Goazen 2024 Jarri bidean

viernes, 31 de diciembre de 2010

jueves, 30 de diciembre de 2010

Dima: Korua kantuz

Abenduaren 19an urteroko ohiturari eutsiz Dimako Eleizako Koruak Gabonetako kontzertua eskaini eutsen herritarroi eta parrokiari etorritako guztiei. Aurten gainera kontzertuaren hasieran Xabier Leteri omenaldia egin jakon bere izaera eta lana gogoratuz eta bere kantu batzuk abestuz. 

lunes, 27 de diciembre de 2010

Bikarioak aukeratzeko Para escoger vicarios



BIKARIO NAGUSIA ETA LURRALDEETAKO BIKARIOAK IZENDATZEKO KONTSULTAREN LEHENENGO FASEKO EMOITZAK

RESULTADOS DE LA PRIMERA FASE DE LA CONSULTA PARA VICARIO GENERAL Y VICARIOS EPISCOPALES TERRITORIALES

jueves, 23 de diciembre de 2010

Juanita Aguirre nos felicita la Navidad desde el Peru

Recibimos con alegría está felicitación de Navidad y el agradecimiento que nos hace Juanita Aguirre dsede la misión de Peru. No se olvida de la tómbola solidaria de Navidad ni de sus amistades de la parroquia de Igorre. Aquí puedes leer la carta completa.






miércoles, 22 de diciembre de 2010

Familia bat iheslari Una familia de refugiados



Mateok dakarrenez, Jesusen familiak iheslari batzuen esperientzia latza bizi izan zuen. Beren etxetik ihes egin beharrean gertatu ziren, atzerrira aterpe bila joateko. Jesus jaiotzearekin ez zen iritsi bakea haien etxera. Aitzitik, berehalako batean harrapatu ditu era guztietako mehatxuk, katramilak eta nekek.

Según el relato de Mateo, la familia de Jesús ha vivido la experiencia trágica de los refugiados, obligados a huir de su hogar para buscar asilo en un país extraño. Con el nacimiento de Jesús no ha llegado a su casa la paz. Al contrario, enseguida se han visto envueltos por toda clase de amenazas, intrigas y penalidades.

domingo, 19 de diciembre de 2010

Bedian gabon jai beroa Arratia aldeko familiak

Titular ezbardinak erabili daikeguz Bediako familia arteko gabon jaia azaltzeko orduan:

Frontoi bete familia
Umeen beroak arrasti hotzari irabazi
Izarra galdu arren Jesus umea aurkitu eta baietz esan deutsagu!
Edo antzeko batzuk.

Danen gainetik, hango giro gozo beroa gogoratuz, batez ere eskerrik asko esan behar dogu.




sábado, 18 de diciembre de 2010

Sin compasión

La radio va desgranando los acuerdos del Consejo de Ministros. Con la misma voz átona, con la misma indiferencia que cuando hablan de los atascos por la salida del puente o los dimes y diretes de Guardiola y Mourinho, van leyendo los puntos del plan de ajuste de Zapatero.

Artea: San Martin ermitea teilatu barriaz



Erabarritzen dihardue Arteako San Martin ermita eder eta bitxia.
Arteako San Martik ermitari teilatu barria egin deutsoe eta azken ikutuak emotea baino ez jake falta. Azken hogeita hamar urteetan ermita nabarmen hondatu da eta ezinbestekoa zan erabarritzea; teilatua amaitzean, lehenengo fasea burutuko da.

San Martín de Artea, ermita de valor singular, en restauración
La ermita de San Martín en Artea cuenta ya con una nueva cubierta que quedará totalmente rematada en pocos días. Es la primera fase de una restauración necesaria tras el importante deterioro que ha sufrido la ermita en los últimos treinta años.

Goazen guztiok batera: las partituras del CD


Hona hemen "Goazen guztiok batera" CDan agertzen diren kanten partiturak:









jueves, 16 de diciembre de 2010

Arratia aldeko KT ospakizuna Bedia herrian

Abenduaren 18an, arrastiko 5etan Bedian ospatuko dan Arratia aldeko familia ospakizunaren prestakuntza aurrera doa.










Arratia: Euroliburu truke azoka Feria intercambio libros



Badakizuenez, abenduak 18an, zapatuan, Bedian arrastiko 5etatik 7etara Familia arteko Gabon Jaia ospatuko dogu Arratia mailako katekesian gabiltzanok.

Como ya se os anunció, el próximo sábado 18 de diciembre, de 5 a 7 de la tarde celebraremos en Bedia la Fiesta Familiar de Navidad de los que nos movemos en torno a la kt en Arratia.

lunes, 13 de diciembre de 2010

Zeanuri: datorren urterako asmoak. Planes para el próximo año.



Zeanuriko eleiztar guztioi:

Urtero lez gogoratzen jatzue Parrokiko 60€ko kuota ordaintzeko ordua heldu jakula. Izen abizen, NAN zenbaki eta helbideagaz egin gura badozue, errenta aitorpena egiteko orduan deskontua izango dozue.

Zeanuriko eleiztar guztioi:

Como todos los años venimos a recordaros que ha llegado la hora de hacer efectiva la cuota anual de 60€. Si aportais los datos (nombre, apellidos y DNI) se os expedirá el recibo para aportar en la Declaración de la Renta para su descuento.


Zeanuri: parrokoaren eskutitza. Carta del párroco



Hartu eizue nire agurrik beroena zuen artean parroko lez nagoan lehenengo gabonak ospatzear dagozala. Batzuk ezagutzen zaituet izen eta aurpegiz, beste batzuk aurpegiz, badira inoiz ikusi bakoak ere. Joseba Iturberi esker beste batzuk zuen etxeetan bisitatu zaituet Gure jauna eroateko momentuan.

Recibid mi más cariñoso saludo a punto de celebrar mis primeras navidades como párroco entre vosotros. A unos pocos ya os voy conociendo de cara y de nombre, a otros me suena la cara, también hay muchos que todavía no he conocido. Gracias a Joseba Iturbe a otros muchos os he visitado en casa al llevaros la comunión.

Gurekin Dago. Está con nosotros


Jesus Betleemen jaio aurretik, Mateok agertu du “Emmanuel” izena ezarriko diotela, hau da, “Jainkoa gurekin”. Adierazpen hori harrigarria da; izan ere, Jesus ez zuten ezagutu izen horrekin, eta ebanjelariak oso ondo zekien hori.

Antes de que nazca Jesús en Belén, Mateo declara que llevará el nombre de «Emmanuel», que significa «Dios-con-nosotros». Su indicación no deja de ser sorprendente, pues no es el nombre con que Jesús fue conocido, y el evangelista lo sabe muy bien.

Caritas Gabonak 2010: Zurekin, elkarrekin... elkartea. Contigo somos comunidad




“ZUREKIN, ELKARREKIN… ELKARTEA” lemak oihartzun on ugari dakarzkigu Bizkaiko Caritasekoei. Caritas familia handia osatzen dugunok ahalegin handia egiten ari baikara kristau-komunitatea sentsibilizatzeari begira, guztiek barnera dezaten Caritas ez dela beste talde bat, komunitate osoa delako Caritasen izatearen eta egitearen subjektua.

“CONTIGO SOMOS COMUNIDAD” tiene muchas y buenas resonancias para nuestra Caritas de Bizkaia. Por el esfuerzo que venimos desarrollando las personas que formamos la gran familia de Caritas en sensibilizar a la comunidad cristiana de la que formamos parte, de que Caritas no es un grupo más de los que la forman, si no que toda la comunidad es el sujeto del ser y el hacer de Caritas.

sábado, 11 de diciembre de 2010

Arratia: gaztetxoek primeran pasatu dabe Igorreko batzarrean

Artea, Bedia, Igorre eta Zeanuriko 24 gaztetxo alkartu dira gaur Igorren, jaunartze osteko taldeetan dabizenak, hain zuzen ere, alkar ikusi, ezagutu eta ekintza barriak konpartitzera. Pelikula bat ikusiz hasi dabe egotaldia Igorreko parrokiko lokaletan.




Arantzazu: Jubilatuen alkarteko esker onezko meza

Arantzazuko Jubilatuen alkartekoak urteko ospakizuna izan dabe gaur. Lehenengo esker onezko meza ospatu dabe San Pedro parrokian, Hona hemen irakurri dan irakurgai bat eta otoitza. Ondoren senitarteko bazkarian 51 lagun batu dira Igorreko Arantza ostalean, alkate andrea eurekin egon dalarik.





viernes, 10 de diciembre de 2010

Igorre: la tómbola solidaria ha abierto sus puertas un año más

Estos dos fines de semana, 10 a 12 y 17 a 19 de diciembre, de 10.30 a 1.30 de la mañana y de 4,30 a 8 de la tarde estará abierta la tómbola solidaria de Igorre en la antigua librería Andra Mari, sita en Lehendakari Agirre, entre la Caja Rural y la Caja Laboral.




miércoles, 8 de diciembre de 2010

Xabier Lete: Jose Mari Setien gotzaiaren homilia bere hiletan

Senide maiteok! Xabier Leteren heriotzak bildu gaitu gaur hemen, Urnietako eliza honetan. Gauza asko esan dira eta asko idatzi da egun hauetan berari buruz. Azken urte hauetan, konturatzen zen hurbil zegoela berarentzat heriotza; eta susmo horrek eragin handia izan zuen bere bizitzan. Beraren barne-bizitza hain aberatsa izanik, esperientzia horrek ezin zuen axolarik ez balio bezala utzi. Xabier Lete ezagutu dugunok badakigu nolako jarrera hartzen zuen berak gertaera garrantzitsu horren aurrean, eta horrek ezin gaitu gu ere axolarik ez baligu bezala utzi. Zalantzarik gabe, honek guztiak lagundu egingo digu gaurko ospakizun hau era biziagoan egiten eta ospakizun honen esanahia era sakonagoan hausnartzen.

Sufritzen dabezenakaz Más cerca de los que sufren



Makeronte gotorlekuan preso, Joan Bataiatzailea antsiaz dago Jainkoaren epai izurrigarria noiz iritsiko, herriaren bekatua errotik erauzteko. Horregatik, presondegira Jesusez iristen zaizkion berriak nahasgarri gertatzen ditu: noiz ekin behar dio Jesusek ekintzari? Noiz agertu behar du justiziazko eskua?

Encerrado en la fortaleza de Maqueronte, el Bautista vive anhelando la llegada del juicio terrible de Dios que extirpará de raíz el pecado del pueblo. Por eso, las noticias que le llegan hasta su prisión acerca de Jesús lo dejan desconcertado: ¿cuándo va a pasar a la acción? ¿cuándo va a mostrar su fuerza justiciera?

Abenduko 3. domekea: Zoaze eta kontatu ikusitakoa


Ana Berrizbeitiak eskeinitako materiala.

lunes, 6 de diciembre de 2010

Xabier Lete errukiaren poeta

Egunotan euskaldunok poeta eta kantari maitatu baten heriotzaren barri izan dogu. Hamaika aipamen irakurri eta entzun arren, isiltasun susmagarri bat egon da fededun zintzoa, bilatzailea, itaunez betea joan jakula ez jakulako esan. Sasoi batean ateoa edo agnostikoa, bihotz barritze prozesu luze bat bizi izan eban.
“Esan dezadan, bukatzeko, eta batzuen eskandalorako izango bada ere, Jainkoarekiko elkarrizketak aliziente intelektual gehiago duela neretzat fedegabeziak baino” erantzun eban elkarrizketa baten, elkarrizketa serio baten, hain zuzen ere.
Fededun bilatzailea. «Sinestuna otoitz egiten duena da, eta Jainkoarekin liskarrean dabilena».

sábado, 4 de diciembre de 2010

El profeta, el profesor y el foro.



“ Ez da hauzia itxuraz bakarrik erabagiko; ezta epaitu ere entzuten dauanaz ” (Is 11) diosku Isaias profetak abendu-aldiko bigarren domeka honetan. Datorrenaren, itxaroten dogunaren ezaugarri bat azalduz. Bai. Behar dogu. Zatoz. Bizkorregi dogu ahoa, bizkorregi epaia.

“ No juzgará por apariencias ni sentenciará sólo de oídas “ (Is 11) nos dice el profeta Isaías este segundo domingo de adviento. Nos señala una de las características de ese que viene, de ese que esperamos. Si. Lo necesitamos. Yo también tengo rápida la lengua, demasiado rápida la sentencia.

Durangoko Azoka: HEMEN aldizkariaren 27. zenbakia

Gizakiaren izateari buruz ‘Hemen’ aldizkarian
Hemen erlijio gogoetarako aldizkaria da eta hiru hilabetero ikusten du argia, gai nagusi baten inguruan sakontasunez hausnartzera gonbidatuz. Azkeneko zenbakiari Gizakia nondik eta nora jarri diote titulu.