Gabon zorion, zorion gabon!

domingo, 19 de noviembre de 2023

Ez emon bizkarrik pobreari! No apartes tu rostro del pobre. Tb 4,7

 


Sabin, otzara bete ogi eskuetan, ogi bedeinkatuak banatzen Gernikako San Bartolome Parrokiko meza amaieran. Pobrearen Eguan ospatuz, konpromisoa da ogi hori banatzea pertsona bategaz: bakartua, egoitzatan dagoena, zaharra, etxekoak...

Ezaugarria sermoian azaldu zan eta Eleizbarrutiak proponidu eban otoitzaz bedeinkatu za. Pozik hartu dabe kinu hau eliztarrek.

 



Zazpigarren aldiz ospatuko dugu Pobreen Munduko Eguna, Aitaren errukiaren adierazgarri emankor. Egun honen ospakizunak, eta Ebanjelizatzearen Elizbarrutiko Egitasmoaren haritik, ondo hartzen dauan elkarte abegitsu eta barneratzaile edo inklusioba izaten lagun ahal deusku.

Zelan azaldu hau ezaugarri txiki bategaz gure parroki txikietan eta herrietan?

Prestatuko doguz ogi txiki batzuk eta esaldi hau boltsa barruan:

Ez emon bizkarrik pobreari! No apartes tu rostro del pobre. Tb 4,7

Domekako mezatan edo ospakizunean, otzara baten aurkeztuko doguz ogitxo guztiak ofertorioan. Gure ondasunen ezaugarri izan daitezen.

Kanta daikegu: Pobreziak baditu edo beste bat.



Jaunartze ostean, abadeak edo ospatzaileak, otoitz hau egingo dau ogi otzara gainean, ogiak bedeinkatuz:

“Ene Jainko, herri guztiei jatorri bera emon deutsezuna,

eta Zuregan familia bakarra batu gura izan zenduana.

Bete gure bihotzak zure maitasunaren suaz

oparotasunez banatzen dozuzan

ondasunen bitartez giza osotasuna

jadetsi daigun eta munduan bardintasuna

eta zuzentasuna sendotu daitezan.

Amen.”

(Elizan pantaila badago, bertan jarri leike eta danon artean irakurri).




Elizatik urtetzerakoan, emon eliztar bakoitxari ogitxoa eta Pobreen Eguneko mezuaren izenburua, etxera eroateko eta konpartitzeko, bakarrik dagoan bati eroateko, gaixo bat bisitatzeko…




No hay comentarios: