Jesusen hitza

domingo, 3 de diciembre de 2023

Gernikaldeko Pastoral Barrutiko Batzar Nagusia: 10 urte, bost lehentasun, batzar bat

 

Gernikako Andra Mariko parrokiko lokaletanbatu dira 50 eleiztar inguru, Batzar Nagusia ospatzeko. Bertan izan dra Sukarrieta, Busturia, Murueta, Forua, Gernika, Muxika, Morga, Ibarrangelu, Akorda,  Nabarnizeko... eleiztarrak.

Hasierako otoitzaren ostean, Aritzek aurkeztu deusku lehen fasean, inkesten bitartez, onartutako bost lehentasunak. Bostak %90 eko onespena baino handiagoagaz.


Taldeka landu dira lehentasunak eta lanaren emoitzak Pastoral Batzordearen esku itxi dira.

Bigarren partea kapilan izan da. Abendualdiko otoitza (Abenduko arbolea), Jaunaren Hitza, lan taldeen laburpena... Une hunkigarriena, Gernikaldeko Eleizearen izenean, bertan boluntario izandakoei egin jaken omenaldi eta esker on apala.


Aukeratu diran bost lehentasunak hurrengo urteetarako:


GERNIKALDEKO ELEIZA BATZAR NAGUSIA

HARRERA ONA ETA MILA KOLORE

 

Iragarpena  /  Anuncio: Katekesia (katekistak eta gurasoak), Kosnoaga, Familia Pastoraltza, Bizian gora, Ikastetxeak…

Ekintza proposamena / Actividad que se propone:

  1. Familiara hurreratu: Acercarnos a la familia
    1. Ezkontza eta bateo aurreko harrerak, ikastaroak, katekesiaren hasierako harrera,  parrokiko katekesia, Kosnoaga…Beti eta danetan guraso eta umeei harrera ona egin. Buena acogida siempre y a todos.
    2. Umeei katekesia era biziago eta erakargarriagoan eskaini. Ofrecer a los chavales una catequesis más viva y atractiva.
    3. Kosnoagan dabiltzan umeen guraso eta monitoreak behin edo behin katekesiko gurasoei berba egitera etorri. Monitores y padres y madres de Kosnoaga explicar su labos a los padres/madres de catequesis


 

Zerbitzua  /  Servicio: Caritas, Hirugarren Mundua, Gaixoak, Egoitzak   

Ekintza proposamena / Actividad que se propone:

  1. Caritasen lana indartu, ezagutuerazi, katekesia eta liturgian presente egin. Fortalecer la labor de Caritas, darla a conocer, hacerla presente en catequesis y liturgia.

 

 

Ospatzea  /  Celebración: Ospatzaileak, monitoreak, irakurleak, koruak,organistak…    

Ekintza proposamena / Actividad que se propone:

  1. Parrokietan ospatzaile taldea, liturgiako taldea ez badago sortu, dagona barriztatu, guztiei lagundu. En las parroquias crear grupos de “ospatzailes” o liturgia, renovar donde ya haya, acompañar a todos.

 

 

Alkarte bizitza  /  Comunión: eliztarrak, pastoral batzordeak, ekonomia kideak, erlijiosak

Ekintza proposamena / Actividad que se propone:

  1. Gernikaldeko parrokiok ekintza guztiak koordinatu: formazioa, ospaketak, katekesia... Coordinar todas las actividades de las parrouias de Gernikaldea.


 

Gernikaldeko pastoral barrutian  /  En la Unidad Pastoral Gernikaldea: danok erantzuteko, para contestar todos    

Ekintza proposamena / Actividad que se propone:

  1. Parrokia guztietan alkartezain edo erreferentea, pertsona edo taldea errekonozidu ala bilatu. En todas las parroquias reconocer o buscar referentes parroquiales, personas o grupos.


Gernikaldean ikusi doguz

lehorte eta edurte

gure Eleizak barruti baten

bete ditu hamar urte.

Bizkai Eleizak aurkeztu deusku

Ebanjelizatze plana

hori zabaltzen, pozik bizitzen

gure erronka ta lana.




10 urte dira Gernikaldeko Pastoral Barrutia osatu zala. Bizkor doa denporea. Eta gogoratzen ez dana ahaztuteko arriskua daukagu. 10 urte, 18 herri, 36 eleiza (parrokia eta anexak) batu zirela. Ospatu egin behar dogu. Merezi dauan legez ospatu be.

10 urte amets eta asmoz beteak. Bidean atsedena hartu, zer egin dogun ikusi, nora goazen errepasatu. Txarto egindakoa arteztu. Otoitzean, bakarka zein taldeka.

Batzar Nagusiaren lehen aldian, 100 lagun baino gehiagok hartu dau parte bere eritxia konpartituz. Gure inguruko pastoral lanerako bost proposamenen inguruan. Eskerrik asko guztioi!

Eta asteon hasten dogu bigarren aldia.

Pastoral Barrutiko Batzar Nagusiaren hasiera legez, eguenean, azaroak 30, Ana Berrizbeitiak berba egingo deusku amaitu barri dan Sinodoari buruz. Gernikako Andra Mariko lokaletan, 19:30.

Zapatuan, abenduak 2, aurrez aureko batzarra ospatuko dogu, 11etan,  Gernikako Andra Mariko lokaletan. Eta 12etan otoitzaldia eta ospakizuna. Beste gauza batzuen artean, era bereziaz eskertuko dogu boluntarioen lana, batez ere, osasun, edade edo heriotzagaitik euren zerbiztua itxi dabenak. Andra Mariko kapilan izango da hau.

Erdu!



10 años que se formó la Unidad Pastoral de Gernikaldea: 18 municipios, 36 iglesias (parroquias y anexas). Vamos a celebrarlo por todo lo alto.

10 años de sueños y proyectos, de logros y de fracasos. Merece la pena hacer un alto en el camino, agradecer los pasos dados, corregir errores, rezarlo a nivel personal y comunitario.

En la primera fase, más de 100 personas han participado compartiendo su opinión sobre propuestas concretas para la labor pastoral de nuestra zona. Eskerrik asko guztioi!

Y esta semana empieza la segunda fase. 

Como pórtico excepcional de la Asamblea de la Unidad Pastoral, el jueves 30 de noviembre,  a las 19:30 charla coloquio con Ana Berrizbeitia. El tema: el sínodo. Lugar: locales de Andra Mari de Gernika.

El sábado 2 de diciembre celebraremos la asamblea presencial, a las 11 en los locales de Andra Mari de Gernika. Y a las 12 oración celebración. En ella recordaremos y agradeceremos de forma especial a voluntarios de las parroquias que por motivos de salud, edad o fallecimiento ya no está entre nosotros. Será en la capilla de Andra Mari.

¡Anímate!


Abian da Gernikaldeko Eleizaren Batzar Nagusia. Lagundu zure eritxiagaz! 

Está en marcha la Asamblea General de la Iglesia de Gernikaldea. Ayúdanos dando tu opinión.

Eleiztar maiteok:
 abian da Gernikaldeko Eleizaren Batzar Nagusia. Lagundu egiguzu zure eritxia emonaz, bost minutu nahiko dira. 
Beheko formularioa betez edo parrokian zabalduko jatzun orritxoa betez. Epea azaroaren 26an azken eguna eritxiak jasotzeko. 
Batzarra gero abenduaren 2an zapatuan izango da. 
Bazkarian parte hartu gura badozu menua paella, txahal erredondoa, San Markos tartea eta kafea 18 euro. Emon izena zure parrokian edo 946255937 teléfono zenbakian (Carmen).


Queridos feligreses: 
ya está en marcha la asamblea de la unidad pastoral de gernikaldea. Ayúdanos dando tu opinión. 
Cinco minutos son suficientes. 
Rellena el formulario que aparece debajo o la hoja que te entregarán en la parroquia. 
El plazo es hasta el 26 de noviembre. 
La asamblea presencial será el 2 de diciembre, sábado. 
Si quieres participar en la comida (paella, redondo de ternera, tarta San Marcos y café, 18 euros) anotate en tu parroquia o en el teléfono 946255937 (Carmen)



Gernikaldeko PB Batzar Nagusia Asamblea de la UP Gernikaldea

Gernikaldeko Pastoral Barrutiko Pastoral Kontseiluak onartu barri dau bere 10. urteurrena ospatzeko  Batzar Nagusia ospatzea.

Atarikoa izango da azaroaren 30an, eguena, arrastiko 7:30etan, Gernikako Andra Mari lokaletan:

Ana Berrizbeitia: Sinodoa

Abenduaren 2an, zapatua, goizeko 11etan, Gernikako Andra Mari lokaletan helburu eta ekintzen aukeraketa.

12etan otoitzaldia Andra Marin

Ordu bietan bazkaria. (Izena emon behar da parte hartzeko)

Laster informazino zabalagoa.


El Consejo Pastoral de la Unidad Pastoral de Gernikaldea ha aprobado la celebración de la Asamblea General para conmemorar su 10º aniversario.

El día 30 de noviembre, jueves, a las 7:30 horas, en los locales Andra Mari de Gernika:

Ana Berrizbeitia: Sínodo

El sábado 2 de diciembre, a las 11 de la mañana, elección de objetivos y actividades en los locales Andra Mari de Gernika.

A las 12 oracion en Andra Mari

A las dos la comida. (Inscripción previa para participar en la misma)

Pronto una información más amplia.



No hay comentarios: