Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
Bideoa.
ABENDU-ALDIKO II. DOMEKEA - B
HASIERAKO OHARRA
Egun on, Jaunaren Egunean, Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:
Abendu-aldiko bigarren domeka honetan Joan Bateatzaileari begiratzeko esaten jaku: basamortutik, gure jarrera pertsonal eta sozialak aldatu eta Jaunari bidea prestatzeko dei egiten deusku.
Jaungoikoaren ametsa geure egiteko modua da: gizon eta emakume guztiok pozarren bizi dagigula benetako askapenaren oraina eta geroa.
Hasi dagigun Eukaristia hau, alkarregaz abestuz.
ABESTIA: Zatoz, Jauna
ABADEAREN AGURRA
Zuzentasunezko estalkiaz batu gura gaituan bakearen Jaungoikoa izan bedi zuekin.
OTOITZA, KOROAREN BIGARREN KANDELEA BIZTEN DANERAKO
Anai-arrebok: egin dagigun Abendu aldiko bigarren astean sarten gaituan zeinua.
Israelen itxaropena bizturik eusten eben profetek.
Guk, ezaugarri lez, Abenduko bigarren kandela hau bizten dogu.
Emon zure kontsolamendua, Jauna,
eta bizturik eutsi itxaropena gure bihotzean.
Zatoz laster, Jauna. Zatoz, Salbatzailea!
DAMU OTOITZA
Apaltasunez, onartu dagigun gure zauriak osatuko dituan Jaungoikoaren eta anai-arreben parkamena.
· Jesus, munduaren argia. ERRUKI, JAUNA.
· Jesus, Aitagana garoazan bidea. KRISTO, ERRUKI.
· Jesus, gure bizia. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Is 40, 1-5. 9-11:
Profetak, noizbehinka herriaren pekatuak salatu beharrean aurkitzen badira ere, itxaropenera eta alaitasunera dei egiten egiten ere badakie. Izan ere, Jaungoikoaren azken berbak parkamena eta bizia dira, eta ez zigorra ta hondamendia. Isaiasek gaur alaitasunera dei egingo deusku.
Erantzun-Salmoa: 84. Salmoa
Euren herrirantza abiatu diren Israeldarren alaitasuna eta esker-ona, geureak egiten doguz salmo honetan: gaur ere, gure askatasunerako, eta bakerako dator Jauna.
"Jauna, zure maitasuna erakutsi eiguzu, Zure salbamena emoiguzu..."
2 Pe 3, 8-14:
Itxaroten ditugun zeru eta lur barriak era barri baten bizitzea eskatzen deuskue. Horixe gogoratuko deuskue San Pedroren berbak.
Mk 1, 1-8:
San Markosek, gaurko ebanjelioan, Kristoren etorrera gertatu eban azkenengo profetearen, Juan Bateatzailearen, berba honeek gogoratu eta azpimarratuko deuskuz: "Urratu egizue bidea Jaunarentzat, arteztu Haren bide-zidorrak".
Jaunaren Hitza entzun aurretik, Aleluia abestu daigun.
Homilia
Pobre barik mundua,
goserik bakoa,
gerra bako gizarte,
poz sekulakoa.
Eskertu daigun beti
Zuk ereindakoa.
Mundu hau izan dadin
Zuk asma lakoa.
Holan lortuko dogu
batasun-lotura,
esperantza guztiak
lotzeko kultura,
asmoak partekatuz
hori dogu gura
herri guztiak batuz
Zuk sortu modura.
Doinua: Izotz ondoko eguzki
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Egin dagigun otoitz fede eta itxaropenean bat eginda, esanez: Zatoz, Jesus Jauna!
· Elizearen alde. Jesusen mezua giza eta gizarte errealitate barrietan erakusteko eta sinisgarri egiteko gauza izan gaitezan. Egin dagigun otoitz.
· Herrialde aberatsetako agintariek aberastasuna herri guztien artean zuzen banatzeko jardun dagien. Egin dagigun otoitz.
· Sufritzen dagozanen alde; Jaungoikoaren maitasuna eta ingurukoen hurkotasuna itxaropenaren iturri izan daiten eurentzat. Egin daigun otoitz.
· Gaurko ebanjelioan esan jaku” "Prestatu bidea Jaunari, zuzendu bidezidorrak Hari".
Gure artean dagozan desbardintasunak desargertzen ahalegindu gaitezela. Ez daigula onartu, batzuk ugaritasunean eta beste batzuk behar beharrezkoa dabenaren faltan.. Egin dagigun otoitz.
Jauna, gau ilunean, Zeu zaitugu argi; larrialdian, Zeu zara gure indar eta atseden. Zatoz gizon-emakume guztiak salbatzera. Jainko eta Errege bizi zara-ta gizaldi eta gizaldietan. Amen.
AZKEN AGURRA
Senideok: Abendu-aldiko bigarren aste honetan daukagun eginbeharra gogoan izan dagigula gure eguneroko bizitzan: gure jokabideak zuzentzen ahalegindu gaitezala eta pertsona lez ditugun hutsuneak beteten joan gaitezala.
"Jaun ona, mundua salbatzera..."
ABENDU-ALDIKO II. DOMEKEA - B
HASIERAKO OHARRA
Egun on, Jaunaren Egunean, Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:
Abenduko bigarren domeka honetan Joan Bateatzaileari begiratzeko esaten jaku: basamortutik, gure jarrera pertsonal eta sozialak aldatu eta Jaunari bidea prestatzeko dei egiten deusku.
En este segundo domingo de Adviento, la figura de Juan el Bautista nos llama desde el desierto a preparar el camino al Señor, cambiando nuestras actitudes personales y sociales.
Jaungoikoaren ametsa geure egiteko modua da: gizon eta emakume guztiok pozarren bizi dagigula benetako askapenaren oraina eta geroa.
Hasi dagigun Eukaristia hau, alkarregaz abestuz.
ABESTIA: Zatoz, Jauna
ABADEAREN AGURRA
Zuzentasunezko estalkiaz batu gura gaituan bakearen Jaungoikoa izan bedi zuekin.
OTOITZA, KOROAREN BIGARREN KANDELEA BIZTEN DANERAKO
Anai-arrebok: egin dagigun Abendu aldiko bigarren astean sarten gaituan zeinua.
Los profetas mantenían encendida la esperanza de Israel.
Nosotros, como un símbolo, encendemos esta segunda vela del Adviento.
Danos tu consuelo, Señor,
y mantén encendida la esperanza en nuestro corazón.
¡Ven pronto, Señor. Ven, Salvador!
DAMU OTOITZA
Apaltasunez, onartu dagigun gure zauriak osatuko dituan Jaungoikoaren eta anai-arreben parkamena.
· Jesus, munduaren argia. ERRUKI, JAUNA.
· Jesús, camino que nos conduce al Padre. KRISTO, ERRUKI.
· Jesus, gure bizia. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Is 40, 1-5. 9-11:
Profetak, noizbehinka herriaren pekatuak salatu beharrean aurkitzen badira ere, itxaropenera eta alaitasunera dei egiten egiten ere badakie. Izan ere, Jaungoikoaren azken berbak parkamena eta bizia dira, eta ez zigorra ta hondamendia. Isaiasek gaur alaitasunera dei egingo deusku.
La voz del profeta, que a veces denuncia el pecado del pueblo, es hoy consuelo y esperanza.
Erantzun-Salmoa: 84. Salmoa
Euren herrirantza abiatu diren Israeldarren alaitasuna eta esker-ona, geureak egiten doguz salmo honetan: gaur ere, gure askatasunerako, eta bakerako dator Jauna.
El salmista, canta a Dios, que trae la paz y la salvación a su pueblo. Unidos a él, hacemos oración pidiendo la paz y nuestra libertad.
"Jauna, zure maitasuna erakutsi eiguzu, Zure salbamena emoiguzu..."
2 Pe 3, 8-14:
Itxaroten ditugun zeru eta lur barriak era barri baten bizitzea eskatzen deuskue. Horixe gogoratuko deuskue San Pedroren berbak.
Si hemos comprendido lo que es la Buena Noticia del Evangelio, estaremos deseando que se cumpla cuanto antes y por todas partes.
Mk 1, 1-8:
San Markosek, gaurko ebanjelioan, Kristoren etorrera gertatu eban azkenengo profetearen, Juan Bateatzailearen, berba honeek gogoratu eta azpimarratuko deuskuz: "Urratu egizue bidea Jaunarentzat, arteztu Haren bide-zidorrak".
La buena noticia del evangelio es ésta: “Preparad los caminos del Señor”. Estos caminos del Señor nos llevan a la libertad, a la fraternidad.
Jaunaren Hitza entzun aurretik, Aleluia abestu daigun.
Homilia
Pobre barik mundua,
goserik bakoa,
gerra bako gizarte,
poz sekulakoa.
Eskertu daigun beti
Zuk ereindakoa.
Mundu hau izan dadin
Zuk asma lakoa.
Holan lortuko dogu
batasun-lotura,
esperantza guztiak
lotzeko kultura,
asmoak partekatuz
hori dogu gura
herri guztiak batuz
Zuk sortu modura.
Doinua: Izotz ondoko eguzki
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Egin dagigun otoitz fede eta itxaropenean bat eginda, esanez: Zatoz, Jesus Jauna!
· Elizearen alde. Jesusen mezua giza eta gizarte errealitate barrietan erakusteko eta sinisgarri egiteko gauza izan gaitezan. Egin dagigun otoitz.
· Para que los gobernantes de los países ricos trabajen por una justa distribución de la riqueza entre todos los pueblos. Egin dagigun otoitz.
· Por quienes formamos parte de esta comunidad parroquial. Para que hagamos nuestra la llamada a la conversión, descubriendo y eliminando las actitudes que nos separan a unos de otros. Egin dagigun otoitz.
· Gaurko ebanjelioan esan jaku” "Prestatu bidea Jaunari, zuzendu bidezidorrak Hari".
Gure artean dagozan desbardintasunak desargertzen ahalegindu gaitezela. Ez daigula onartu, batzuk ugaritasunean eta beste batzuk behar beharrezkoa dabenaren faltan.. Egin dagigun otoitz.
Jauna, gau ilunean, Zeu zaitugu argi; larrialdian, Zeu zara gure indar eta atseden. Zatoz gizon-emakume guztiak salbatzera. Jainko eta Errege bizi zara-ta gizaldi eta gizaldietan. Amen.
AZKEN AGURRA
Senideok: Abendu-aldiko bigarren aste honetan daukagun eginbeharra gogoan izan dagigula gure eguneroko bizitzan: gure jokabideak zuzentzen ahalegindu gaitezala eta pertsona lez ditugun hutsuneak beteten joan gaitezala.
Iluminados con la Palabra de este domingo de Adviento, vamos a intentar esta semana vivir una vida de entrega, abriendo caminos de verdad y de esperanza. para ello recibamos la bendición de Dios.
"Jaun ona, mundua salbatzera..."