, gerarazi indarrak, eragotzi bide egitea. Behar duguna konfiantza da, segurtasuna eta argia

«Graziadun gertatu zakizkio Jainkoari». Mariak ez ezik, guk ere entzun beharrekoak ditugu hitz hauek; izan ere, guztiok bizi eta hiltzen gara Jainkoaren graziak eta maitasunak sostengaturik. Bizitzak aurrera dagi, bere zailtasunak, kezkak eta guzti. Jainkoagan sinestea ez da errezeta bat eguneroko problemak askatzeko. Baina dena desberdin da, aipatu zailtasunei aurre egiteko, argia eta indarra Jainkoagan bilatuz bizi garenean.

Geure aldi honetan, ez da beti erraza, ez al ditugu iratzarri beharreko Jainkoaganako konfiantza eta berak onartzen gaituela jakitearen poza? Zergatik ez gara askatzen apur bat beldurretik eta estutasunetik, bizitzari aurre eginez hurbileko Jainkoaganako fedeaz?

José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain

Abendualdiko 4. igandea – B (Lukas 1,26-38)


ALÉGRATE

El relato de la anunciación a María es una invitación a despertar en nosotros algunas actitudes básicas que hemos de cuidar para vivir nuestra fe de manera gozosa y confiada. Basta que recorramos el mensaje que se pone en boca del ángel.

«Alégrate». Es lo primero que María escucha de Dios, y lo primero que hemos de escuchar también nosotros. «Alégrate»: esa es la primera palabra de Dios a toda criatura. En estos tiempos, que a nosotros nos parecen de incertidumbre y oscuridad, llenos de problemas y dificultades, lo primero que se nos pide es no perder la alegría. Sin alegría, la vida se hace más difícil y dura.

«El Señor está contigo». La alegría a que se nos invita no es un optimismo forzado ni un autoengaño fácil. Es la alegría interior que nace en quien se enfrenta a la vida con la convicción de que no está solo. Una alegría que nace de la fe. Dios nos acompaña, nos defiende y busca siempre nuestro bien. Podemos quejarnos de muchas cosas, pero nunca podremos decir que estamos solos, pues no es verdad. Dentro de cada uno, en lo más hondo de nuestro ser, está Dios, nuestro Salvador.

«No temas». Son muchos los miedos que pueden despertarse en nosotros. Miedo al futuro, a la enfermedad, a la muerte. Nos da miedo sufrir, sentirnos solos, no ser amados. Podemos sentir miedo a nuestras contradicciones e incoherencias. El miedo es malo, hace daño. El miedo ahoga la vida, paraliza las fuerzas, nos impide caminar. Lo que necesitamos es confianza, seguridad y luz.

«Has hallado gracia ante Dios». No solo María, también nosotros hemos de escuchar estas palabras, pues todos vivimos y morimos sostenidos por la gracia y el amor de Dios. La vida sigue ahí, con sus dificultades y preocupaciones. La fe en Dios no es una receta para resolver los problemas diarios. Pero todo es diferente cuando vivimos buscando en Dios luz y fuerza para enfrentarnos a ellos.

En estos tiempos no siempre fáciles, ¿no necesitamos despertar en nosotros la confianza en Dios y la alegría de sabernos acogidos por él? ¿Por qué no nos liberamos un poco de miedos y angustias enfrentándonos a la vida desde la fe en un Dios cercano?

José Antonio Pagola

4 Adviento – B (Lucas 1,26-38)

No hay comentarios: