Gabon zorion, zorion gabon!

martes, 14 de noviembre de 2023

Urtean zeharreko 33. domekea A

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.


Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.

                                                                          

                              URTEAN ZEHARREKO XXXIII. DOMEKEA – A

EZ EMON LEPORIK BEHARTSUARI

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

       Egun on, Jaunaren Eguna  alkartean ospatzera etorri zareen guztioi:

 

       Jainko gure Aitak ondasun batzuk itzi dauz gure eskuetan eta gu gara horren arduradun. Hartutakoa ez da guretzat; ezta gordetzeko ere. Ez gara   talentuen jabeak, Jainkoak emon deuskuzan ondasunen zaintzaile eta banatzaileak gara.

 

       Gaur mundu guztian, Frantzisko Aita Santuak izendatuta zazpigarren aldiz Pobreen Munduko  Eguna ospatzen dogu.  Elizbarrutiko  Ebanjelizatzearen Plana kontutan harturik  ALKARTE abegitsu eta inklusiboak izatera deituak gara eta batez ere behartsuei  lehentasuna emotera, gure babesa, hurbiltasuna.  Aurtengo goiburuak diñoanez: EZ EMON LEPORIK BEHARTSUARI.  Pobrezi klase asko dago gure inguruan. Zabaldu daiguzala gure begiak, gure bihotza  eta eguneroko bizitzan, beharrizanean dagoenari, gure alkartasuna adierazoteko gai izan gaitezala.

 

Hasi dagigun Eukaristia, Jesusen irudiko izateko konpromisoa hartuz.

 

Jesusen begirada edo besteren bat

                                

DAMU-OTOITZA

 

   Senideok: isilean eta damututa, parkamena eskatu deiogun Jaunari, bere Erreinuaren alde lan gitxi egiten dogulako:

   - Jesus Jauna, Zuk emoten deuskuzuzan dohaiak frutu emon barik gelditzen diralako.           ERRUKI, JAUNA.

   - Jesus Jauna, gure astia eta dirua Jaungoikoaren eta anai-arreben zerbitzuan ipinten ez         ditugulako. KRISTO, ERRUKI.

   - Jesus Jauna, zure deiari erantzun kaxkarra emoten deutsagulako. ERRUKI, JAUNA.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Es Za 31, 10-13. 19-20. 30-31:

             Itun Zaharreko gizon jakintsu batek etxekoandra on bati egindako gorespena entzungo dogu lehenengo irakurgai honetan. Hona hemen azpimarratzen dituan alderdiak: lanerako trebetasuna, behartsuakanako zabaltasuna, Jainkoaganako fedea eta itxaropena.

 

Erantzun-Salmoa: 127. Salmoa

            Salmo-egileak hauxe diñosku: bakoitzari emon jakon zeregiña zintzo beteten dauanak, horrek izango dau barruko poza.

 

 "Bai dohatsu gau ta egun...".

1 Ts 5, 1-6:

            Tesalonikako kristinauak urduri egozan, munduaren azkena noiz eta zelan izango zan jakin nahiez. San Paulok zintzoak izatera eta egun ha gertatzera dei egingo deutse.

 

Mt 25, 14-30:

             Jaungoikoak, batzuei gehiago beste batzuei gitxiago, dohai baliotsuak emon deuskuz danoi. Baina ez alperrik gordeteko, besteen onerako erabili eta lantzeko baino.

 

Aleluia abestuz gertatu daiguzan gure bihotzak Jesusek esaten deuskuna entzuteko

 HOMILIA AMAIEREAN


Eta ogien eurkezpena

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

   Aurkeztu daiguzan Jaunaren aurrean gure eta mundu guztiaren beharrizanak:

 

   - Eleiza osoaren alde. Ez deiela leporik emon edozein eratako behartsuei. Danak erakarri eta babestu. Beti euren arazoen aurrean adi eta laguntzeko prest egon daitela. ESKATU DEIOGUN    JAUNARI.

 

- Nazinoetako gobernuek zuzentasunez jokatuz, pobrezian bizi diran pertsonak eta herriak, euren benetako garapenerako behar dabena jaso dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

- Gehiegikeriak jasan dabezan adin txikikoen alde, arlo fisikoan zein espiritualean suspertzeko ezinbesteko laguntza aurkitu daien euren inguruan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

   - Gernikaldeko kristau-alkartearen alde: eguneroko bizitzan behartsuek, gutariko bakotxa euren ondoan aurkitu gagiezala, eta bizitzan aurrera egiteko, behar daben gure laguntza jaso dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

   Entzun, Aita, zure Semeagaz batera egin deutsuguzan otoitzak eta bete egizuz gure gurariak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

OHARRA

            Datorren domekan Ume Solidarioaren azokea ospatuko dogu Gernikako plazan goizean. 12etan mezea San Bartolomen. Ondoren kale jira txistulariekaz plazaraino. Lagundu zure errifa erosiz. Aurten Ekuadorreko Ricaurte heriko eskola berezia lagunduko dogu ataratako diru guztiaz.

 Ume solidarioaren azokea aurten azaroaren 26an ospatuko da

OGIEN BEDEINKAZINOA

Eta ogiak banatu

AZKEN AGURRA

            Eukaristia honetan era berezi baten gogoan izan ditugu munduko pobreak, gure eguneroko bizitzan ez daiguzala ahaztu, eta euren egoeraz oharturik gure alkartasuna adierazteko gai izan gaitezala.

 

            Hartu dagigun Jaunaren bedeinkapena

 

 OHARRA

            Gura badogu ezaugarri hau egin geinke parrokietan:

Ez emon bizkarrik pobreari! No apartes tu rostro del pobre. Tb 4,7

 

                               

URTEAN ZEHARREKO XXXIII. DOMEKEA – A

«No apartes tu rostro del pobre».

 SARRERAKO OHARKIZUNA

              Egun on, Jaunaren Eguna  alkartean ospatzera etorri zareen guztioi:

 

              Jainko gure Aitak ondasun batzuk itzi dauz gure eskuetan eta gu gara horren arduradun. Hartutakoa ez da guretzat; ezta gordetzeko ere. Ez gara talentuen jabeak, Jainkoak emon deuskuzan ondasunen zaintzaile eta banatzaileak gara.

     

En esta séptima Jornada Mundial de los Pobres, dentro del Plan diocesano de evangelización, se nos invita a ser comunidades acogedoras e inclusivas. El papa Francisco nos recuerda: «Cada día nos comprometemos a acoger a los pobres, pero esto no basta. El grito de nuestros herman@s nos piden ayuda, apoyo y solidaridad, un grito que cada vez se hace más fuerte». El lema de este año es: «No apartes tu rostro del pobre».

Hasi dagigun Eukaristia, Jesusen irudiko izateko konpromisoa hartuz.

 

Jesusen begirada edo besteren bat

 

DAMU-OTOITZA

 

   Senideok: isilean eta damututa, parkamena eskatu deiogun Jaunari, bere Erreinuaren alde lan gitxi egiten dogulako:

   - Jesus Jauna, Zuk emoten deuskuzuzan dohaiak frutu emon barik gelditzen diralako.ERRUKI, J.

   - Jesus Jauna, gure astia eta dirua Jaungoikoaren eta anai-arreben zerbitzuan ipinten ez         ditugulako. KRISTO, ERRUKI.

   - Jesus Jauna, zure deiari erantzun kaxkarra emoten deutsagulako. ERRUKI, JAUN

 

HITZAREN LITURGIA

 

Es Za 31, 10-13. 19-20. 30-31:

             Itun Zaharreko gizon jakintsu batek etxekoandra on bati egindako gorespena entzungo dogu lehenengo irakurgai honetan. Hona hemen azpimarratzen dituan alderdiak: lanerako trebetasuna, behartsuakanako zabaltasuna, Jainkoaganako fedea eta itxaropena.

            El autor del libro de la Sabiduría en la Biblia, alaba a la mujer que sabe estar y hacer lo que conviene en cada momento de su vida.

 

Erantzun-Salmoa: 127. Salmoa

            Salmo-egileak hauxe diñosku: bakoitzari emon jakon zeregiña zintzo beteten dauanak, horrek izango dau barruko poza.

            El salmo 127 expresa el deseo de que Dios bendiga a quienes le temen. La bendición alcanza las realidades de la vida concreta: el fruto del trabajo, la vida pacífica...

 "Bai dohatsu gau ta egun...".

1 Ts 5, 1-6:

            Tesalonikako kristinauak urduri egozan, munduaren azkena noiz eta zelan izango zan jakin nahiez. San Paulok zintzoak izatera eta egun ha gertatzera dei egingo deutse.

            Para San Pablo lo importante es vivir la solidaridad con los hermanos. Esa es la preparación a la venida del Señor. La luz de la fe y la fuerza del amor.

 

Mt 25, 14-30:

             Jaungoikoak, batzuei gehiago beste batzuei gitxiago, dohai baliotsuak emon deuskuz danoi. Baina ez alperrik gordeteko, besteen onerako erabili eta lantzeko baino.

            El Evangelio de hoy es una llamada a trabajar y a colaborar mientras vivimos en este mundo.

 

Aleluia abestuz gertatu daiguzan gure bihotzak Jesusek esaten deuskuna entzuteko

 HOMILIA AMAIEREAN


Eta ogien eurkezpena

 JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

   Aurkeztu daiguzan Jaunaren aurrean gure eta mundu guztiaren beharrizanak:

 

   - Eleiza osoaren alde. Ez deiela leporik emon edozein eratako behartsuei. Danak erakarri eta babestu. Beti euren arazoen aurrean adi eta laguntzeko prest egon daitela. ESKATU DEIOGUN    JAUNARI.

 

- Que quienes tienen la misión de gobernar los pueblos pongan todos sus esfuerzos en la consecución de la justicia, la paz, el progreso y el bienestar, especialmente de las personas más pobres. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

- Por aquellos menores que han sido víctimas de abusos, para que encuentren en su entorno la ayuda que necesitan para reponerse física y espiritualmente.  ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

     - Gernikaldeko kristau-alkartearen alde: eguneroko bizitzan behartsuek, gutariko bakotxa euren ondoan aurkitu gagiezala, eta bizitzan aurrera egiteko, behar daben gure laguntza jaso dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

            Entzun, Aita, zure Semeagaz batera egin deutsuguzan otoitzak eta bete egizuz gure gurariak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

OHARRA

            Datorren domekan Ume Solidarioaren azokea ospatuko dogu Gernikako plazan goizean. 12etan mezea San Bartolomen. Ondoren kale jira txistulariekaz plazaraino. Lagundu zure errifa erosiz. Aurten Ekuadorreko Ricaurte heriko eskola berezia lagunduko dogu ataratako diru guztiaz.

 

AZKEN AGURRA

            Eukaristia honetan era berezi baten gogoan izan ditugu munduko pobreak, gure eguneroko bizitzan ez daiguzala ahaztu, eta euren egoeraz oharturik gure alkartasuna adierazteko gai izan gaitezala.

            En la eucaristía hemos orado por los pobres y nos hemos solidarizado con ellos; pero no nos conformemos con un día. Nuestro compromiso nos pide un estilo de vida conforme al evangelio que nos lleva a compartir lo que somos y tenemos.

 

            Hartu dagigun Jaunaren bedeinkapena

 

OHARRA

            Gura badogu ezaugarri hau egin geinke parrokietan:

Ez emon bizkarrik pobreari! No apartes tu rostro del pobre. Tb 4,7

                        

 

   "Lurreko pobreenak"

 

 


 

XXXIII. DOMEKEA URTEAN ZEHAR

 

Eskulanetan trebe jardungo dau.

 

Esaera Zaharrak liburutik    (Es 31, 10-13. 19-20. 30-31)

 

Nork aurkituko etxekoandre jatorra?

Harribitxiak baino askoz gehiago balio dau.

Konfiantza osoa dau senarrak haregan,

eta ez da sekula beharrizanean aurkituko.

Zoriona ekarten deutso, ez zoritxarra,

bizitzako egun guztietan.

Artilea eta lihoa eskuratzen ditu,

gogotsu egiten dabe lan haren eskuek.

Eskuaz goruari heltzen deutso

eta atzamarrez ardatzari eragiten.

Dohakabeari eskua zabaltzen deutso

eta behartsuari laguntza emoten.

Guzurrezkoa da liraintasuna, alperrekoa edertasuna;

goragarria, ostera, Jaunari begirunea deutson emakumea.

Emon egiozuez eskerrak bere eskuen lanagaitik,

goratu herri osoaren aurrean berak eginagaitik.

 

 

Erantzun‑Salmoa  Sal 127, 1-5

 

Dohatsu, Jaunaren bildur dana.

 

Dohatsu, Jaunaren bildur dana,

Haren bideetan dabilana.

Zeure eskuen lana dozu jango,

zoriontsu izango zara ta ondo jatzu joango.

 

Zure emaztea mahasti emonkorraren antzean,

zure etxe‑barruan;

zure semeak orio‑kimuen antzean, zure mahai‑inguruan.

 

Begira, holan izango da bedeinkatua gizona,

Jaunari bildur deutsona.

Jaunak Sion‑dik bedeinkatu zagizala,

Jerusalen dohatsu ikusiz beti bizi zaitezala.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ez zagiezala Jaunaren egunak

lapurrak lez harrapatu.

 

San Paulo Apostoluak Tesalonikarrei egindako lehenengo epistolatik  (1 Ts 5, 1-6)

 

            Senideok: Hori noiz eta zelan izango dan ez dozue nik idatzi beharrik; zeuek dakizue nahiko ondo Jaunaren eguna uste barik etorriko dala, lapurra gauez lez.

            Jentea «hau bakea eta segurtasuna» esaten ibiliko danean, orduan etorriko jake hondamendia gainera, uste barik, umedun dagoanari erdiminak lez, eta ez dau ihes egiterik izango. Zuek, ostera, senideok, ez zaree ilunpetan bizi, eta egun horrek ez dau zuek lapurrak lez zertan harrapatu. Zuek guztiok egiaren eta egunaren aldeko zaree; ez gara gauaren eta ilunaren menpeko. Beraz, ez dagigun lo egin gainerakoek lez; egon gaitezan, ostera, zuhur eta izan gaitezan neurritsu.

           

 

 

Gitxian zintzo izan zarealako,

sartu zaitez zeure nagusiaren pozetara.

 

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik           (Mt 25, 14-30)

 

            Aldi haretan, Jesusek parabola hau esan eutsen bere ikasleei: «Gizon batek, urrunera joaterakoan, bere morroiei dei egin eta bere ondasunak itzi eutsezan. Bati bost talentu emon eutsozan, beste bati bi, beste bati bakarra: bakoitzari bere trebetasunaren arabera. Eta gero joan egin zan.[Bost talentu hartu ebazana hareekin lanean hasi zan behingoan, eta beste bost irabazi ebazan. Bi hartu ebazanak ere gauza bera egin eban, eta beste bi irabazi ebazan. Bat hartu ebanak, ostera, lurrean zulo bat egin eta han gorde eban bere nagusiaren dirua.

            Handik luzarora, etorri zan morroi hareen nagusia, eta kontuak garbitzen hasi jaken.

            Hurreratu zan bost talentu hartu ebazana, eta beste bost eroan eutsozan, esanez: "Jauna, bost talentu itzi zeustazan; begira, beste bost irabazi ditut". Nagusiak esan eutson: "Ederto, morroi zintzo eta leiala! Gitxian zintzo izan zarealako, askoren buruzagi egingo zaitut; sartu zaitez zeure nagusiaren pozetara".

            Hurreratu zan talentu bi hartu ebazana, eta esan eutson: "Jauna, talentu bi itzi zeustazan; begira, beste bi irabazi ditut". Nagusiak esan eutson: "Ederto, morroi zintzo eta leiala! Gitxian zintzo izan zarealako, askoren buruzagi egingo zaitut; sartu zaitez zeure nagusiaren pozetara".

            Azkenean, hurreratu zan talentu bat hartu ebana, eta esan eutson: "Jauna, banekian gizon zorrotza zareala; erein ez dozun tokian igitaitzen dozuna, eta zabaldu ez dozun tokian batzen dozuna. Beraz, bildurrez joan nintzan, eta lurpean gorde neban zure talentua. Hor dozu zeurea!"

            Nagusiak erantzun eutson: "Morroi gaizto eta alperra! Bazenkian, beraz, nik, erein ez dodan tokian igitaitzen dodala, eta zabaldu ez dodanean batzen. Horregaitik, nire dirua dirulariei itzi behar zeuntsen, nik, etortean, irabazi eta guzti jaso nengian. Kendu egiozue talentu hori, eta emon hamar dituanari. Dauanari emon egingo jakolako,  gainezka izango dau; ez dauanari, barriz, daukon ha ere kendu egingo jako. Eta morroi alper huts hori bota kanpoko ilunpeetara. Han izango dira negarra eta agin-karraskadea!"»