Goazen 2024 Jarri bidean

miércoles, 6 de diciembre de 2023

Abenduaren bigarrena

 


Abenduaren aldi honetan

landu daigun esperantza

alde batera itxi daiguzan

alperkeri ta zalantza.



Jesus badator, Jesus badago

egin kanta eta dantza

gure bizitzan indarra dogu

berak dinosku norantza.


Natibitate aurretik dogu

abendu gogorra, hotza,

Jesus ume lez, etxerik gabe

asko jaio: hau bai lotsa!

Gau ilunean biztu dagigun

Jaungoikoaren abotsa:

pastore eta aingeru legez

poztu munduko bihotza!


Gure barruan aldi berean

alde txarra eta ona

zein dan nagusi asma ezinik

aspaldi dabil gizona

gure errukiz goiko zerutik

makurtu da handik hona

Jainko umea gizakiari

oparituz zoriona!

Musika: Basa txoritxu

No hay comentarios: