Gabon zorion, zorion gabon!

sábado, 24 de junio de 2023

Agur Euzkadi: Lauaxeta & Antton Valverde

1937. ekainaren 25ean, urteak bete dira Esteban Urkiaga "Lauaxeta" fusilatu ebela Gasteizen. Hil bezperan, poeta bikain eta fededun fina izanik, poema eder honetan itxi euskun bere testigantza. Valverdek musikatu eban aspaldi. Hona gure omenalditxoa otoitz honen bitartez. Gorroto barik hil zirenei, biktima isilduei. Bakean sinistu dabenei. Justiziaren alde lan egin dabenei.
Euzkadi azke izan daitean
zaindu Josuren legea.



Agur Euzkadi, Jaunak naroa
Aberri eder argira!
Neure negarrak jarion neuzan
zeure mendiai begira.

Seme bat zeukan baiña etsayak
kendu eutsoen biotza,
soin ederrera ixuri yakon
maietz bateko goiz otza.

Gurutz deunari musu egiñaz
alde egin eutsun mundutik;
Kristoren gentza abo gañean
loratu jakon gaztetik.

Jaunaren maitez, Aberri maitez
ez eban euki bildurrik;
eta zeuretzat zorion utsa
opaldu eutsun gogotik.

Euzkadi ona zagoz betiko
Kristoren fede betean
olan zoruna bilauko dozu
emen ezpada zeruan.

Eriotz deuna aurrean daukot
ziñistu bada euzkoa:
Euzkadi azke izan daitean
zaindu Josuren legea.

Eder jatazan euzko basterrak,
eder itxaso zabala;
baiña oraintxe ederrago jat
eriotz onen itzala!

Gaztea nozu bizitz onetan
ta ez jatan palta gauzarik.
Jauna gogorra aldi onetan
igez eitea lurretik!

Ez bedi egin neure oldea
Zeure naia bai ostera.
Gogoa boa zeru argira
gorputza lur illunera.

No hay comentarios: