Goazen 2024 Jarri bidean

martes, 30 de junio de 2020

Arantzazu eta Zeanuriko Undurraga: San Pedro 2020 mozalagaz

Mozalagaz ahoan eta osasun neuri zorrotzak zainduz ospatu da aurten San Pedro Jaia Arantzazun. Egia esan, programan gauza gitxi egoan: Meza Santua eta luntxa. Mezatan osasun neurri eta seguridade protokoloak zorrotz bete ziran aurten. Antzeko zeozer esan daikegu Zeanuriko Undurragan...

lunes, 29 de junio de 2020

Jende xumeagandik ikasi Aprender de los sencillos Jose Antonio Pagola

Jesusek ez zuen izan arazorik herriko jende xumearekin. Bazekien ulertzen ziotela. Jesus kezkatzen zuena beste hau zen: beraren mezua ulertuko ote zuten egunen batean lider erlijiosoek, Legean adituek, Israelgo maisu handiek. Bistakoagoa zen egunetik egunera: jende xumea pozten zuenak beste hauek axolagabe uzten zituela.

domingo, 28 de junio de 2020

Pedroren zerbitzua El servicio de Pedro: Jose Antonio Pagola



Jesus hizketan ari da ikasleekin Filipoko Zesarean, Jordan ibaiaren sorburutik hurbil. Pasadizo hau inportantea da Mateoren ebanjelioan. Segur aski, ikasleek bi gauza hauek nahas ez ditzaten nahi du: Jesusengandik jaiotzen ari diren «elizak» eta berari buruz iritzi-mota guztiak bizi dituzten judu-elkarteak nahas ez ditzaten. 

jueves, 25 de junio de 2020

Zeanuri: Altzuako San Joan eguna 2020

Zeharo ezbardina izan da aurten San Joan Zeanuriko Altzuako San Joan ermitean, Gorbeiaren magalean. Barauskarri barik baina ez dira falta izan fedea, osasun neurriak eta txistuaren alaitasuna.

martes, 23 de junio de 2020

lunes, 22 de junio de 2020

Sufritzeko prest Dispuestos a sufrir: Jose Antonio Pagola

Jesusek ez zuen inor sufritzen ikusi nahi. Txarra da sufrimendua. Jesus ez zen sekula haren bila ibili, ez berarentzat, ez beste inorentzat. Aitzitik, sufrimenduaren eta gaitzaren aurka borrokan eman zuen bere bizitza, jendeari hartarainoko kaltea egiten baitiote batak eta besteak.

La rogativa de Arratia a Urkiola 2020: Bideoa eta argazkiak


L.I. eta I.E.Y. arratiarrak izan doguz gogoan, coronavirusek eragindako gaixoak hildakoak, beste hildako guztiak. Aldi berean eskerrak emon deutsaguz Jainkoari bere hurkotasunagaitik eta asteotan gure alde lan egin daben guztiak aintzat hartuz. Horretarako daukagun esker onezko ezaugarririk nagusia erabili dogu: eukaristia.
Ikusi berton kronikea eta argazkiak.


Hemos recordado a  L.I. e I.E.Y. arratianos fallecidos por el coronavirus, y a todos los demás muertos. Al mismo tiempo, hemos dado gracias a Dios por su cercanía y por todas las personas que han trabajado por nosotros estas semanas. Para ello hemos utilizado nuestro principal gesto de gratitud: la eucaristía.
Ver aquí la crónica y las fotos.

sábado, 20 de junio de 2020

Arratiako errogatiba Urkiolara, normaltasun barri batera


Marisa Amundarain eta Bego Aristondo egin dituzten txartelegaz


Marisa Amundarain, Bego Aristondo, Josune Azkuenaga e Inma Barrena son algunos de los nombres propios que se han puesto al frente de la organización de la rogativa desde Arratia a Urkiola que se celebrará el próximo sábado y que este año corresponde a la parroquia de Lemoa. No es la primera vez que organizan esta ancestral tradición, pero sí la más diferente y especial. Y es que se ha pasado de quedar en suspenso a tener que prepararlo todo con un margen de apenas un par de semanas. Todo un reto al que se enfrentan ilusionadas y esperanzadas.

viernes, 19 de junio de 2020

Arteako parrokiak "eskerrik asko" Jose Luis Jauregi abadeari

Gaur, Jesusen Bihotzaren Jai egunean, Arteako parrokiak eskerrak emon deutsoz Jose Luis Jauregi abadeari azken urteotan eleiza honetan eskinitako zerbitzuagaitik. Hilero, bigarren domekan, mezea ospatu izan dau azken urteotan. 88 urte egiteko, agur esan deutso bere jaioterriko parrokiari.

jueves, 18 de junio de 2020

lunes, 15 de junio de 2020

Jesusi jarraitu beldur gabe Seguir a Jesús sin miedo: Jose Antonio Pagola

Jesus gurutzean eraila izanaren oroitzapena oso bizirik zegoen artean. Kristau-elkarteetan Jesusen nekaldiaren bertsio desberdinak zebiltzan. Denek zekiten ezen arriskutsua dela hain azken txarra izan duen baten jarraitzaile izatea. Gogoan zuten Jesusen esaldi hau: «Ikaslea ez da beraren maisua baino handiago». Berari Beeltzebul deitu badiote, zer ez dute esango beraren jarraitzaileez?

domingo, 14 de junio de 2020

La vacuna y Francis S. Collins





Jesús Martínez Gordo

            Confieso que le tengo un aprecio especial. No me duelen prendas en reconocerlo, por más que haya quienes le desprecien olímpicamente. No es un futbolista de renombre. Tampoco un político ni una estrella rutilante. Es un médico y genetista; director, entre 1990 y 2000, del Instituto Nacional Estadounidense de Investigación del Genoma Humano; descubridor de su secuencia y, en la actualidad, director de los Institutos Nacionales de la Salud de los EE. UU.  Me refiero a Francis S. Collins (1950), una persona que, aunque no es frecuente que se deje ver y oír mucho, he tenido noticias suyas estos últimos días, por lo menos, en tres ocasiones.

lunes, 8 de junio de 2020

Igandero Cada domingo: Jose Antonio Pagola

Igandeko Eukaristia ospatzeko, ez da aski agindutako arauak betetzea edota beharrezko hitzak jaulkitzea. Ez da aski abestea edo Aitaren egitea edo elkarri bakea ematea dagokion unean. Aski erraz gerta daiteke Mezara joan eta bihotzean ezer ez ospatzea; dagozkion irakurgaiak entzun eta Jainkoaren ahotsa ez aditzea; debozioz jaunartzea Kristorekin bat egin gabe; batak besteari bakea ematea inorekin adiskidetu gabe. Nola bizi igandeko Meza geure fedea berritu eta indartuko duen esperientzia gisa?

domingo, 7 de junio de 2020

Caritas Arratia reinicia este lunes su servicio de acogida presencial

Azken hilebeteotan itxita egon ondoren, astelehenean goizeko 10etan hasiko da barriro be Caritas Arratia aurrez aurreko harrera zerbitzua eskeintzen. Bertan izango dira Bilboko langile bat eta Arratiako boluntario bat jendeari harrera egiten, aurretik hartutako txanda jarraituz.

jueves, 4 de junio de 2020

Arratiako errogatibak Urkiolara 2020



 Bagilaren (ekainaren) 20an, Urkiolako Santutegian, 11tan izango dogu, ba, Errogatiba Meza Nagusia.
El 20 de junio, en el Santuario de Urkiola, celebraremos la Misa Mayor de la Rogativa.

lunes, 1 de junio de 2020

Jainkoaren misterioari bihotza ireki Abrirnos al misterio de Dios Jose Antonio Pagola



José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain

Mendeetan barna, teologoek eginahal handiak burutu dituzte Jainkoaren misteriora hurbiltzeko, Hirutasunaren baitan jainkozko pertsonak elkartzen eta bereizten dituzten harremanak kontzeptu-eraikuntza desberdinez formulatu nahiz. Dudarik gabe, bidezko ahalegina da, Jainkoarekiko maitasunari eta desioari dariona.