Abenduko arbolea: koplak

miércoles, 9 de diciembre de 2020

Abenduko 3. domekea B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.


Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.

Bideoa.







ABENDUALDIKO III DOMEKEA (B)

 

SARRERAKO OHARRA

         

          Egun on, Jaunaren Egunean, Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

 

            Gero eta hurrago ditugun Gabonetara goaz. ALAITASUNA da Abenduko hirugarren  domekearen gai nagusia. Ikusiko dogunez, alaitasunera deika jabilkuz Jaunaren Hitza eta      ospakizunaren edukia. Jaunaren etorrerea gainean dogu.

 

Agertu dagigun sentitzen dogun poza gure hitzez, gure keinuz eta gure jarreraz. Gure alaitasuna kutsakorra izan dadila.

 

Hasi dagigun ospakizun hau Jesusen Espirituak Berak eraginda.

 

 

ABESTIA    Alaitasuna lurrean….

 

BATZARBURUAREN AGURRA

 

          Salbatzera datorren Jauna izan bedi zuekin.

 

          «Egon zaiteze beti pozik Jaunagan; barriro dinotsuet, egon zaiteze pozik». San Pauloren berba honeekin, Elizeak dei egiten deusku Abendualdiko Hirugarren Domeka hau ospatzera. “Jauna hur dago”. Hori da pozik egoteko arrazoia. Zelan ez gara poztuko, ba, gizadiari jazo jakon gauzarik haundienagaitik? Jaungoikoa datorkigu eta salbamena, itxaropena eta poz ikaragarria dakarskuz.

 

          Iziotu dagigun Abendualdiko  hirugarren kandela.

          Jesusek, bere argiz, argitzen gaitu.

 

 

ABENDUALDIKO  HIRUGARREN KANDELEARI DAGOKION OTOITZA

 

          Ilunetan argi bat iziotu zan, basamortuan abots bat entzun zan.

          Heldu da mezularia!

          Joan Bateatzailea ez da argia, argia iragarten deuskuna baino.

          Kandela honeek biztutean, zure argi-zuzia izan gura dogu,

          argi egin dagizun.

          Zatoz, Jauna, gu salbatzera!

 

PENITENTZI EKINTZA

 

          Isilik, Jaunaren aurrean, barriztau gagizala eskatzen deutsagu.

 

·        Sufritzen dabenei barri ona ekartera zatozan gure anaia. ERRUKI, JAUNA

·        Bihotz urratuak osatzera zatozan itxarondako Mesias. KRISTO, ERRUKI

·        Jaunaren grazi-urtea iragartera zatozan Jaungoikoaren Semea. ERRUKI, J.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Is 61, 1-2a. 10-11:

 

            Jaunak bialduaren egitekoa zein izango dan iragarriko deusku Isaias profeteak lehenengo irakurgai honetan: sufritzen dauanari barri ona emon, zapalduta dagoana askatu eta Jaunaren grazi urtea iragarri.

 

Erantzun-Salmoa:  Lk. 1, 46...

 

            Mesias, gure salbatzailea  etortzeak poztu egiten gaitu.  Mariak  poz hori Jainkoaren ikustaldia izatean sumatu eban eta  “Magnificat” abesten dau; hau da: Gora ta gora daukak bihotza kantari...  Guk ere bat egin dagigun Mariaren kantuarekin

 

"Bedeinkatua Jauna gure Jainkoa"

 

1 Ts 5, 16-24:

 

            San Paulok alaitasunera dei egingo deusku. Eta zergaitik alai egon behar dogun ere esango deusku: Jaungoikoaren maitasunak ez deuskulako hutsik egingo eta salbauta gagozalako.

 

Jn 1, 6-8. 19-28:

 

            Jaunari itxaroteko era  bat, Haren berbea entzutea da. Onartu dagigun pozez beterik berba hori, zutunik "Aleluia" abestuz.

 

 

Homilia

Gizon emakumeen

Aita zaituguna:

duintasun berarekin

sortu dozuzana.

Senidetasun hatsa

isuri gugana,

bategite, bakea

ta zuzentasuna.

 

Pobre barik mundua,

goserik bakoa,

gerra bako gizarte,

poz sekulakoa.

Eskertu daigun beti

Zuk ereindakoa.

Mundu hau izan dadin

Zuk asma lakoa.

 

 

 

 

 

Holan lortuko dogu

batasun-lotura,

esperantza guztiak

lotzeko kultura,

asmoak partekatuz

hori dogu gura

herri guztiak batuz 

Zuk sortu modura.

Doinua: Izotz ondoko eguzki

 


 

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

          «Iraun beti otoitzean» dinosku San Paulok. Itxaropenez, Jaungoikoak bere agintzariak beteko ditualakoan, egin dagigun otoitz.

 

·        Lurreko leku guztietan zabaldua dagoan Eleizaren alde: Jesusek agintzen dauan askapenaren, osatzearen eta maitasunaren Barri Ona gogotsu eroan daian.Eliza osoaren alde, Jaungoikoaren errukiaren eta maitasunaren. Egin dagigun otoitz

 

·        Jaungoikoak maiteen dabezanen alde: sufritzen dabenak, bihotza urratuta daukenak, atxilotuak, gose diranak, behartsuak eta baztertuak. Egin dagigun otoitz

 

·        Beharrizanean aurkitzen diranen alde, Covid gaixo larria bizi dabenek, gugan alkartasuna aurkitu dagien eta Pandemia honen aurrean guztiok erantzukizunez jokatu dagigun.. Egin dagigun otoitz

 

·        Eukaristia hau ospatzen dogunon alde eta mundu guztian Salbatzailearen jaiotzaren jaia alaitasunez itxaroten dabenen alde. Egin dagigun otoitz

 

          Jainko Jauna, behartsuen eta baztertuen Aita, entzun egizu gure otoitza, erakutsi egiguzu zure ontasuna eta emoiguzu bihotz zabala Salbatzailearen bidea errezteko. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.

 

 

AZKEN AGURRA

 

            Eukaristia amaitu dogu eta eleizatik urtetera goaz. Ez dagigula ahaztu hemen ospatu doguna. Gure ingurura poza eroaten ahalegindu gaitezala.

 

Abestia; Jaun ona, mundua salbatzera





















          ABENDUALDIKO III DOMEKEA (B)

 

SARRERAKO OHARRA

 

          Egun on, Jaunaren Egunean, Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

 

            Gero eta hurrago ditugun Gabonetara goaz. ALAITASUNA da Abenduko hirugarren  domekearen gai nagusia. Ikusiko dogunez, alaitasunera deika jabilkuz Jaunaren Hitza eta      ospakizunaren edukia. Jaunaren etorrerea gainean dogu.

 

       La Palabra de Dios como el contenido de toda la celebración, de este tercer domingo de adviento es una invitación  a la alegría.  El Señor está cerca.
      Expresemos con nuestras palabras, con nuestros gestos y con nuestras actitudes, la alegría  y que de verdad sea  contagiosa..

 

Hasi dagigun ospakizun hau Jesusen Espirituak Berak eraginda.

 

ABESTIA:     Alaitasuna lurrean….

 

BATZARBURUAREN AGURRA

 

          Salbatzera datorren Jauna izan bedi zuekin.

 

          «Egon zaiteze beti pozik Jaunagan; barriro dinotsuet, egon zaiteze pozik». San Pauloren berba honeekin, Elizeak dei egiten deusku Abendualdiko Hirugarren Domeka hau ospatzera. “Jauna hur dago”. Hori da pozik egoteko arrazoia. Zelan ez gara poztuko, ba, gizadiari jazo jakon gauzarik haundienagaitik? Jaungoikoa datorkigu eta salbamena, itxaropena eta poz ikaragarria dakarskuz.

 

         

ABENDUALDIKO HIRUGARREN KANDELEARI DAGOKION OTOITZA

 

Teniendo ya encendidos los dos primeros cirios, se enciende el tercero.

 

En las tinieblas se encendió una luz, en el desierto clamó una voz.

¡Ya llega el mensajero!

Juan Bautista no es la luz, sino el que nos anuncia la luz.

Al encender estas tres velas queremos ser antorcha tuya para que brilles.

          ¡Ven, Señor, a salvarnos

 

 

PENITENTZI EKINTZA

 

          Isilik, Jaunaren aurrean, barriztau gagizala eskatzen deutsagu.

 

·        Sufritzen dabenei barri ona ekartera zatozan gure anaia. ERRUKI, JAUNA

·         Mesías esperado, que vienes a curar los corazones desgarrados. K. ERRUKI

·        Jaunaren grazi-urtea iragartera zatozan Jaungoikoaren Semea. ERRUKI, J.

 

HITZAREN LITURGIA

 

Is 61, 1-2a. 10-11:

            Jaunak bialduaren egitekoa zein izango dan iragarriko deusku Isaias profeteak lehenengo irakurgai honetan: sufritzen dauanari barri ona emon, zapalduta dagoana askatu eta Jaunaren grazi urtea iragarri.

            Dios manifiesta su amor  y su misericordia en palabras del profeta. Siempre tenemos una esperanza, porque Dios es el Dueño de la historia

 

Erantzun-Salmoa:  Lk. 1, 46...

            Mesias, gure salbatzailea  etortzeak poztu egiten gaitu.  Mariak  poz hori Jainkoaren ikustaldia izatean sumatu eban eta  “Magnificat” abesten dau; hau da: Gora ta gora daukak bihotza kantari...  Guk ere bat egin dagigun Mariaren kantuarekin.

            Nos unimos al canto de María en su “Magnificat”

"Bedeinkatua Jauna gure Jainkoa" 

 

1 Ts 5, 16-24:

            San Paulok alaitasunera dei egingo deusku. Eta zergaitik alai egon behar dogun ere esango deusku: Jaungoikoaren maitasunak ez deuskulako hutsik egingo eta salbauta gagozalako.

            Esta  carta es una exhortación para que, viviendo en el Espíritu, los cristianos de Tesalónica estén  a la venida del Señor. Deben ir transformándose interiormente, cultivando los dones del Espíritu: la alegría, la plegaria y la sensibilidad a las manifestaciones de Dios.

 

Jn 1, 6-8. 19-28:

            Juan Bautista  no responde definitivamente  a la espera del pueblo: no es el Mesías. Sólo sabe una cosa: precede inmediatamente al que va a venir y le está subordinado.

            Jaunari itxaroteko era  bat, Haren berbea entzutea da. Onartu dagigun pozez beterik berba hori, zutunik "Aleluia" abestuz.

 

Homilia

Gizon emakumeen

Aita zaituguna:

duintasun berarekin

sortu dozuzana.

Senidetasun hatsa

isuri gugana,

bategite, bakea

ta zuzentasuna.

 

Pobre barik mundua,

goserik bakoa,

gerra bako gizarte,

poz sekulakoa.

Eskertu daigun beti

Zuk ereindakoa.

Mundu hau izan dadin

Zuk asma lakoa.

 

 

 

Holan lortuko dogu

batasun-lotura,

esperantza guztiak

lotzeko kultura,

asmoak partekatuz

hori dogu gura

herri guztiak batuz 

Zuk sortu modura.

Doinua: Izotz ondoko eguzki

 

 

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

          «Iraun beti otoitzean» dinosku San Paulok. Itxaropenez, Jaungoikoak bere agintzariak beteko ditualakoan, egin dagigun otoitz.

 

·        Lurreko leku guztietan zabaldua dagoan Eleizaren alde: Jesusek agintzen dauan askapenaren, osatzearen eta maitasunaren Barri Ona gogotsu eroan daian.Eliza osoaren alde, Jaungoikoaren errukiaren eta maitasunaren. Egin dagigun otoitz

 

·        Por quienes, en medio de la dureza de la vida, saben transmitir a su alrededor esperanza y confianza. Egin dagigun otoitz

 

·        Por la Iglesia entera y quienes en ella ejercen ministerios, con la misión de comunicar la Buena Noticia de la  misericordia y el amor de Dios. Egin dagigun otoitz

 

·        Eukaristia hau ospatzen dogunon alde eta mundu guztian Salbatzailearen jaiotzaren jaia alaitasunez itxaroten dabenen alde. Egin dagigun otoitz

 

          Jainko Jauna, behartsuen eta baztertuen Aita, entzun egizu gure otoitza, erakutsi egiguzu zure ontasuna eta emoiguzu bihotz zabala Salbatzailearen bidea errezteko. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.

 

 

AZKEN AGURRA

 

            Eukaristia amaitu dogu eta eleizatik urtetera goaz. Ez dagigula ahaztu hemen ospatu doguna. Gure ingurura poza eroaten ahalegindu gaitezala.

            Que esta fiesta de la hermandad, en la que hemos participado, nos ayude a preparar la venida del Salvador.

           

Abestia; Jaun ona, mundua salbatzera
















ABENDUALDIKO III. DOMEKEA



Pozaren pozez nago Jaunagaz.



Isaias Profetearen liburutik

(Is 61, 1-2a. 10-11)



Jaunaren Espiritua nire gainean dago,

Jaunak igurtzi nau-eta.

Berak bialdu nau behartsuei Barriona emotera,

bihotz-urratuak osatzera,

katiguei amnistia iragartera

eta giltzapetuei askatasuna;

Jaunaren grazi urtea iragartera.

Pozaren pozez nago Jaunagaz,

nire arimea Jainkoagaz alai dot,

salbamenaz jantzi nau-eta,

garaipen-soinekoz estaldu,

koroia janzten dauan senargaia lez,

edergailuz apaintzen dan andragaia lez.

Lurrak landarea emoten

eta baratzeak hazia erneazoten dauan lez,

halan erneazoko ditu Jaunak zuzenbidea eta gorapena

nazino guztien aurrean.



Erantzun-salmoa

(Lk 1, 46-48a. 48b-50. 53-54)



Nire arimea Jainkoagaz alai dot.



Handiesten dau nire arimeak Jauna,

pozaren pozez dot nire barrua;

Jainkoa da-eta nire salbamena,

ikusi dau-eta mirabe honen ezereztasuna.



Dohatsu deituko nabe gaurdanik gizaldi guztiek,

handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:

Santua da haren izena,

eta haren errukia gizaldiz gizaldi,

bildur deutsoenengana.



Ondasunez bete ditu gose ziranak,

eta esku hutsik bialdu asko eukenak.

Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,

errukia gogoratu jakola.





San Paulo Apostoluak Tesalonikarrei egindako lehenengo epistolatik

(1 Ts 5, 16-24)







Senideok: Zagoze beti pozik. Egin otoitz aspertu barik; emon eskerrak beti, horixe gura dau-eta zuentzat Jainkoak Kristo Jesusegan. Ez amatau Espiritua, ez gitxietsi profeta-dohairik. Aztertu guztia eta hartu on dana. Zaindu zeuen buruak edozelango gaiztakeriatik.

Bakea emoten dauan Jainkoak berak egin zagiezala oso-osorik santu, eta zuen izate osoak --espiritu, arima eta gorputz-- errubako iraun dagiala, Jesu Kristo gure Jaunaren etorrera arte. Leiala da dei egin deutsuena, eta beteko dau emondako berbea.





Zuen artean badozue, ostera,

zuek ezagutzen ez dozuen norbait.



Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik

(Jn 1, 6-8. 19-28)



Agertu zan gizon bat, Jainkoak bialdua: Joan eban izena. Autormenerako etorri zan: argiaren autormena egitera, haren bidez guztiek sinestu egien. Bera ez zan argia, argiaren autormena egin behar ebana baino.

Hau da Joan Bateatzaileak egin eban autormena, juduek Jerusalemetik abadeak eta Levitarrak bera nor zan itauntzera bialdu eutsoezanean.

Joanek argi eta garbi autortu eban: Ni ez naiz Mesias. Hareek itaundu eutsoen: Nor zara, bada? Elias zara?

Joanek erantzun: Ez. Hareek, orduan:  Etortekoa dan profetea al zara? Eta harek: Ez. Orduan, esan eutsoen: Nor zara, bada? Bialdu gaituenei erantzuna emon behar deutsegu. Zer dinozu zeure buruaz?

Joanek, orduan:

Ni, basamortuan oihuka diharduanaren ahotsa naz:

"Zuzendu bidea Jaunarentzat",

Isaias profeteak esan eban lez.

Bialdutako hareetariko batzuk fariseuak ziran, eta itaundu eutsoen: Zergaitik bateatzen dozu, bada, ez bazara Mesias, ez Elias, ez etortekoa dan Profetea?

Joanek erantzun eutsen: Nik urez bateatzen dot. Zeuen artean badozue, ostera, ezagutzen ez dozuen bat, nire ondoren datorrena; eta ni ez naz inor beraren oinetakoen lokarriak askatzeko ere.

Guzti hau Betanian jazo zan, Jordan ibaiaz bestaldean, han ziharduan-eta Joanek bateatzen.