Jesusen hitza

jueves, 2 de noviembre de 2023

Gabikako erlojua

 


El centenario reloj de Ereño vuelve a marcar las horas tras 40 años en silencio. El obispo de Bilbao, Joseba Segura, ofició ayer una misa para inaugurar la restauración de la maquinaria (1898) del templo de Gabika, escribe Iratxe Astui en El Correo Español.


El centenario reloj de la iglesia de San Juan Bautista de Ereño vuelve a marcar las horas tras permanecer durante más de cuatro décadas en completo silencio y con sus manillas estáticas. El acontecimiento, de hecho, fue celebrado ayer por los vecinos de la pequeña localidad de Busturialdea en el marco de la misa que tuvo lugar al mediodía en el templo situado en el barrio Gabika del municipio, por la festividad de Todos los Fieles Difuntos.

El oficio religioso, que sirvió precisamente para inaugurar las labores de restauración del reloj, que data de 1889, fue presidido para la ocasión por el obispo de Bilbao, Joseba Segura.

«El cura nos propuso hace unos años pintar la fachada de la iglesia y con ello rehabilitar el reloj que llevaba años inutilizado y nos pareció buena idea», apuntó por su parte Ager Lejarreta, uno de los vecinos del entorno rural de Gabika.

El reloj, obra de Benito Yeregui, atesora un valor «no tanto por su antigüedad, sino porque es un ejemplo de la transición de la herrería a la mecánica», destacó Xabier Yeregui, biznieto del maestro relojero que puso en marcha el mecanismo del reloj de la iglesia de San Juan Bautista. En su familia –cinco generaciones de relojeros– «defendemos que cada aparato se mantenga en su lugar original y en marcha».

«Muy oxidado»

El hecho de activar de nuevo el reloj de la iglesia de Gabika supone también «mantener viva la cultura metalúrgica y de la máquina, que ha sido fundamental en el País vasco. Es una clara muestra del paso dado a partir de que se pusieran en marcha las primeras fundiciones hasta acomodarse a las posibilidades de la industrialización», explicó, por su parte, el responsable del departamento de Asuntos y Bienes Culturales del Obispado de Bilbao, Gaspar Martínez.

La esfera que preside la torre del templo se encontraba en desuso, «muy oxidado». «Lo llevamos a la escuela de Somorrostro para que lo limpiaran y para ponerlo en marcha pedimos la ayuda de un especialista», detallaron en la familia Yeregui. Los trabajos han supuesto un desembolso de 8.000 euros, financiados en parte por el Ayuntamiento de Ereño.

El párroco de la iglesia del barrio de Gabika, Aingeru Merikaetxebarria, celebró también por su parte la recuperación del reloj, «que volverá a marcar el ritmo de la vida y acontecimientos eclesiásticos de los ereñotarras».


Gabikako elizako 1889ko erlojua zaharbarritu dute. 48 urtez geldirik egon den Gabikako elizako erlojua 

zaharberritu dute. Erlojua errementeriatik mekanikara igarotzeko trantsizio garaikoa da,

idatzi dau Ane Marurin HITZAN

Bizitzaren erritmoa markatzen dute erlojuek, bizitzaren joana, eta Ereñoko Gabika auzoko herritarrei, berriro ere, 1889ko erlojuak seinalatuko die ordua. Elizako 1889ko erlojua zaharberritu dute, eta martxan dago dagoeneko. Gaur egin dute aurkezpen ekitaldia, eta bertan izan dira 1889an erlojua muntatu zuen Benito Yeregui Goldarazen familiakoak.

Haren birbilobak adierazi du du euren biraitonak 80 erloju inguru muntatu zituela, eta horiek aurkitzen ari zirela topatu zutela Gabikakoa. Izan ere, duela hamar urte elkarte bat sortzea erabaki zuten, familiako arbasoen ondare kulturala berreskuratzeko eta martxan jartzeko asmoz: “Gure arbasoak 1760tik datoz. Lehenengoa Jose Francisco Yeregui Zabaleta izan zen, eta ordutik, bost belaunaldi jaio dira orain arte. Gabikako erlojua Benitok egin zuen, 1843an jaio eta 1912an hil zenak. Guretzako oso garrantzitsua da ondare hau berreskuratzea, eta bere lekuan martxan egotea”.

Teknologia aldetik, jakinarazi du erlojua errementeriatik mekanikara igarotzeko trantsizio garaikoa dela. “Garai hartan, erlojuak mekanizatzeko prozesua zegoen martxan, eta horrekin erlojuari zehaztasun handiagoa ematea lortu zuten; izan ere, lehenago penduluaren arabera markatzen zen erritmoa, baina erroteria eskuz egina zegoen. 1889 inguru horretan, berriz, mekanika lantzen ari ziren”, azaldu du Yeregui familiako ordezkariak.


Duela lau urte hasi ziren Gabikako erlojua berreskuratzeko lanekin, izan ere, 48 urtez egon da geldirik. Lehenengo Muskizera bidali zuten, Somorrostroko eskola profesionalera, han garbitu, desmuntatu eta biziberritzeko. Baina martxan jartzen hasi zirenean, “arazoak” izan zituztela diote familiakoek, eta ondorioz, erlojugile batengana eraman zuten, azken ukituak egiteko.

Gaspar Martinez Bilboko Elizbarrutiko kultura gai eta ondasunen saileko arduradunak adierazi du erlojua metalurgiako kulturari “estu lotuta” dagoela, baita makanikaren kulturari ere. “Erlojuak funtsezkoak izan dira, eta izaten jarraitzen dute. Ordua markatzeaz gain, mota guztietako albisteak iragartzen zituzten eta dituzte: jaiotzak, heriotzak, festak, meza… Lehen herri guztiek nahi zuten izan erloju bat, baina erloju elektronikoak ailegatu zirenean, antzinako asko galdu egin ziren”, adierazi du Martinezek. Hala ere, kultur ondare hori biziberritzearen alde egin dute, eta Gabikako ordularia da horren erakuslea.

Ondasunen saileko arduradunak udalaren laguntza eskertu du, laguntza hori “oso garrantzitsua” izan dela esanez: “Beti egon dira prest erlojua eroateko, ekartzeko edo mugitzeko. Yeregui familiakoek ere asko lagundu dute”.


Konponkoetaren kostua, hain zuzen ere, 8.000 euro ingurukoa izan dela jakinarazi du Martinezek, eta hori ordaintzeko Arrieta Fundazioaren eta udalaren laguntza izan dutela adierazi du. Izan ere, 2.100 euroko ekarpena egin du udalak. “Konponketa guztia 15.000 euro ingurukoa izan beharko litzateke, baina Yeregui familiak eta Somorrostroko eskolakoek doan egin dute lan. Azkenean, azken ukituak ordaindu behar izan ditugu, baita kanpoaldeko esfera ere. Horrek 8.000 euroko kostua izan du, baina udalak esfera ordaintzen lagundu digu”. Prozesuaren koordinatzailea Felix Mari Iturriaga izan da.

Joseba Zarragoikoetxea Ereñoko alkateak udalaren ekarpena “ez dela oso handia” izan adierazi du, baina ahalik eta gehien lagundu dutela nabarmendu du: “Herritar asko ere laguntzeko prest egon dira, erlojua mugitzen, esfera kentzen… Guztiei eskerrak eman gura dizkiet”.

No hay comentarios: