Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
URTEAN ZEHARREKO XXXI. DOMEKEA - B
GIZAKIA HELBURU
SARRERA OHARKIZUNA
Senideok, egun guztioi
Eukaristia bakotxean Jaungoikoaren guganako maitasuna
ospatzen dogu. Baina ezin da maitasun hori benetan ospatu, gure artean benetako
maitasunik ez badago. Hauxe izango da
gaur entzungo dogun Jaungoikoaren Berbearen mezua.
Maitasun ari beretik jarraituz, Eukaristia honetan era
apartekoz gogoratuko ditugu, drogaren
menpean bizi diranak, aurtengo lemak diñoanez: “Besarkaden
menpean.” Harrera, laguntza eta gizarteratze itzura daben besarkadak.
Hasi gaitezan gure arteko senidetasuna abestuz.
"Zein gozo ta
eder dan..."
DAMU-OTOITZA
Senideok, apaltasun guztiaz autortu dagigun gure
maitasunik-eza eta eskatu dagigun Jaungoikoaren parkamena:
- Jesus Jauna, zure bizia gugaitik emoteraino maite izan
gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, zeure arerioei parkamena eskeini
zeuntsena. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, gure lagunurkoa maitatzeko agintzen
deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Dt 6, 2-6:
Israeldarrak, euren otoitzean, egunero esaten zituen
irakurgai honetan entzungo ditugun berbak. Jaungoikoari zor deutsagun maitasuna
gogoratzen deuskue.
Erantzun-Salmoa: 17. Salmoa
Jauna da gure indar, arkaitz eta
salbatzaile. Beragan uste osoa jarririk, bedeinkatu dagigun gure Jainkoa.
"Zu zaitut Jauna nire indar."
Eb 7, 23-28:
Joan zan domekako bigarren irakurgaiaren haritik, Jesusen
abadetza ulertzen eta hausnartzen jarraitu dagigun.
Mk 12, 28b-34
Gertatu gaitezan Jesusen Barri Ona entzuteko, eta bihotz
bihotzez goratu dagigun Jauna, "Aleluia"
abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, danok bat eginda, zeruko Aitari otoitz egitera
goaz. Gogoan izan dagiguzan geure beharrizanak eta mundu guztiarenak:
- Elizea osotzen dogun kristau guztion alde: Jaungoikoa
eta lagun hurkoa maitatzeko gogoa gugan
geroago ta haundiagoa izan daiten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Mundu guztiko eta gure
herrietako agintarien alde: giza desbardintasunak alboratuz, benetako
zuzentasunaren alde jokatu dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Gure gizartean azkenengo mailan dagozan gaixoek,
behartsuek, baztertuek eta drogaren menpean bizi direnak, duintasunez bizitzeko
behar dabena lortu dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Hemen alkartu garanon eta
alkarte osoaren alde: Jaunaren Hitza geure barruan hausnartuz, lagun hurkoak
maitatzera eroan gaizan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Munduko gizon-emakume guztiei maitasunez begiratzen
deutsezun zeruko Aita: ase gagizuz zure maitasunez, danak maitatzen bizi
gaitezan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Gure elizkizuna hementxe amaitzen da. Orain, hemendik
kanpora, ahalegindu gaitezan gogoratu jakun maitasun agindua beteten.
"Eskerrik asko,
Jauna..."
URTEAN
ZEHARREKO XXXI. DOMEKEA - B
GIZAKIA HELBURU- PROYECTO HOMBRE
SARRERA OHARKIZUNA
Senideok, egun on guztioi
Eukaristia bakotxean Jaungoikoaren guganako maitasuna
ospatzen dogu. Baina ezin da maitasun hori benetan ospatu, gure artean benetako
maitasunik ez badago. Hauxe izango da
gaur entzungo dogun Jaungoikoaren Berbearen mezua.
La liturgia de este domingo, el mismo Jesús nos recuerda, con enorme
fuerza, que el núcleo de la vida
está en el amor a Dios y al prójimo y hoy es un día muy apropiado para recordar
a tantas personas que viven bajo los
efectos de la droga y quieren salir de esa situación. Este año el lema que se
ha escogido es: “Adición a los abrazos” Que sean abrazos en forma de
acogida, de acompañamiento.
Hasi gaitezan gure arteko senidetasuna abestuz.
"Zein gozo ta
eder dan..."
DAMU-OTOITZA
Senideok, apaltasun guztiaz autortu dagigun gure
maitasunik-eza eta eskatu dagigun Jaungoikoaren parkamena:
- Jesus Jauna, zure bizia gugaitik emoteraino maite izan
gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, zeure arerioei parkamena eskeini
zeuntsena. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, gure lagunurkoa maitatzeko agintzen
deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Dt 6, 2-6:
Israeldarrak, euren otoitzean, egunero esaten zituen
irakurgai honetan entzungo ditugun berbak. Jaungoikoari zor deutsagun maitasuna
gogoratzen deuskue.
La lectura que vamos a escuchar es la llamada a creer y a
amr al Dios que ha liberado a su pueblo.
Erantzun-Salmoa: 17. Salmoa
Jauna da gure indar, arkaitz eta
salbatzaile. Beragan uste osoa jarririk, bedeinkatu dagigun gure Jainkoa.
El salmista canta la salvación de
Dios.
Dios es para nosotros una ámpara que alumbra la tiniebla
y un escudo para los que se acogen a El.
"Zu zaitut Jauna nire indar."
Eb 7, 23-28:
Joan zan domekako bigarren irakurgaiaren haritik, Jesusen
abadetza ulertzen eta hausnartzen jarraitu dagigun.
En esta carta a los hebreos, se nos presenta a Jesús como
el sacerdote que se ofrece a si mismo, para la salvación de toda la humanidad.
Mk 12, 28b-34
Lo primero el amor: el amor a Dios sobre todas
las cosas y el amor al prójimo como a nosotros mismos.
Gertatu gaitezan Jesusen Barri Ona entzuteko. Eta bihotz
bihotzez goratu dagigun Jauna, "Aleluia"
abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok, danok bat eginda, zeruko Aitari otoitz egitera
goaz. Gogoan izan dagiguzan geure beharrizanak eta mundu guztiarenak:
- Elizea osotzen dogun kristau guztion alde: Jaungoikoa
eta lagun hurkoa maitatzeko gogoa gugan
geroago ta haundiagoa izan daiten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Gure gizartean azkenengo mailan dagozan gaixoek,
behartsuek, baztertuek eta drogaren menpean bizi direnak, duintasunez bizitzeko
behar dabena lortu dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI
- Por todos los hombres y mujeres: para que el esfuerzo
por la justicia y la igualdad, prepare el camino de la fraternidad. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI.
- Por nuestra comunidad parroquial: para que al amor a
Dios nuestro Padre, se manifieste en la entrega a los demás. ESKATU DEIOGUN
JAUNARI.
Munduko gizon-emakume guztiei maitasunez begiratzen
deutsezun zeruko Aita: ase gagizuz zure maitasunez, danak maitatzen bizi
gaitezan. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Gure elizkizuna hementxe amaitzen da. Orain, hemendik
kanpora, ahalegindu gaitezan gogoratu jakun maitasun agindua beteten.
A lo lardo de la historia, muchos hombres y mujeres han
seguido con ilusión el camino señalado por Jesús en el evangelio. Procuremos
hacer lo mismo en nuestras vidas.
"Eskerrik asko,
Jauna..."
XXXI. DOMEKEA URTEAN ZEHAR
Urten egin dozue bidetik,
eta traba
eginarazo deutsozue askori Legean.
Malakias Profetearen liburutik (Ml 1, 14b—2, 2b. 8-10)
«Errege handia naz Ni —dino Jaun ahalguztidunak—, eta begirunea
deutsoe herriek nire izenari.
Orain,
abadeok, hona hemen zuentzako oharpena: Entzun gura ez badozue eta
nire izenari aintza emoteko ardurarik ez badozue —dino Jaun ahalguztidunak—, madarikazinoa
bialduko dot zuen gainera.
Zuek, abadeok, okertu egin zaree
bidetik eta asko eta asko
jausiarazo dozue zeuen irakaspenaz.
Hausi egin dozue Levigaz neban ituna
—dino Jaun ahalguztidunak—.
Horregaitik, Nik ere iguingarri
eta kaxkar egingo zaituet eta
zirtzil herri guztiarentzat,
nire bideak jarraitu ez
dozuezalako eta erabagiak nor zein dan
begiratuz hartu dozuezalako.
Ez
al dogu guztiok Aita bat bera?
Ez al gaitu guztiok Jainko berak egin? Zertan gabilz, bada, alkar engainatzen, Jainkoak
gure gurasoekin egin eban ituna
hausiz?»
Erantzun‑salmoa Sal 130, 1. 2. 3
Zaindu egizu nire bizia
bakean, Zeugan, Jauna.
Jauna, nire bihotz hau ez
dago arro,
begiok ez daukadaz behar
baino gorago.
Ez nabil gauza handien
atzetik,
ni baino gorago dagozan
harrigarrien atzetik.
Ostera, batu‑batu egin
naz neugan,
arimearen bakean,
seintxua lez amaren
altzoan;
seintxua lez da nire
arimea nigan.
Zagoz Jaunaren zain,
Israel‑herri,
orain eta beti.
Ez Ebanjelioa
bakarrik,
baita geure bizia ere
zuei emoteko prest gengozan.
San Paulo Apostoluak
Tesalonikarrei egindako lehenengo epistolatik (1
Ts 2, 7b-9. 13)
Senideok:
Maitasun samurrez jokatu genduan zuekin, bere umeak maitekiro zaintzen dituan
amak lez. Hain bihotzeko zindueguzanez, prest gengozan, Jainkoaren Barriona ez
ezik, baita geure bizia ere zuei emoteko.
Hainbesteraino maite zindueguzan. Izan gogoan gure neke eta ahaleginak;
gau eta egun egin genduan lan zuetako inorentzat zama ez izateagaitik,
Jainkoaren Barriona iragarri geuntsuenean
Horregaitik,
eskerrak emoten deutsoguz eten barik Jainkoari; izan ere, haren berbea iragarri
geuntsuenean, onartu egin zenduen-eta, ez giza berba huts lez, Jainkoaren berba
lez baino; holan da, izan ere, eta lanean dihardu zuekan, sinisten dozuenokan.
Esan, esaten dabe, baina egin ez.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San
Mateoren liburutik (Mt 23, 1-12)
Aldi haretan, Jesusek honan berba egin eutsen jentetzeari
eta ikasleei: «Lege-maisuak eta fariseuak Moisesen maisu-aurkian jesarrita
dagoz. Egizue, beraz, eta bete hareek esandako guztia; baina ez egin egiten
dabena; esan, esaten dabe-eta, baina egin ez. Zama astunak eta ezin eroanak
lotzen dabez, eta besteei leporatzen; baina eurek atzamar bat ere ez dabe
mugitzen. Egiten daben guztia, jenteak ikusteagaitik egiten dabe; narrutxa
zabalak erabilten dabez bekokian, eta borlatxo deigarriak mantu barrenean.
Afarietan lehenengo jarlekuak, eta sinagogetan aurreneko aurkiak maite dabez,
plazetan jenteak agur egitea eta guztiek "maisu" deitzea.
Zuek, ostera, ez itzi inori
"maisu" deitzen, bakarra da-eta zuen maisua, eta zuek guztiok
alkarren senide zareelako. Eta ez deitu lurrean inori "aita”, bakarra
da-eta zuen Aita, zerukoa. Eta ez itzi "gidari" deitzen ere, bakarra
da-eta zuen gidaria, Mesias.
Zuetako handiena izan bedi zuen zerbitzari.
Bere burua goratzen dauana beheratu egingo dau Jainkoak, eta bere burua
beheratzen dauana goratu».