Espiritu Santua Mendekoste Jaia

jueves, 28 de diciembre de 2023

Urte barri: zer barri?

 


Urte barriaren hasieragaz, beti egiten doguz erronka barriak. Hau itxiko dot edo bestea egingo edo ikasiko dot. Hona hemen, urte barriaren hasieran proposamen txiki bat. Goiko irudian klikatuz doinu eta guztiz entzun daikegu.

 Agur urte bat, barria dator

kanta “urte barri barri”,

joan jakuna gogoz eskertu

ondo_etorri barriari;

bake bidean emon pausua,

Barri Ona iragarri,

gure ustea ta konfiantza

Jaunagan bakarrik jarri.

 

Barri Onaren irakurketan

bost minutu egunero,

alkarteagaz meza ospatzen

joateko pozik gero.

Uda sasoian umorez bete

trikia eta pandero

ermita eta santu guztiei

errezatuz bero bero.

 

Pobrea eta apala dana

inoiz ez dagigun saldu,

elizan eta gero etxean

fededun legez azaldu,

esperantza ta maitetasuna

indartu eta ez galdu:

Jesus laguna ta barri ona

sakondu eta zabaldu.

No hay comentarios: