Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
Konturatu orduko bete dogu beste urte bete. Hona hemen danon eskura A urteko domeka eta jaiegunetako oharrak, euskeraz zein elebidunak, eta irakurgaiak euskeraz!
URTEAN ZEHARREKO XXXIV. DOMEKEA - A
KRISTO ERREGE JAIA
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:
Hona hemen
gaurko liturgiaren planteamentua: Jesus Jauna da, Jaun bakarra, GUZTIEN
ERREGEA. Mundu adiskidetu eta
salbatua bihurtu behar deutso bere Aitari. Baina… Jesusen jauntasunean bat egitea, bere
eskumaldean onartua izatea, besteen
beharrizanetara zabaltzea da; behartsu eta baztertuengan Bera ikustea da; mundu
solidario baten alde lana egitea da; Jainkoagana zabalik dagoen gizarte
aske eta zuzen baten alde lana egitea da.
Jaunaren hitzak bai bakarka
baita giza talde lez ere daukan eragina kontuan izanik, hasten dogu gaurko
ospakizuna.
"Kristo gure Errege..."
DAMU-OTOITZA
Senideok: Jaungoiko gure Aitagaz eta gure anai-arreba guztiekin bakeak egin daiguzan; eta, horretarako, bihotzez parkamena eskatu dagigun:
- Jesus Jauna, Zu maitasunean zara Errege; gu, ostera, geurekoikerietan antzu gelditzen gara. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, Zuk, zeure bizia kurutzean emonez, bizi barria sortu deuskuzu; guk, gure gizartean, bizia emon beharrean, kendu egiten dogu. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, Zuk, errukituz eta parkatuz, jausita dagoan gizakia jaso egiten dozu; guk gure anai-arrebak errez baztertzen eta zapaltzen ditugu. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Ez 34, 11-12. 15-17:
Ezekiel profetak artzain onaren eginkizun maitekorra gogoratuko deusku: sakabanatuta dagozan ardien bila ibilten da... larra onetara eroaten ditu... zaurituak osatu... Ze irudi ederra Jesukristoren maitasunezko erregetza adierazoteko.
Erantzun-Salmoa: 22. Salmoa
Esker onez onartu eta eskertu dagigun Jesús berbiztua, alkarte honen Artzain izatea.
"Jauna dot Artzain..."
1 Kor 15, 20-26a. 28:
San Paulok, irakurgai honetan, Jesukristoren biztuerea aitatzen deusku. Kristoren Erregetza heriotzea menperatzeraino heltzen da. Itxaropen honegaz geuk ere lan egin daikegu Jesusen Erreinua eregiten, "olan guztia izan daiten Jaungoikoa guztientzat".
Mt 25, 31-46:
Maitasunez eta alkarri lagunduz jokatzen dogunean, Jaungoikoaren Erregetza gure gizartean zabaltzen dihardugu. Prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko, zutunik, "Aleluia" abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jaungoikoaren Berbeak argiturik eta pozturik, eta gure gizarteaganako maitasunez, aurkeztu deioguzan gure eskariak Jaungoiko Aitari:
- Eleizaren alde: behartsuak, bere ardura nagusia izan daiten. Egiten dauan guztia Aita-Amaren errukiaren islada izan daiten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Aginpidea daukenen alde: mundu zuzenago baten alde jokatuz, gizarteko baztertuenen alde zerbait egin dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Kristauok, Jesusen sentimentuak geureak egin daiguzan; hurtasuna, errukia, pertsonak onartzea, baztertuenen zerbitzariak izatea, gure ardura nagusiak izan daitezan . ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Otoitzean alkartu garanon alde: Jainkoak gure barrua ikutu eta aldatu daian, eta besteen oinazean bat eginez, euren zerbitzura ipini gaizan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jauna, sarritan, makal eta adore gitxigaz sentitzen gara. Eskerrak gaur emon deuskuzun mezuagaitik; eta emoiguzu zeure indarra, Zuk erakutsitako bideetatik ibili gaitezan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Senideok: gaurko kristau batzarra amaitu dogu. Datorren domekan, Abendu-aldian sartuko gara eta Gabon jaietarako prestetan hasiko gara.
Ospakizun honek lagundu deigula aste osoa Jesusen inguruan eta gure arteko behartsuei begira bizitzen.
"Jesukristo, Zu zara Zu danen Jaun..."
URTEAN ZEHARREKO XXXIV. DOMEKEA - A
KRISTO ERREGE JAIA
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:
Hona hemen
gaurko liturgiaren planteamentua: Jesus Jauna da, Jaun bakarra, GUZTIEN
ERREGEA. Mundu adiskidetu eta
salbatua bihurtu behar deutso bere Aitari. Baina… Jesusen jauntasunean bat egitea, bere
eskumaldean onartua izatea, besteen
beharrizanetara zabaltzea da; behartsu eta baztertuengan Bera ikustea da; mundu
solidario baten alde lana egitea da; Jainkoagana zabalik dagoen gizarte
aske eta zuzen baten alde lana egitea da.
En este último domingo del año litúrgico, celebramos y aclamamos a Jesucristo Rey del universo. Jesucristo es el Buen Pastor, el hermano, el amigo. Aquel a quien encontramos en el pobre y en el enfermo, en el anciano, en el niño y en el que pasa hambre.
Jesusen maitasunezko erregetza onartu eta ospatzeko. Hasi gaitezan abestuz:
"Kristo gure Errege..."
DAMU-OTOITZA
Senideok: Jaungoiko gure Aitagaz eta gure anai-arreba guztiekin bakeak egin daiguzan; eta, horretarako, bihotzez parkamena eskatu dagigun:
- Jesus Jauna, Zu maitasunean zara Errege; gu, ostera, geurekoikerietan antzu gelditzen gara. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, Zuk, zeure bizia kurutzean emonez, bizi barria sortu deuskuzu; guk, gure gizartean, bizia emon beharrean, kendu egiten dogu. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, Zuk, errukituz eta parkatuz, jausita dagoan gizakia jaso egiten dozu; guk gure anai-arrebak errez baztertzen eta zapaltzen ditugu. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Ez 34, 11-12. 15-17:
Ezekiel profetak artzain onaren eginkizun maitekorra gogoratuko deusku: sakabanatuta dagozan ardien bila ibilten da... larra onetara eroaten ditu... zaurituak osatu... Ze irudi ederra Jesukristoren maitasunezko erregetza adierazoteko.
Dios nos cuida y nos protege. Esa es su actitud y esa debe ser también la actitud del cristiano
Erantzun-Salmoa: 22. Salmoa
Esker onez onartu eta eskertu dagigun Jesús berbiztua, alkarte honen Artzain izatea.
El salmo 22 es un canto de confianza en el Señor, porque Él es el Buen Pastor que nos guía y nos salva.
"Jauna dot Artzain..."
1 Kor 15, 20-26a. 28:
San Paulok, bigarren irakurgai honetan, Jesukristoren biztuerea aitatzen deusku. Kristoren Erregetza heriotzea menperatzeraino heltzen da. Itxaropen honegaz geuk ere lan egin daikegu Jesusen Erreinua eregiten, "olan guztia izan daiten Jaungoikoa guztientzat".
Jesucristo va por delante en el camino de la humanidad hacia el Reino de Dios. Él es el “primogénito”. Él nos da la esperanza de la vida eterna.
Mt 25, 31-46:
Dios se hace presente, cuando volcamos nuestro amor en el hermano. Todo cuanto hacemos por el prójimo, lo hacemos con Jesús.
Maitasunez eta alkarri lagunduz jokatzen dogunean, Jaungoikoaren Erregetza gure gizartean zabaltzen dihardugu. Prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko, zutunik, "Aleluia" abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Jaungoikoaren Berbeak argiturik eta pozturik, eta gure gizarteaganako maitasunez, aurkeztu deioguzan gure eskariak Jaungoiko Aitari:
- Eleizaren alde: behartsuak, bere ardura nagusia izan daiten. Egiten dauan guztia Aita-Amaren errukiaren islada izan daiten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Kristauok, Jesusen sentimentuak geureak egin daiguzan; hurtasuna, errukia, pertsonak onartzea, baztertuenen zerbitzariak izatea, gure ardura nagusiak izan daitezan . ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por todos los que trabajan por un mundo mejor: para que nunca se dejen llevar por el desaliento, la desesperación ni el cansancio. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por todos los que estamos celebrando la eucaristía: para que descubramos a Dios en el prójimo. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jauna, sarritan, makal eta adore gitxigaz sentitzen gara. Eskerrak gaur emon deuskuzun mezuagaitik; eta emoiguzu zeure indarra, Zuk erakutsitako bideetatik ibili gaitezan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Senideok: gaurko kristau batzarra amaitu dogu. Ospakizun honek lagundu deigula aste osoa Jesusen inguruan eta gure arteko behartsuei begira bizitzen.
El próximo domingo daremos comienzo al Adviento. Vivamos esta semana en una misma fe, y un mismo amor. Que nos ayude la bendición de Dios.
"Jesukristo, Zu zara Zu danen Jaun..."