Domekan Familia Ospakizuna

domingo, 31 de marzo de 2024

Zorionak! Kristo bizi da!


 ¡Felices Pascuas de Resurrección!

En unas pocas fotografía queremos reflejar algo de las celebraciones de Semana Santa en nuestra Unidad Pastoral de Gernikaldea, guiados por el canto del txori kantari.

Pazko egunsentiko kanta

  
          Hilobi bakar ta hiru andra
hasi da egunsentia:
andran bihotza maitez betea
eta hutsik hilobia.

sábado, 30 de marzo de 2024

Aste Santua: Jarraitu Jesusi 04 Argia eta ogia


Pazko zorionak guztioi! Kristo biztu da, aleluia, aleluia alaiak!

Gabonatik Pazkora, Jesusegaz bide bat egin dogu. Jesusi jarraituz, Jesus bidelagun. Jai nagusi biotan, leku zehatz bi erakusten deuskuz Lukas ebanjelistak. Jarri daigun arreta eurengan:

Non dago zure Jainkoa? Albert Nolan

Pazko Bigiliarako eta pazko domekarako gogoeta. Eta urtean zehar egitekoa ere.
Meditación para la Vigilia Pascual y Pascua de Resurreción. También válida para cualquier orto día del año.

Nor da nire hurkoa? Albert Nolan


Bariku Santurako gogoeta, edozein egunetan egiteko aproposa.
Meditación para Viernes Santo, también válida para cualquier día del año.

viernes, 29 de marzo de 2024

Jainkoa eta ni: Xalbador & Xabier Lete. Bideoa

Badira urteak Xalbador bertsolaria hil zala bat-batean. Hona gure omenaldi txikia, egunotako oso kanta egoia. Fernando Aire "Xalbador" bertsolariaren hitzak, Xabier Letek abestuta. Ikusi hemen bideoa.

Laikoak, kristau ospakizunen buru

 

Azken hamarkadetan behera egin du abade kopuruak Bizkaian. Hala ere, kristau komunitateak astero elkartu ahal izateko, 'Jaunaren Eguneko elizkizunak' izeneko otoitzaldiak egiten dituzte mezarik ez duten domeketan. Fededun laiko batek gidatzen ditu, Ibai Mauri Bilbaoren artikulua BERRIA egunkarian.

jueves, 28 de marzo de 2024

El triduo Pascual: Jesús Martínez Gordo



El triduo pascual:
memoria del Crucificado y anticipación del final

La fe y la revelación cristianas tienen su arco de bóveda en el triduo pascual, es, decir, en la articulación del grito de abandono de Jesús el Viernes Santo con el silencio del Sábado Santo y la explosión de (nueva) vida el Domingo de resurrección. Un artículo de Jesús Martínez Gordo

Ordu Santua 2024 Eskerrik asko gugaz geratu zarelako


 

Monitoreak: Senide maiteok, gabon. Jesusi une larri honetan lagun egiteko alkartu gara. Heriotza hain gertu ikusteak danok ikaratzen gaitu. Jesus ere halan egoan atxilotu aurreko une haietan. Une batez isilune bat egin eta giroan sartuko gara.

Kanta: Izan bake.

martes, 26 de marzo de 2024

Pazko domekea B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.
  


lunes, 25 de marzo de 2024

Non ibili bizi denaren bila? ¿Dónde buscar al que vive? Jose Antonio Pagola

 

Jesusez, Aitak piztuaz, duten fedea ez da jaio ikasleen bihotzean berez eta bat-batean. Berarekin, biziaz blai denarekin, topo egin aurretik, ebanjelariek beraien nahasmendua aipatzen dute, haren bila hilobi inguruan ibili izana, beraien galderak eta ziurgabetasun-eza.

sábado, 23 de marzo de 2024

kantajaunari.eus


 Hona iparraldeko fededunek egin deuskuen pazko opari ederra, tresna eta altxorra aldi berean. Irakurgai eta gogoeten euskerea arrotza egingo jaku, baina kantu aukera ederra dakar, organo jolentzat partitura eta guztz, bideo eta grabazioakaz. Eskerrik asko!

kantajaunari.eus

Oscar Romero: profeta zela ez zekien profeta



“Casaldaliga ta Boff,
ta Camilo Torres,
Angelelli, Romero,
beste hainbat jendez,
pobreen alde azaldu
dira su ta garrez,
Ebanjelioari
erantzun beharrez.
Angelelli, Romero,
San Camilo Torres”

(Bitoriano Gandiaga).

Oscar Romero profeta zela ez zekien profeta: Koldo Katxoren berbaldia

Oscar Romero, gotzaia eta martiria. El Salvadorreko gotzai honen bizitza hartuko dau abiapuntutzat Koldo Katxo jesuiteak Garizumako Gogoetak zikloaren azken berbaldian.

viernes, 22 de marzo de 2024

jueves, 21 de marzo de 2024

Joseba Segura gotzaina V. bikaritzako talde ministerialakaz

 

Joseba Segura Gotzaina gaur alkartu da V. bikaritzako talde ministerialakaz. Lea-Artibai, Bermeo-Mundaka eta Gernikaldea. Batzarrean ere izan dira Markinako Bera Kruz, Bermeoko Sagrado Corazón, eta Gernikako San Fidel eta Mertzedetako pastoral arduradunak.

martes, 19 de marzo de 2024

Aitari

 

Hamaika izen daukaz Jainkoak
Aita deritza gurea,
izen berea mundura sortu
ninduan aita nirea;

Erramu domekea B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
 
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.
  

lunes, 18 de marzo de 2024

San Jose: aitaren eguna



Zuen haurrak ez du
hau ta hori ta beste hura nahi,
zuen haurrak zuek nahi zaituzte;
ez du ilhargirik ez izar hatzemanezinik eskatzen;
askoz ilhargiago,
askoz izarrago baitzaituzte zuek…

Keinurik gorena El gesto supremo Jose Antonio Pagola

 


Jesusek kontuan zuen indarkeriazko azkena izaten ahal zuela. Ez zen gizon inozentea. Badaki zein arrisku duen Jainkoaren erreinuaren egitasmoa jo eta ke predikatzen jarraitzen badu. Ezinezkoa da «pobre» eta «bekatarientzat» bizitza duin bat hain modu errotikoan bilatzen jardutea erreakzio bat eragin gabe inolako aldaketarik onartzen ez dutenen aldetik.

domingo, 17 de marzo de 2024

miércoles, 13 de marzo de 2024

Caritas Gernikaldearen kanpaina asteburu honetan: Etxean zagoz!

 

Etxean zagoz. Estás en casa.

Aurtengo Garizuma, konbertsio pertsonal eta komunitarioko garaia den aldetik, une egokia da Frantzisko aita santuak “guztion etxea” zaintzeko egiten digun deiari erantzuteko.

La Cuaresma de este año, como tiempo de conversión personal y comunitaria, es un buen momento para atender la llamada a cuidar de la “casa común” que nos hace el Papa Francisco.

martes, 12 de marzo de 2024

Paulino en Gernika: sencillo y contagioso testimonio misionero


Dentro del ciclo de Cuaresma-Pascua, organizado por la Unidad Pastoral de Gernikaldea, hemos tenido la suerte de compartir una hora con el sacerdote misionero Paulino Ordaz, quien después de estar 15 años de misionero en Los Ríos, Ecuador, ha regresado a Bizkaia.

Garizumako 5. domekea B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
 
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.    


lunes, 11 de marzo de 2024

Maitasuna ez da izaten ordainik gabeko No se ama impunemente Jose Antonio Pagola

 

Esaldi gutxi izan ohi dira gaurko ebanjelioan entzun ditugunak bezain probokatzaile: «Gari-alea, lurrera erori eta hiltzen ez bada, agor gelditzen da; hiltzen bada, ordea, fruitu ugari ematen du». Argia da Jesusen pentsamendua. Ezin eragin du batek bizitza, nork berea eman gabe. Ezin lagundu diezu besteei bizitzen, prest ez bazaude zeurea besteengatik emateko. Maitasunaren fruitu da bizitza, eta geure burua emateko gai garen neurrian sortzen da.

domingo, 10 de marzo de 2024

Ermuatik itzultzean: eskertu, zoriondu, txalotu

 

Trenez Zornotzara eta bertatik autobusez, Arrigorriako taldeagaz batera, Ermuaraino. Bikaritzako gazte topaketea ospatzera. Giro ezin hobean.

viernes, 8 de marzo de 2024

Jesus eta emakumea bertsotan



Jesus Betanian zen, Simon legendunaren etxean. Mahaian zegoela, emakume bat etorri zen, hartzurizko ontzian nardozko ukendu garbi eta garestia zekarrela. Ontzia hautsi eta Jesusi burura isuri zion. Batzuek, haserre, honela ziotsoten elkarri: 

miércoles, 6 de marzo de 2024

Agustin Ortiz klaretarraren berbaldiaren laburpena

 




Hona hemen berbaldiaren laburpena

Garizuma 24 egitarauaren barruan, Agustin Ortiz klaretianoak berbaldia eskeniko deusku euskeraz: Ba ete gara harrera oneko alkarte inklusiboak? Beraz Ebanjelizazino planaren begiradapean jarriko gaitu Garizumako gogoeta honetan. Erdu!

Las mujeres y el porvenir de la Iglesia: Joseph Moingt

Normalean ez dogu testu luzerik argitara  emoten gure blogean, baina noiz behinka holako batzuk sartu gura doguz "recortes" gure etiketan. Astiro irakurteko, ikasteko... Tartetxo bat libre euki arte gordeteko. Harribitxi bat benetan guregana heldu eta zuekin konpartitu gura dogun hau! 



martes, 5 de marzo de 2024

Areto bete txori kantari


Barikuan, Gernika-Lumoko Elai alai aretoa txori kantariz bete zan Juanjo Elezkanok bere diskoa aurkezterakoan. Juanjo eta Marisol kantetan, eta laguntzaile finak: Kosnoaga gazte taldea, Mertzede Ikastetxea, San Fidel Ikastola eta publiko zabala.
Ikusi hemen bideo laburpen bat

Garizumako 4. domekea B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
 
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.   






lunes, 4 de marzo de 2024

Gurutziltzatuari begira jarri Mirar al crucificado Jose Antonio Pagola

 

Joan ebanjelaria Jesusek Nikodemo izeneko fariseu ospetsu batekin bizi izandako topo egite arraro batez mintzo zaigu. Kontakizunaren arabera, Nikodemo izan da iniziatiba hartu eta Jesusengana «gauez» joan dena. Sumatu du Nikodemok «Jainkoagandik etorritako gizona» dela Jesus; halere, ilunpean bizi da bera. Argira gidatuko du Jesusek.

sábado, 2 de marzo de 2024

Bermeoko ‘Sagrado Corazón’ ikastetxeak irabazi dau ‘Jazotakoa jaso’ saria


 

Kulturartekotasuna da  Elizbarrutiko Ikastetxeak (EBI) sakondu daben gaia bideoak prestetako. Kultur Erakundeen Mahaiak antolatutako lehiaketea da eta Bermeon izan da sari banaketa ekitaldia bertako eskoleak irabazi dauelako sari nagusia. Javi Onaindiak, Bizkaia Irratia eta Herri Irratiako zuzendariak aurkeztu eta gidatu dau ekitaldia eta arlo teknikoa Somorrostro ikastetxeko ikasleen esku egon da. Iturria: bizkeliza.org

viernes, 1 de marzo de 2024

Garizuma 24


 Zure agendan sasoiz apuntatzeko hona Gernikaldeko Pastoral Barrutiak Garizuman bizi izango dauzan lau ekitaldi. Horrekaz batera alkartasuna (limosnea), neurriz bizitzea (baraua) eta barrukotasuna lantzea Jainkoagaz berbetan (otoitza).