Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
Bideoa.
GABON-ZORTZIURRENEKO DOMEKEA – B
FAMILIA SANTUA
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egunon, guztioi eta ondo etorri Familia Santuaren eguna ospatzera
Gabon-jaiak familian ospatzen ditugu. Eta, gaur, Elizeak Nazareteko familiaren misterioa ipinten deusku aurrez-aurre, fedez begiratu deiogun eta euren arteko hartuemonak hausnartu dagiguzan.
Jaungoikoaren Semea Nazareteko familia baten bizi da; eta familia hau izango da Jesusentzat persona lez heltzen joateko eta Jaungoikoaren Seme izaten ikasteko eskolarik onena.
Ospatu daigun Eukaristia hau familia giroan. Jose eta Mariagandik ikasi daigun guraso onak izaten eta Jesusegandik seme-alaba zintzo lez jokatzen.
.
"Kanta dagigun danok hau da egun alaia Jesus jaio da eta kanta aleluia"
Poztu famili, poztu gurasoak…..
DAMU-OTOITZA
Senideok: Nazareteko familiak Jaungoikoaren borondatea betetzea bilatzen eban beti. Gu, sarritan, ez gara bizi Jaungoiko Aitaren seme-alaba jator lez. Horregaitik, autortu daigun gure pekatua:
- Jesus Jauna, Maria eta Joseren ondoan, gizon izaten ikasi zenduana. E, JAUNA
- Jesus Jauna, gu Jaungoikoaren familiako egitera mundura etorri zareana. KRISTO, E.
- Jesus Jauna, gure familietako maitasunik-eza ikusten dozuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Sir 3, 3-7. 14-17a:
Entzun dagiguzan Itun Zaharreko fededun batek emoten deuskuzan burubide eta kontsejuak. Familiako bizitzeari buruzkoak dira. Aintzina esandako berbak izan arren, gaurko familia bizitzarako ere egoki-egokiak dira.
Erantzun-Salmoa: 127. Salmoa
Salbatzaileak bedeinkatzen gaitu. Bere bedeinkapena gure eguneroko bizitzarako da, gure familia, gure lana
“Jaunaren bildur dan gizona haxe bai dala doatsua"
Kol 3, 12-21:
Aldi batetik bestera, familia bizitza, gauza guztiak lez, aldatzen doa. Baina, oinarri-oinarrian, badago zerbait inoiz ere aldatuko ez dana: alkar maitasuna. Hauxe da familia jatorrari eusten deutsona. Entzun daiguzan San Pauloren berbak.
Lk 2, 22-40
Maria eta Josek Jerusalengo elizara eroaten dabe Jesus Jaungoikoari eskeintzeko. Bere familian ikasiko dau Jesusek Aitaren borondatea egiten
Goratu dagigun Jauna, "Aleluia" abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Fededunok familia bat osotzen dogu. Horregaitik, alkartuta, gure familien alde eta giza familia osoaren alde otoitz egiten deutsagu guztion Aitari:
1. Jaungoikoaren seme-alaben familia dan Elizearen alde. Jaunak bedeinkatu dagiala eta maitasunez hartu dagizala bere erreguak. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
2. Giza familia osoaren alde. Jesusek mundura ekarri dauan bakea emon deiola Jaungoikoak. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
3. Euren herritik kanpo dagozan familien alde, etxerik ez dabenen alde eta beharrizanean bizi diranen alde. Behar daben anaitasun eta alkartasunezko laguntza jaso dagiela. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
4. Gu guztion alde, gure familien alde eta munduko familia guztien alde. Nazareteko familiaren ereduari jarraituz, dana batzen eta bikain bihutzen dauan maitasunean aurrera egin dagiela. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Ene Jaungoikoa, Aita ona zaranez, gu guztiok zaintzen gaituzu; entzun gure eskariak eta, zure graziaren bidez, jatorri bera dogun gizateria osoak familia bera osotu dagigula bakean eta anai maitasunean bat eginda bizi gaitezala. JESUKRISTO GURE JAUNAREN BITARTEZ.
AZKEN AGURRA
Senideok, urten dagigun elizatik, gure familietan Nazareteko familiaren antzeko bizitzeko gogo biziaz. Poz orduetan eta ezbeharretan, beti, alkartuta bizi gaitezala, alkarri lagunduz eta poza emonez.
"Zatoze, kristauak..."
GABON-ZORTZIURRENEKO DOMEKEA – B
FAMILIA SANTUA
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egunon, guztioi eta ondo etorri Familia Santuaren eguna ospatzera
Gabon-jaiak familian ospatzen ditugu. Eta, gaur, Elizeak Nazareteko familiaren misterioa ipinten deusku aurrez-aurre, fedez begiratu deiogun eta euren arteko hartuemonak hausnartu dagiguzan.
Dios también tiene una familia. El amor, la entrega, el respeto, la dulzura... son las bases de la alegría y la unidad familiar. Jesús que con su palabra sostiene al mundo, es conducido y llevado por María y José.
Ospatu daigun Eukaristia hau familia giroan. Jose eta Mariagandik ikasi daigun guraso onak izaten eta Jesusegandik seme-alaba zintzo lez jokatzen.
"Kanta dagigun danok hau da egun alaia Jesus jaio da eta kanta aleluia"
Poztu famili, poztu gurasoak…..
DAMU-OTOITZA
Senideok: Nazareteko familiak Jaungoikoaren borondatea betetzea bilatzen eban beti. Gu, sarritan, ez gara bizi Jaungoiko Aitaren seme-alaba jator lez. Horregaitik, autortu daigun gure pekatua:
Jesus Jauna, Maria eta Joseren ondoan, gizon izaten ikasi zenduana. ERRUKI, J
- Jesus Jauna, gu Jaungoikoaren familiako egitera mundura etorri zareana. KRISTO, E.
- Jesus Jauna, gure familietako maitasunik-eza ikusten dozuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Sir 3, 3-7. 14-17a:
Entzun dagiguzan Itun Zaharreko fededun batek emoten deuskuzan burubide eta kontsejuak. Familiako bizitzeari buruzkoak dira. Aintzina esandako berbak izan arren, gaurko familia bizitzarako ere egoki-egokiak dira.
Todo amor nace de Dios. El amor supera todas las barreras. Darse sin medida es lo único que salva.
Erantzun-Salmoa: 127. Salmoa
Salbatzaileak bedeinkatzen gaitu. Bere bedeinkapena gure eguneroko bizitzarako da, gure familia, gure lana
El salmo 127 expresa el deseo de que Dios bendiga a quienes le temen. La bendición alcanza las realidades de la vida concreta: el fruto del trabajo, la familia, la vida pacífica...
“Jaunaren bildur dan gizona haxe bai dala doatsua"
Kol 3, 12-21:
Aldi batetik bestera, familia bizitza, gauza guztiak lez, aldatzen doa. Baina, oinarri-oinarrian, badago zerbait inoiz ere aldatuko ez dana: alkar maitasuna. Hauxe da familia jatorrari eusten deutsona. Entzun daiguzan San Pauloren berbak.
Todos somos pecadores y necesitados; no merecemos amor. Hemos sido llamados a la paz que supera todas las diferencias. La unidad familiar debe ser reflejo de la vida que Cristo desea para su Iglesia.
Lk 2, 22-40
Maria eta Josek Jerusalengo elizara eroaten dabe Jesus Jaungoikoari eskeintzeko. Bere familian ikasiko dau Jesusek Aitaren borondatea egiten
Cumplir la voluntad de Dios, a veces es fuente de dolor para los que aman. Jesús se manifiesta. Su pobreza y humildad abren el camino hacia el misterio de su persona. Sólo la acogida silenciosa y humilde de la Madre nos señala el camino para el encuentro.
Goratu dagigun Jauna, "Aleluia" abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Fededunok familia bat osotzen dogu. Horregaitik, alkartuta, gure familien alde eta giza familia osoaren alde otoitz egiten deutsagu guztion Aitari:
- Elizaren alde: Kristoren familia osotzen dogunok, gizarte apurtu eta zatitu honetan, batasun eta maitasun testigantza emon daigula. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por las familias: para que el amor, la entrega, el respeto sean las bases de la alegría y la unidad. ESKATU DEIOGUN J.
- Por todas las familias, por las que atraviesan momentos de dificultad, sea por la enfermedad, el hambre, la desolación, la falta de recursos: para que todas ellas puedan vivir con dignidad, haznos solidarios, E.D.J.
- Gu guztion alde eta gure familien alde: bizitzako bide guztietan gure artean bizi dan Jaungoikoa lagun izan daigula eta bere laguntza eta argia onartzen jakin dagigula. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Entzun, Aita, gure eskariak. Eta emoiguzu zure seme-alaba eta Jesukristoren anai-arreba izateko behar dogun guztia. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Senideok, urten dagigun elizatik, gure familietan Nazareteko familiaren antzeko bizitzeko gogo biziaz. Poz orduetan eta ezbeharretan, beti, alkartuta bizi gaitezala, alkarri lagunduz eta poza emonez.
El sufrimiento y el dolor fueron huéspedes en la Sagrada Familia, como en las nuestras; pero allí hubo amor. Amor que soporta, que perdona, que olvida, que crea novedad cada día, que anima a seguir viviendo a pesar de todo, que rompe el egoísmo, fuente de dolor.
Para que el amor reine entre nosotros, recibamos la bendición de Dios.
“Zatoze kristauak”
No hay comentarios:
Publicar un comentario