Arratiako Eliza 2021

lunes, 31 de mayo de 2021

Jesusen oroitzapena egin Hacer memoria de Jesús: Jose Antonio Pagola


Jesusek giro berezia sortu du agur-afarikoan, bere jarraitzaileekin partekatuan, bera erail bezperan. Badaki azkena duela. Jadanik ez da eseriko gehiago mahaian beraiekin, Aitaren ondoko azken jaia arte. Beraien oroitzapenean ondo grabaturik utzi nahi izan du zer izan duen beti bere bizitza: Aitarekiko grina eta irrika, eta guztien aldeko buru-eskaintza erabatekoa.

domingo, 30 de mayo de 2021

Lemoa, Zeanuri, Igorre, Artea & Dima: Lehen Jaunartzeak eta tranbia bete lore


Maiatzaren 29an, Lemoako katekesiko bost umek parte hartu eben lehenengoz Jesusen mahaian aparteko jatordua eskertuz.
    Jai giroan ospatu genduan umeon Lehen Jaunartzea.Guraso, etxeko, katekista, eliztar eta parrokiko koruak danok parte hartu eben.Ogi biren historioa argumentotzat hartuta, argi ikasi genduan Jesus dala ogi bizia eta bizi iturria.Eta baita eukaristiak daukan zerikusia solidaritzarekin ere.Berton batutako dirua, Arratiko Caritasentzat izango da.
    Zorionak ba guztioi!
    Xabier Eskauriatza

sábado, 29 de mayo de 2021

Zeanuri: Urkiako San Urban ermitea eta jaia

Urkia deritxon Zeanuriko paraje zoragarri honetan dago ermita txiki bezain zahar hau, San Urban eta San Jurgi santuei eskeinia. Aurten be ez da mezarik ez jairik ospatuko auzoak holan ebatzita, bigarren urtean jarraian.  Baina, nor izan zan Urbano santu hori? Ze detaile daukaz ermita honek?

viernes, 28 de mayo de 2021

Errogatiba bideak 02



Bidea egiteko hamaika arrazoi dago. Batzutan negozio bategaitik egiten dogu bidea. Besteetan hitzordu bat dogulako, Inoiz errekaduak egiten, edota altxorraren bila. Erromesaren asmoak bestelakok dira. “Zeharo bestelakoaren” bila doa erromesa. Jainkotasunaren arrastoen bila. Jainkotasunaren argi izpien atzetik.

miércoles, 26 de mayo de 2021

Errogatiba bideak


Talibanak gerran Budaren gizaldietako irudiak zatitu eta txikitu ebezan. Irudi hareek apurtzea, budista izan ala ez, ondarearen aurkako atentatu bat legez hartu genduan. Irudien suntsipenak agertzen ebana ez zan erlijio kontua, kultura gaia baino.
Ondare materialaz gain, bada ondare ez materiala ere. Jaso eta jagon: ipuinak, ohiturak, dantzak, bideak…

martes, 25 de mayo de 2021

Hirutasun guztiz Santua B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
 
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

 
Irakurgaiak euskeraz.

lunes, 24 de mayo de 2021

Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean En el nombre del Padre y del Hijo y del Espíritu Santo: Jose Antonio Pagola


Nola hitz egiten zuen Jesusek Jainkoarekin?, zer sentimendu sortzen zitzaizkion bihotzean?, nola esperimentatzen zuen Jainkoa egunez egun? Ebanjelioetako kontakizunek konklusio bikoitz batera garamatzate: Jesusek Jainkoa Aita sentitzen zuen, eta beraren Espirituaren eraginez bizi zuen hori.

domingo, 23 de mayo de 2021

Zelako eleizea holako gotzaina Qué Obispo en esta Iglesia


Behar ditugun Gotzain eta Elizaren profilari buruz

Bizkaiko Elizari

Joseba Segura, Gotzain aukeratuari

Nuntzio Apostoliko Jaunari

 

Gure elizbarrutian gotzainik ez zegoenez, gure elizbarrutiaz kezkatuta eta gai honi modu sinodalean aurre egiteko ekimenik ez zegoenez, Bizkaiko abadeen foroak kontsulta ireki bat egin genien gure elizako pertsona eta talde guztiei.

Mendekoste: Jesusen Espirituaz bizitza aukera!


 

Espiritu Santua

maitasun sorrera,

hamaika koloredun

gizarte bat bera,

jueves, 20 de mayo de 2021

Pentekoste ospatu ume eta familiekaz

Katekesia amaitzen, jaunartzeen zurrunbiloan, Espiritu Santu gizajoa barriz be ahaztuteko arriskuan? Ez horixe! Hona baliapide errez batzuk gai hau lantzeko etxean, familian, katekesian...

martes, 18 de mayo de 2021

Pentekoste

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
 
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

 
Irakurgaiak euskeraz.

lunes, 17 de mayo de 2021

Barbaro barriak Los nuevos bárbaros


 Barbaroek ez eukan fama onik. Mendeetako ondarea suntsitu ei eben. Baina ez dira amaitu. Gure artean bizi dira. Pintadak San Isidroko ermitan, atea apurtu Piedadeko ermitean... Ez dakigu lapurtzeko ala apurtzearren edo euren kultura mailaren ezaugarri bat ixtearren.  Zeanuriko eleiztarrak eta herritar askok ahalegin handia egiten daben bitartean, ondarea jaso eta jagoteko, beste batzuk... 

Espirituari zabalik Abiertos al Espíritu: Jose Antonio Pagola


 Ez dute asko hitz egiten. Ez dira nabarmentzen. Beren presentzia modukoa dute eta isila. Baina «lurraren gatz» dira. Munduan Jainkoaren Espirituari adi eta erne bizi den gizon-emakumerik dagoen bitartean, daitekeena izango da esperantzaz bizitzen segitzea. Horrelako jende hori da erregalurik hoberena Elizarentzat, bera eskastasun espiritualak mehatxaturik bizi denean.

domingo, 16 de mayo de 2021

De Colombia a Dima, ida y vuelta


 Maria Luisa Artabe acaba de llegar de Colombia para descansar unas semanas con su familia en Dima. De esa Colombia sacudida por los conflíctos, los desplazados (aquí diríamos refugiados), donde da testimonio del evangelio no sólo con palabras, también con obras. Nos cuenta en primera persona su experiecia. Eskerrik asko!

Zeanuri: San Isidro 2021


 Iaz ospatu ezinik, pozarren eta arduraz gogoratu dabe San Isidro eguna zeanurikoak. Meza Nagusian eleizearen sarrera debekatu da aforoa bete ondoren. Hala ere, bertan egon dira KTko ume eta familiak lurraren frutuak eskeiniz, txistua eta dantzarian gure kultura aurkeztuz eta organoa eta korua fedeari eutsiz. Lurra, kultura, fedea uztartu doguz ospakizun bizkor batean.

sábado, 15 de mayo de 2021

San Isidro Zeanuriko herriak

San Isidro ermitea. Zeanuri
Barritua! San Isidro jaia da datorren zapatuan.

Mezea goizeko 11:30etan ospatuko San Isidro ermitean bertan. Aforoa: % 35. 70 pertsna + katekesiko taldea + dantzariak. Sartu aurreko atetik bakarrik. Eskerrik asko!

San Isidrori buruz gehiago jakiteko klik berton.

Jai honetako liturgia lagungarriak.



MAIATZAREN 15ean SAN ISIDRO

viernes, 14 de mayo de 2021

Bidezko merkataritza Zeanurin San Isidrotan

Maiatzaren 15an, zapatua, San Isidro jaia eta azoka txikia, Zeanuriko plazan Caritas Arratiako txokoa izango dozu bidezko merkatal gaiaz ornitua. Urreratu zaitez eta bertako boluntarioek edozein zalantza argituko deutsue. 30 urte baino gehiago bete ditu bidezko merkataritzak gure artean. Arratian hamar urte baino gehiago Caritas Arratiaren eskutik.  Azokak osasun neurri guztiak errespetatuko dauz, udalak agindutako arauak zorrotz betez. Erdu bildur barik!

jueves, 13 de mayo de 2021

Aupa San Isidro!

Zeanuriko neska-mutilak San Isidro ospatzen
Post dedicado a Abasolo, Goiko y Vicenta

Ayer celebramos San Isidro. ¿Quién fue el rey de San Isidro? ¿Y el obispo? Y, ¿el futbolista de moda? La mayoría de la gente, sin consultar en Mr. Google, no conoce su respuesta. Sin embargo, ayer, Vicenta, con casi 100 años, al recibir la comunión en su baserri me cantó: San Isidro Labrador, santo chiquito pero luchador. No conocemos ni recordamos los famosos de su época, pero si a este baserritarra, nekazari, labrador, que trabajaba y rezaba. Siglos más tarde... en el encierro....

martes, 11 de mayo de 2021

Joseba Segura Bilboko gotzaina

 


Gaur eguerdiko hamabietan agertzera emon da aldi berean Erroma eta Bilbon, On Joseba Segura Etxezarraga Bilboko gotzain izendatzeko Frantzisko Aita Santuaren erabagia. Gaur egun Eleizbarrutiko gotzain administratzaile dana Bilboko gotzain karguaz jabetzeko eleizkizuna datorren uztailaren 3an ospatuko da, goizeko hamaiketan, Bizkaiko uriburuko Santiago Apostolua katedralean. Izendapena jakitera emoteaz batera, On Joseba Segura gotzainak Eleizbarrutiari agurra luzatu deutso, bere nahia azalduz: “itxaroten dodana, eta denporaren buruan ikusiko da, nire izendapena barri ona izatea, ez niretzat, beti neurea izan dan eta orain gotzain lez hartzen nauan sinistedunen alkarte honentzat baino”. Gaur, ordu batean, agerraldi publikoa egingo dau komunikabideen aurrean, Begoñako Gogarte Etxean eta zuzenean jarraitu ahal izango da www.bizkeliza.org eleizbarrutiaren webaren bitartez.

Zer dan jaunartzea familia bati azaldua

¿Qué es la comunión? explicado a una familia...

Pazkoako 7. domekea B Jaunaren Igokundea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
 
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

 
Irakurgaiak euskeraz.

lunes, 10 de mayo de 2021

Izan konfiantza ebanjelioan Confiar en el evangelio: Jose Antonio Pagola


Elizak hogei mende ditu jadanik. Atzean gelditu dira bi mila urte: leialtasun-urteak eta baita, ez gutxi, desleialtasunezkoak ere. Geroak aurpegi iluna du. Elizaren baitan gainbehera-zeinuak nabari dira: nekea, zaharkitzea, ausardia-falta, etsipena. Haziz doa zerbait berri eta bestelako baten gogoa, baina baita ezina ere egiazko berrikuntza bat harrotzeko.

domingo, 9 de mayo de 2021

Zeanuri & Igorreko Astigintzako gaztetxoak Mundakara joan etorria egin dabe


 Pozarren itzuli dira Astigintzako gaztetxoak Mundakara joan etorria egin ostean. Gaurkoan Zeanuri eta Igorreko taldeak batera ibili dira euren monitoreen laguntzaz. Aurreko baten Artean eta Igorren egin eben bat, eta laster Zeanurirako bidea hartuko dabe beste ekintza baten.

Prohibido bendecir uniones homosexuales

 Jesús Martínez Gordo

La Iglesia no tiene “el poder para impartir la bendición a uniones de personas del mismo sexo” porque “no bendice ni puede bendecir el pecado”. Es lo que sostuvo, a mediados del pasado mes de marzo, el cardenal español Luis F. Ladaria, presidente de la Congregación para la doctrina de la fe, en una Aclaración (“Responsum”) cuya publicación contó con el “asentimiento” del Papa.

sábado, 8 de mayo de 2021

Dima recuerda con una misa a su Beato Domingo Iturrate


Imagen de la marcha oracional
Atención! Este año, con motivo de la pandemina del coronaviris, se suspende la romeria. 
La misa se celebrará el domingo 9 de mayo a las 12 horas en la Parroquia de San Pedro de Dima.
Aquí crónica de otros años.

jueves, 6 de mayo de 2021

Zeanuriko Andra Mari: Parrokiako erretaulatik mundu zabalera


Gaur jarri dira Zeanuriko Andra Mari parrokiko kanpoko aldean eta barrukaldean QR kodigoak, bertako erretaularen ezagutza erreztuteko eta zabaltzeko asmotan. Argazkian egileak: Maria Romero Vallejo eta Ainara Martínez Matia, Ikusmira Ondarea enpresakoak, eta eurakaz batera Juan Manuel González Cembellín, Eliz Museoko zuzendaria.

lunes, 3 de mayo de 2021

Jesusen erara Al estilo de Jesús: Jose Antonio Pagola


Jesus adio esaten ari zaie ikasleei. Bero-bero maite ditu. Aitak bera maite duen maitasun beraz maite ditu. Orain adio esan beharrean da. Ezaguna du beraien egoismoa. Ez dira elkar maitatzeko gai. Beren artean sesioan nabari ditu lehen postuak zeinek izango. Zer izango da beraiez?

domingo, 2 de mayo de 2021

CEAR denuncia la política de contención migratoria en Canarias

La entidad sostiene que el archipiélago se ha convertido en un nuevo escenario de la política de contención europea, basado en retener a las personas migrantes en territorios insulares como mecanismo disuasorio y promoviendo la deportación como principal estrategia de gestión.  

Maiatza urtearen ardatza: Juan Manuel Etxebarria: Urtaro 06

Fatimako Ama Zeanuriko Ipiñaburun. 1957

 

Maiatza: kurutzeak, San Isidro eta Andra Maria. Hona hemen Juan Manuel Etxebarriari esker bere Euskal urtea ohituraz betea liburuaren beste atal bat. Oso osorik liburuan bertan aurkitu daiteke bere lana maiatzari eskainia. Guk hona gora behera batzuk eta ipuin bat dakarguz. Eskerrik asko Manu! 


sábado, 1 de mayo de 2021

KTko kanta maiatza: Emaiguzu Jauna: Juanjo Elezkano: kanta+ bideoa

Juanjo Elezkanoren kanta klasiko bat, jaunartze unerako oso egokia. Batzuei musikea ez jake gustetan, hitzak bere indarra dauka, ezin ukatu. Hona ba gure kantatekaren ale barri bat. Ez ahaztu badala aspaldi igonda beste kanta sorta bat ere berton klikatuz entzun daikezuna.