Benetako mirari

Mostrando entradas con la etiqueta errogatibea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta errogatibea. Mostrar todas las entradas

sábado, 30 de mayo de 2026

Ekaina edo bagile (1): Gorpuzti, San Antonio eta errogatibeak: Juan Manuel Etxebarria: Urtaro 07


Gorpuzti eguneko prozesioa Igorren

Hona hemen Juan Manuel Etxebarriari esker bere Euskal urtea ohituraz betea liburuaren beste atal bat. Oso osorik liburuan bertan aurkitu daiteke bere lana ekaina edo bagilari eskainia. Guk hona gora behera batzuk dakarguz. San Joan eta San Pedrori dagokiezanak hurrengo baten jarriko ditugu. Eskerrik asko Manu!

viernes, 15 de julio de 2022

Zeruko zeruan atzo Loiolan fedea kantatuz



Guasap bat bialdu neutsan atzo gabez lagun bati Loiolako esperientziak azalduz, eta hauxe idazten neutsan: “Fedea kantetan zeruko zeruan izan gara”. Ia ordu biko mezea, ordubeteko bezperak… Garaziko parrokiko organo jole bikaina, 200 fededun kantari abesbatz bat osatuz, herrietako 12 abade.

miércoles, 15 de junio de 2022

Errogatiba bideak (eta 05)


Arratiako kultur ondare ez-materialaren erakusgarri ditugu errogatibak. Ohitura honek bere inguruan batzen ditu Arratiako herri guztiak. Baina ezin ulertu beste kultura eta sasoi ezbardinetako erromesaldietatik aparte. Erreportaia honetan lau sinbolotan sakonduko dogu: bidea, arbolea, mendia eta ura. Amaitzeko: ura!

martes, 7 de junio de 2022

Errogatiba bideak 04



Arratiako kultur ondare ez-materialaren erakusgarri ditugu errogatibak. Ohitura honek bere inguruan batzen ditu Arratiako herri guztiak. Baina ezin ulertu beste kultura eta sasoi ezbardinetako erromesaldietatik aparte. Erreportaia honetan lau sinbolotan sakonduko dogu: bidea, arbolea, mendia eta ura. Gaurkoan: mendia!

jueves, 26 de mayo de 2022

Errogatiba bideak 03



Arratiako kultur ondare ez-materialaren erakusgarri ditugu errogatibak. Ohitura honek bere inguruan batzen ditu Arratiako herri guztiak. Baina ezin ulertu beste kultura eta sasoi ezbardinetako erromesaldietatik aparte. Erreportaia honetan lau sinbolotan sakonduko dogu: bidea, arbolea, mendia eta ura. Oraingoan arbolea.

sábado, 21 de mayo de 2022

Errogatiba bideak 02



Bidea egiteko hamaika arrazoi dago. Batzutan negozio bategaitik egiten dogu bidea. Besteetan hitzordu bat dogulako, Inoiz errekaduak egiten, edota altxorraren bila. Erromesaren asmoak bestelakok dira. “Zeharo bestelakoaren” bila doa erromesa. Jainkotasunaren arrastoen bila. Jainkotasunaren argi izpien atzetik.

jueves, 19 de mayo de 2022

Errogatiba bideak


Talibanak gerran Budaren gizaldietako irudiak zatitu eta txikitu ebezan. Irudi hareek apurtzea, budista izan ala ez, ondarearen aurkako atentatu bat legez hartu genduan. Irudien suntsipenak agertzen ebana ez zan erlijio kontua, kultura gaia baino.
Ondare materialaz gain, bada ondare ez materiala ere. Jaso eta jagon: ipuinak, ohiturak, dantzak, bideak…

sábado, 23 de abril de 2022

Arratia celebra el Día del Libro Arratian be Liburu Eguna


Bere argitalpen bilduma gogoratuz ospatzen dau Arratiako Elizak Liburuaren Eguna

La Iglesia de Arratia celebra el Día del Libro recordando sus publicaciones

viernes, 2 de julio de 2021

Urte bete eta gero: Hace un año: Horma bako parrokiak : liburua


Kalean da  "Horma bako parrokiak" liburua, konfinamendu sasoiko ekintzen laburpena azalduz. Euren idazki, argazki eta kronikagaz, 200 arratiar baino gehiagok hartu dau parte ekintza honetan, Zulaibar Ikastegia, ume, gazte eta heldu.. Mila otoitz orri zabaldu dira eta milaka ikusle izan dabez bere bideoak. Ez da erreza hori guzti hori parrafo batzutan laburtzea. Horregaitik, jendeak eskatuta inpresorarik ez daukala etxean eta, liburua kaleratu dogu. 10 eurotan salgai. Irabaziak Caritasen alde, pandemiak kaltetuei laguntzeko.

Ya está en la calle el libro "Parroquias sin muros", con un resumen de algunas de las actividades de la época del confinamiento. Con sus escritos, fotografías y crónicas, más de 200 arratiarras han participado en esta obra colectiva, el Centro Zulaibar, niños, jóvenes y adultos. Se han distribuido mil ejemplares con la oración y sus vídeos han tenido miles de espectadores. No es fácil resumir todo eso en algunos parrafos. Por ello hemos publicado en formato libro. Todo el beneficio de la venta de este libro se destinará a Cáritas Arratia para ayuda a las víctimas del coronavirus. A la venta por 10 euros.

domingo, 15 de noviembre de 2020

Angel Mari Unzueta gogoan eta otoitzean


 Aurtengo Arratiako errogatibak Urkiolara, jende askok ez daki, baina Angel Marik eragin handia izan eban egin ahal izateko. Mezatan lagundu euskun. Gaurko ebanjelioak talentuen gainean egin deusku berba. Baebazan bereak Angel Marik. Pertsona argia, langilea, euskal teologo aparta (oso teologo gitxi daukagun herrian). Euskaldun herriagaz euskeraz, mundu zabalera zabalik. Eta errogatiben meza ostean, tartetxo bat Zeanuriko jendeagaz hamaiketako bat egiteko. Zurbil egoan. Holakorik ez genduan itxaron hala ere. "Bizitzaren atea dukegu heriotza" idatzi eban JoxAnton Artzek. Bizitzaren atea dozu heriotza Angel Mari. Izan bihotz!

miércoles, 30 de septiembre de 2020

San Migel 2020


Artean eta Igorren be ez dabe hutsik egin, ez dabe itxi ospatu barik euren zaindaria. Igorren merito gehiagogaz, hauxe da ospatzen dan lehen ermitako jaia eta. Beste ermitetan, jendea bildurrez, ez da ospatu.  Argazkian ikusi daikezunez ez dira falta izan mozala, eskuak garbitzeko uralkohola eta bertsoak. Aupa San Migel! Artean, aforo arazoagatik, hainbat jende batu dalako (80 lagun inguru) parrokian ospatu da, leku gehiago dagoelako, baina ermitan agertzen dan fede bardinaz. Datorren urtean Eleixabeitin!

martes, 30 de junio de 2020

Arantzazu eta Zeanuriko Undurraga: San Pedro 2020 mozalagaz

Mozalagaz ahoan eta osasun neuri zorrotzak zainduz ospatu da aurten San Pedro Jaia Arantzazun. Egia esan, programan gauza gitxi egoan: Meza Santua eta luntxa. Mezatan osasun neurri eta seguridade protokoloak zorrotz bete ziran aurten. Antzeko zeozer esan daikegu Zeanuriko Undurragan...

martes, 23 de junio de 2020

Basurtoraino heldu da Arratiako Urkiolako errogatibako esker ona

Gaur goizean jaso dot argazkia. Basurtuko UZIko erizain taldea eta, eskuan, zapatuan Urkiolan Arratiako Errogatiban banatu zan esker oneko txartela. Joan etorri bizkorra egin dau txartelak beraz: Arratia-Urkiola-Basurto-Arratia.

lunes, 22 de junio de 2020

La rogativa de Arratia a Urkiola 2020: Bideoa eta argazkiak


L.I. eta I.E.Y. arratiarrak izan doguz gogoan, coronavirusek eragindako gaixoak hildakoak, beste hildako guztiak. Aldi berean eskerrak emon deutsaguz Jainkoari bere hurkotasunagaitik eta asteotan gure alde lan egin daben guztiak aintzat hartuz. Horretarako daukagun esker onezko ezaugarririk nagusia erabili dogu: eukaristia.
Ikusi berton kronikea eta argazkiak.


Hemos recordado a  L.I. e I.E.Y. arratianos fallecidos por el coronavirus, y a todos los demás muertos. Al mismo tiempo, hemos dado gracias a Dios por su cercanía y por todas las personas que han trabajado por nosotros estas semanas. Para ello hemos utilizado nuestro principal gesto de gratitud: la eucaristía.
Ver aquí la crónica y las fotos.

sábado, 20 de junio de 2020

Arratiako errogatiba Urkiolara, normaltasun barri batera


Marisa Amundarain eta Bego Aristondo egin dituzten txartelegaz


Marisa Amundarain, Bego Aristondo, Josune Azkuenaga e Inma Barrena son algunos de los nombres propios que se han puesto al frente de la organización de la rogativa desde Arratia a Urkiola que se celebrará el próximo sábado y que este año corresponde a la parroquia de Lemoa. No es la primera vez que organizan esta ancestral tradición, pero sí la más diferente y especial. Y es que se ha pasado de quedar en suspenso a tener que prepararlo todo con un margen de apenas un par de semanas. Todo un reto al que se enfrentan ilusionadas y esperanzadas.