Welcome to Gernikaldea 2023/24

martes, 26 de diciembre de 2023

Fedean hezi gure egunotan Educar en la fe en nuestros días Jose Antonio Pagola

 

Lukasen pasarte hau, esanez bukatzen da: «Haurra haziz eta sendotuz zihoan; jakinduriaz betea zegoen eta Jainkoaren onginahia berekin zuen».

Gaur egun «fedean hezi» esaten dugunean, zer esan nahi izaten dugu? Zehazki, hau izaten da xedea: seme-alabek uler dezatela eta bizi dezatela erantzukizunez eta era koherentean Jesu Kristorekiko beren atxikimendua, Ebanjelioaren arabera era osasuntsu eta baikorrean bizitzen ikasiz.

Baina gaur egun fedea ezin bizi da nolanahi. Seme-alabek ikasi beharra dute gizarte deskristautu batean fededun bizitzen. Fede pertsonalizatua bizitzea esan nahi du honek, ez tradizioz, baizik eta erabaki pertsonal baten fruitu gisa: bizi den eta esperimentatua den fedea da, hau da, ez ideiez eta irakaspenez elikatzen den fedea, baizik eta esperientzia atsegingarriz; fede ez indibidualista, baizik eta nola edo hala elkarte fededun batean partekatua; erdigunetzat muina duen fedea, duda-muden eta galdekizunen artean bizi daitekeen fedea; ez fede lotsakorra, baizik eta konprometitua eta gizarte axolagabean aitortua.

Honek guztiak fedean hezteko estilo bat eskatzen du, zeinetan inporta duena esperientzia bat eskualdatzea baita, ideiak eta irakaspenak ematea baino gehiago; kristau-baloreak bizitzen erakustea, arau batzuen mendeko izaten baino gehiago; kristau-elkarte batean sartzen erakustea, indibidualismo erlijioso bat garatzen baino gehiago; Jesusekiko konfiantzazko atxikimendua lantzen laguntzea, fede-arazoak era abstraktuan askatzen baino gehiago.

Fedean hezteko orduan, etsenplua da alderdi erabakitzailea, funtsezkoa. Seme-alabek beren etxean berean aurkitzea «identifikazio-ereduak»; ez dakiela zail gerta nor edo zein bezala bizi behar duten jakitea, fedea era osasungarri, pozgarri eta erantzukizunezkoan bizi ahal izateko.

José Antonio Pagola
Itzultzailea: Dionisio Amundarain

Familia Santua – B (Lukas 2,22-40)


EDUCAR EN LA FE EN NUESTROS DÍAS

El pasaje de Lucas termina diciendo: «El niño, por su parte, iba creciendo y robusteciéndose, lleno de sabiduría; y la gracia de Dios estaba con él».

Cuando hablamos hoy de «educar en la fe», ¿qué queremos decir? En concreto, el objetivo es que los hijos entiendan y vivan de manera responsable y coherente su adhesión a Jesucristo, aprendiendo a vivir de manera sana y positiva desde el Evangelio.

Pero hoy día la fe no se puede vivir de cualquier manera. Los hijos necesitan aprender a ser creyentes en medio de una sociedad descristianizada. Esto exige vivir una fe personalizada, no por tradición, sino fruto de una decisión personal; una fe vivida y experimentada, es decir, una fe que se alimenta no de ideas y doctrinas, sino de una experiencia gratificante; una fe no individualista, sino compartida de alguna manera en una comunidad creyente; una fe centrada en lo esencial, que puede coexistir con dudas e interrogantes; una fe no vergonzante, sino comprometida y testimoniada en medio de una sociedad indiferente.

Esto exige todo un estilo de educar hoy en la fe donde lo importante es transmitir una experiencia más que ideas y doctrinas; enseñar a vivir valores cristianos más que el sometimiento a unas normas; desarrollar la responsabilidad personal más que imponer costumbres; introducir en la comunidad cristiana más que desarrollar el individualismo religioso; cultivar la adhesión confiada a Jesús más que resolver de manera abstracta problemas de fe.

En la educación de la fe, lo decisivo es el ejemplo. Que los hijos puedan encontrar en su propio hogar «modelos de identificación», que no les sea difícil saber como quién deberían comportarse para vivir su fe de manera sana, gozosa y responsable.

José Antonio Pagola

Sagrada Familia – B (Lucas 2,22-40)


No hay comentarios: