Jose Angel Agirre Camerundik

lunes, 27 de noviembre de 2023

Abenduko arbolea koplatan


Abenduaren lehena

Etxea jagon daigun

Jainkoa guztion aita

Jesus guztion lagun.

 

Mundua dogun etxea

Ezin saldu erosi

Ganoraz zaindu dagigun

Hor dogu Laudato Si

 

Abenduaren bigarren

Jon Bateatzailea

jaioko dan umearen

Bide prestatzailea

 

Harrokeria apaldu,

Zabaldu maitasuna,

Neurriz bizi, pozik bizi,

Jaso zuzentasuna.

 

Abenduan hirugarren

Astintzeko barrenak

Azkenak lehen izango

Ta lehenak azkenak.

 

Argia lekuko arren

Zalantzan gabiz sarri,

Giza duintasunak dauka

Bateoan oinarri.

 

Jaunaren etxea dogu

Gaur andra baten sabel,

Abenduaren azkenan

Maria ta Isabel.

 

Bisita baten bitartez

Kanta Jaunaren poza

Alkarri lagunduz jaso

fedearen arrosa.

 

Doinua: Imanol, Koplak

Kantaria: Belen Olarreta

Bideoan: https://youtu.be/_my70nlStCM


No hay comentarios: