Berrogei egun

miércoles, 29 de noviembre de 2023

Abenduaren lehena


Jauna,

Zuk badakizu azalean bizi garela,

presaka, premiazko gauzetan arreta galduz,

ohituraz beteta erdi-lotan gagoz,

hitz eta irudi larregiz lozorroan.

 

Jauna,

Abendualdi honetan

zatoz gure bihotz motelak iratzartzera,

astindu gure baldarkeria espiritualak.

Emoiguzu zure Espirituaren zurrumurrua barriro entzutea,

gugan otoitz egin, adi egon eta itxaroten dauana.

 

Jauna,

Bizkortu eta adiago egon gaitezala,

benetan konprometitu gaitezela,

erne iraun daigula gure fedean:

bizitza irainduta,

maitasuna ostikopean,

itxaropena mehatxupean,

gizakia gitxietsita dagoen tokian.

 

Jauna,

Abendualdi honetan

egin gaizuz maitasunaren erregetzaren zelatari,

Erregetzaren etorrera gertatu eta bizkortu daigun.


1 comentario:

Anónimo dijo...

En este tiempo de espera ya tengo compromiso semanal con lo que has mandado
Eskerrik asko
Ánimo y un abrazo
Espe