Berrogei egun

sábado, 4 de noviembre de 2023

Pobreziak baditu


Frantzisko Aita Santuak deituta Pobreen Mundu Jardunaldirako  bertsoa ospakizuna motibatzeko.



Pobreziak baditu
hamaika aurpegi,
zuk esango deustazu
ez bada hau egi:
gaixo, zahar, etorkin
ume sarriegi,
pobrea baztertuta
ta gu harroegi?

“Hutsik ez esperantzak
inoiz pobreari”
salmoak dinoskuna
ahaztu dogu sarri
Frantziskok Erromatik
gogoratu barri:
fedea ekintzetan
danon bizigarri.

Politika agorran
ez zaitez geratu,
berba askoren ordez
eskua luzatu,
senide pobreari
maitez begiratu:
barru espiritua
landu ta ospatu!   

Kantaria: Martina Elizpuru
Bertsoak: Jose Mari Kortazar

No hay comentarios: