Berrogei egun

sábado, 31 de diciembre de 2022

Benedikto XVI.a hil da "Paradoxen aita santua": Jérôme Chapuis


 Aita Santu honengandik bidegabea litzateke historian sarrarazi zuen erabakia bakarrik atxikitzea. Izan ere, Eliza Katolikoarentzat Benedikto XVI.ak ez du inoiz uko hori laburbilduko, bakardadean heldua eta otsaileko goiz batean guztien harridurarako iragarria, duela ia hamar urte. Harridurak, egun hartan, gertaeraren izaera ia argitaragabeari bezainbat eusten zion itxurazko paradoxa bati: inork ez zuen espero kontserbatzailetzat katalogatutako gizon batek halako modernitateko ekintza bat planteatuko zuenik.

miércoles, 28 de diciembre de 2022

Bermeo: Gabon kantak "Aita Mari" erreskate ontziaren alde

 


Barikuan, abenduaren 30an, barriro urtengo dabe bermeotarrak gabon kantak abestuz eta dirua batuz "Aita Mari" itxas erreskate ontziaren alde. Arratsaldeko 7etan Santa Maria Parrokian hasiko dira.

lunes, 26 de diciembre de 2022

Maria, Jesusen ama María, la madre de Jesús Jose Antonio Pagola

 

Mariaganako debozioak nolabaiteko jaitsiera jasan du, hein batean abusu eta desbideratze nabarmenek eragina; baina gaur egun Mariaz interesatzera itzuli gara kristauak, kristau-esperientziaren baitan beri benetako lekua eman nahiz.

viernes, 23 de diciembre de 2022

Alazne Zabarte izan da Haurtzaro Solidarioaren zozketan sariduna

 


Alazne Zabartek irabazi dau Haurtzaro Solidarioaren azokaren errifea: bi lagunentzako bazkaria Zallo Barri Jatetxean. Argazkian ikusi daikegu bere seme Aratz Ugaldegaz, berak saldu eutson zenbaki sariduna. Aita Arkaitz be pozik, zeozer aprobetxatuko dauelakoan eta. Zorionak hiruroi!

Abendua bihotz barritze aldia

 


Abenduaren 23an Diciembre, barikua/viernes: 19:00 Andra Marin

jueves, 22 de diciembre de 2022

Ospakizunaz beteriko eguena Gernikan: Mertzede, Katekesia & Amilotxak

 


Gabonak berton dagoz eta gaur Gernikan hainbat ospakizun izan da Jesus Umeari ondo etorri esateko. Goizean Mertzedetako Ikastetxean, Jesus dala Hitza eta Argia, eta argipean ibili eta argi ibiltzera dei egin jaku.

miércoles, 21 de diciembre de 2022

Eleiz arduradun laiko baten gaineko gogoeta


 24 urtez Gernikaldeko Elizan lan egin ostean, datorren urtean jubilatzen da Amaia Olaeta. Iragarpen eta katekesian ibili izan da batez ere (Katekesia herri aldean eta Gernikan, Familia Pastoraltza, Kosnoaga, etab...). 

Gernikaldeko ospatzaileen abenduko batzarra


 Atzo ospatu zan Foruko komentuan Gernikaldeko ospatzaileen urteko azken batzarra.

Adi! Egun batzuk aldatu dira hizlariaren egun libreak kontua hartzeko: egun honeek aukeratu dira: Urtarrilak 24, martitzena; Otsailak 14, martitzena, honek biak Forun, 7etan; eta Martxoak 7, martitzena, azken hau Gernikako Andra Marin, arratsaldeko 7:30etan.

lunes, 19 de diciembre de 2022

Gau desberdin bat Una noche diferente: Jose Antonio Pagola

 


GAU DESBERDIN BAT

José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain

Eguberri-jaiak sekretu bat du bere baitan; zoritxarrez, data horretan «zerbait», zehazki zer den jakin gabe, ospatzen dutenek ezagutzen ez duten sekretu bat. Ezin susmatu dute ezen Eguberriak eskaintzen digula gakoa geure existentziaren azken misterioa argitzeko.

domingo, 18 de diciembre de 2022

Errigoiti: martxa onean parrokiko obrak


Errigoitiko parrokiko altareak behar eban konponketea. Martxa onean hasi dira obrak.

Olentzero etorri jaku!: Familia Ospakizuna

 


Familia Ospakizuna izan dogu gaur Gernikako Errenterian. Gabonak prestatzeko kristau erara. Eta uste bakoan, hara! Olentzero etorri jaku. Jesus umea gurtzera eta umeakaz egotera. 

martes, 13 de diciembre de 2022

Abenduko 4. domekea


Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.









lunes, 12 de diciembre de 2022

Jainkoa gurekin dago Dios está con nosotros: Jose Antonio Pagola

 



Eguberriak hain desitxuratuak daude non ematen baitu ezinezkoa dela gaur egun jai honek duen misterioa inori ulertzen laguntzea. Agian, ordea, bada bide bat, baina norberak egin beharrekoa da. Arazoa ez da argibide teologiko handiak ulertzea, baizik eta Jainkoaren aurrean barne esperientzia apal bat bizitzea.

sábado, 10 de diciembre de 2022

martes, 6 de diciembre de 2022

Abenduko 3. domekea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.










lunes, 5 de diciembre de 2022

Maitasuna bizitzari Amor a la vida: Jose Antonio Pagola

 


MAITASUNA BIZITZARI

Egungo gizartean atzeman daitezkeen joera suntsitzaile (nekrofilia) desberdinen aurrez aurre, Erich Frommek dei zorrotza egin du ahal den guztia egitera bizitzaren maitasuna (biofilia) garatzeko, baldin eta zientzialari ospetsuak «gainbeheraren sindromea» deitzen duen horretan erori nahi ez badugu.

sábado, 3 de diciembre de 2022

Xabierko Frantzisko santua (abenduaren 3a)



Abenduaren 3an, Xabierko Frantzisko santuaren eta euskararen eguna ospatzen dugu.

«Saint François Xavier», Molères jaunaren liburua, «Parole et Silence» argitaletxeak plazaratua.

jueves, 1 de diciembre de 2022

Lauaxetaren pentsamendua eta jarduera: Sebastian Gartzia Trujillo

 

Liburu barri bat landu eta argitaratu dau Sebastian Gartzia Trujillok. Behar eta neke askoren emoitza. Gaia Lauaxeta olerkariaren pentsamendu erlijiosoa eta jardueraren azalpena. 327 orrialdetan Esteban Urkiaga poetaren bizitza eta lan poetikoa eta kazetaritza lanak aurkezten deuskuz. Lauaxetaren pentsamendua eta jarduera, Leioa, 2022.

martes, 29 de noviembre de 2022

Abenduko 2. domekea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.









lunes, 28 de noviembre de 2022

Jainkoaganako biderik gabe Sin caminos hacia Dios Jose Antonio Pagola

 


Asko dira ez sinestedun ez sinesgabe diren pertsonak. Besterik gabe, bizitza-modu batean kokatu dira, zeinetan ez baita agiri galderarik bizitzaren azken zentzuaz. Sinesgabetasunaz baino gehiago, kasu hauetan, pertsonak, jarrera sinestedun nahiz sinesgabe hartzeko, ezinbesteko diren baldintzen falta duela esan beharko genuke.

sábado, 26 de noviembre de 2022

Zabalagotu zure txabolea Ensancha tu tienda (Is 54,2)

        


140 lagun inguru batu gara, Gernikaldeko Pastoral Barrutitik etorriak, Gernikako Errenteriako Mertzedetako San Bartolome parrokian, otoitzean hasiera emoteko abendualdiari. Eguraldi onak asko lagundu eban bertan bat egiteko Ibarruri, Mendata, Forua, Murueta, Busturia, Errigoitiko, etab eliztarrak.

viernes, 25 de noviembre de 2022

jueves, 24 de noviembre de 2022

Mateorekin otoitzean


A urteko domeketako irakurgaiak euskeraz.


- abade bako elizkizunak ospatzeko.
- katekesi eta parroki taldeetan erabilteko.
- otoitz pertsonalari edo alkarte otoitzari laguntzeko.
- asteko bizitza Jaunaren Berbeaz argitu eta indartuteko.
- Mateoren ebanjelioa, atalez atal, irakurri eta bizitzeko.


miércoles, 23 de noviembre de 2022

Jose Angel Agirre: Mendatako afrikarra


La entrevista es en Zarrabenta, Mendata. El bar lo regentan en la actualidad unas mujeres cubanas. Se acerca Jose Angel con su sonrisa a hablarnos de su vocación y la vida en Africa. Mendatako afrikarra. En pocos metros nos damos la mano los tres continentes en este rincón de Bizkaia. En el aterpe da la escuela de barriada donde estudio sus primeras letras, este sacerdote javeriano nos habla con sencillez sobre su larga vida.

martes, 22 de noviembre de 2022

Abenduko 1. domekea


Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.








lunes, 21 de noviembre de 2022

Erreakzionatu Reaccionar Jose Antonio Pagola


Gaur egungo uneaz ezagutzen ditudan entseguek asko azpimarratzen dituzte egungo gizarte honen kontraesanak, krisialdi soziokultural eta ekonomikoa, eta aldi hauetako izaera gainbeherazkoa.

domingo, 20 de noviembre de 2022

Jesus gure liderra! Familia ospakizuna


 Giro ezin hobeaz ospatu da gaur Familia Meza Gernikako San Bartolomen. Kanpoko hotzari gehiago egin deutso barruko beroak eta pozak. Kristo gure Errege, Jesus gure liderra.

viernes, 18 de noviembre de 2022

Abenduko koloreak: dinamika

 


Abenduko koloreak dinamika Dinámica de los colores de adviento

Zelan buztartu abendualdia, esperantza eta bihotz barritzea, VI. Ebanjelizazino Planagaz? Hortxe erronka! ¿Cómo conciliar el mes de adviento, la esperanza y la conversión,  con el VI. Plan Evangelizador? ¡Ahí está el reto!

miércoles, 16 de noviembre de 2022

Abian da Gernikako Bizian Gora taldea


Pandemiak eragindako etena gaindituz, martxan hasi da Gernikanbe Bizian Gora taldea. Gura dabenetzat zabalik dago.Mogimendu honen gidoiak jarraituko dauz eta bikarioa izango dabe laguntzaile.

martes, 15 de noviembre de 2022

Urtean zeharreko 34. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.


Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.

lunes, 14 de noviembre de 2022

Martiri leiala Mártir fiel Jose Antonio Pagola


 

Kristauok izen desberdinak eman dizkiogu Gurutziltzatuari: «eroslea», «salbatzailea», «erregea», «askatzailea». Esker onez hurbiltzen ahal gara beragana: hondamenditik berreskuratu gaitu berak. Kontenplatzen ahal dugu hunkiturik: inork ez gaitu maite izan berak bezala. Besarkatzen ahal dugu bera, indarrik topatu ahal izateko geure sufrimendu eta ezbeharren artean.

domingo, 13 de noviembre de 2022

VI. Jornada Mundial de los Pobres 2022


 “Pobreen Munduko Eguna, zirikatzaile dator aurton be, gure bizimoduari eta gaur egungo hainbeste pobretasuni buruz gogoeta egitera bultzatu gura gaitu-eta” (Frantzisko Aita Santua. Pobreen Munduko Eguna 2022)

martes, 8 de noviembre de 2022

Urtean zeharreko 33. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.



Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.

lunes, 7 de noviembre de 2022

Pazientzia galdu gabe Sin perder la paciencia: Jose Antonio Pagola

 



Jesusek pertsekuzioez eta etorkizuneko atsekabez jaulkitako hitzak jaso ditu Lukasek; modu berezian azpimarratu du Jesusek krisiari pazientziaz aurre egin beharra. Ebanjelariak erabili duen terminoak adorea esan nahi du, eroapena, iraunkortasuna, zailtasunei irmo eusteko gaitasuna, pazientzia eraginkorra.

sábado, 5 de noviembre de 2022

Gure bikaritzako ekarpen bikoitza gaurko Eizbarrutiko Pastoral Batzordean

 


Gaur ospatu da Bilbon Elizbarrutiko Pastoral Batzordearen ikasturte honetako lehen batzarra. Bertan gure bikaritzako kide bik izan dabe zeregina.

viernes, 4 de noviembre de 2022

VI. PDE: las hijas de la Caridad de la residencia Calzada de Gernika se suman al plan


Tras la visita del vicario territorial y la celebración eucarística, la comunidad de Hijas de la Caridad que llevan la Residencia Calzada en Gernika, se suman al VI. Plan Diocesano de Evangelización.

jueves, 3 de noviembre de 2022

Jesus munduko argia, hamaika argidun munduan

 


Irudi polita erabili zan atzo Hildako guztien Jai mezatan. Erdi erdian Kristo Biztuaren irudi dan argi nagusia. Inguruan, kolore eta neurri ezbardinetako kandelak. VI. ebanjelizazino planaren ezaugarri polita ere bada.

martes, 1 de noviembre de 2022

Urtean zeharreko 32. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.


Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.

lunes, 31 de octubre de 2022

Gauza irrigarria ote Jainkoagan esperantza ipintzea? ¿Es ridículo esperar en Dios? Jose Antonio Pagola



Saduzearrak ez ziren batere herrikoi herrixketako jende artean. Familia aberatsek osatutako taldea zen; Jerusalemgo elitekoak ziren, joeraz kontserbadoreak, bai erlijioa bizitzeari zegokionez, bai Erromako boterearekin ulermena bilatzeko politikan. Ez dakigu haietaz ezer askoz gehiago.

domingo, 30 de octubre de 2022

Urtean zeharreko 31. domekea C urtea


Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.


Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.

 

Jesusek maite ditu aberatsak Jesús ama a los ricos Jose Antonio Pagola

 


Kontaera ezaguna da Jesusek Zakeo aberatsarekin egindako topo egitearena. Lukasek asko landu du eszena; kezkaturik dago, nonbait, familia aberats batzuek lehen kristau-elkarteetan txertatzeko duten zailtasunaz.

viernes, 28 de octubre de 2022

Seigarren plana: Mundakan ere karta jokoan

 


Vi. Plan ebanjelizatzailea herriz herri zabaltzen doa Bizkaian zehar. Hilabete bi dagoz irakurketa inplikatiboa egiteko eta aurtengo ekintza aukeratzeko.

miércoles, 26 de octubre de 2022

Bermeon aurkeztuko dau Juanjo Elezkano abadeak bere hamahirugarren CDa

 Programa ederraz eta ondo lagunduta aurkeztuko dau Juanjo Elezkanok bere azken CDa Bermeon. Grabatzen dauan 13. CDa da. Bermeoko abesbatza, Txistua, Dultzaina, Juanjo bera. Ez galtzeko moduko ekitaldia.

lunes, 24 de octubre de 2022

Amilotxak Gernikan

 

Amilotxetako, Gernikako haurtzaro proiektua, ume eta bolondresak
 Gernikako ortukide proiektura hurbiltzen dira sarritan.