Domekan Familia Ospakizuna

jueves, 29 de febrero de 2024

Gernikaldea: Talde sinodalak Grupos sinodales

 


Aurrera doa euskerazko talde sinodala. Atzo ospatu eban bigarren ekitaldia. Partehartze politagaz, eta etxeko lanak eginda, aurrera egin dau otoitz giroan, formazinoan eta eztabaidan. Alkarte sinodalen tentazinoak, alkarte sinodalen oinarriak... Beti Espirituari zabalik eta Espirituaren laguntzaz.

martes, 27 de febrero de 2024

Garizumako 3. domekea B

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
 
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.
    


lunes, 26 de febrero de 2024

Zer erlijio da gure hau? ¿Qué religión es la nuestra? Jose Antonio Pagola

 


Ebanjelio guztiek dakarte Jesusen keinu ausart eta probokatzaile baten berri: Jerusalemgo Tenpluan gauzatua. Segur aski ez zen izan oso handiosa. Uso-saltzaile batzuen taldea kolpatu zuen, trukatzaile batzuen mahaiak irauli eta une batzuetan jarduera eteten saiatu zen. Ezin egin izan zuen beste ezer asko gehiago.

domingo, 25 de febrero de 2024

sábado, 24 de febrero de 2024

viernes, 23 de febrero de 2024

Bilboko Eleizbarrutiak Garizuma aldirako material lagungarria prestau dau

 

Joan dan astean, zezeilaren 14an, Hausterre egunez hasierea emon jakon Garizumari eta martiaren 28an, Eguen Santuz amaituko da. Liturgiarako Bilboko Eleizbarrutiak Garizuma aldirako lagungarriak prestau dauz. Jose Mari Kortazar V. Bikaritzako bikarioak Bizkaia Irratian azaldu dauanez, “gure jai nagusia, Paskua ospatzeko, material batzuk eskaintzen doguz”.

miércoles, 21 de febrero de 2024

Mahaia bedeinkatzeko karta joko bat

 

Bilboko Elizbarrutiak karta joko bat plazaratu dau mahaia bedeinkatzeko. Katekesirako Ordezkaritzea izan da karta joko hau sortu dauena.  Bizkaia Irratiko informazino bat.

martes, 20 de febrero de 2024

Garizumako 2. domekea B

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.    

lunes, 19 de febrero de 2024

Ikasle misiolariak Markosen ebanjelioan

 

    Gidoi honeek lagungarri bat baino ez dabe izan gura. Inportantea, beti lez, ebanjelioa bera irakurtzea da. Egunean egunekoa, gura badogu. Baina Markos osoa ere bai, era jarraituan.

Jesusi entzun Escuchar a Jesús Jose Antonio Pagola

 

Gero eta denbora gutxiago hartzen dugu entzuteko. Ez dakigu nola hurbildu, lasai eta aurreiritzirik gabe, beste baten bihotzera. Ez gara gai gizaki orok komunikatzen ahal digun mezuari harrera egiteko. Geure problema propioetan hesiturik, pertsonen ondotik igarotzen gara, inori ere egiaz entzutera ia-ia gelditu gabe. Ahazten ari zaigu entzuteko artea.

domingo, 18 de febrero de 2024

Gernikako San Bartolome: Parkamenaren Jaia harrokeria eta kontsumokeria inausiz


 Domekaz ospatu dogu San Bartolome Mertzede taldeko lehen penitentzia. Animatuta egon da mezea kitarraz eta kantaz: txori kantari gara! Jende ugarik hartu dau parte kantetan. Federaen arbolea inausi genduan, gure pekatuen parkamenaren irudi lez.

Herri honek bake-mina.







Gizadiak maite-mina,
Izadiak arreta-mina...

sábado, 17 de febrero de 2024

Ziortza 2024 argazki bitan


Juan Mari Uriarte gogoan!

Bosgarren bikaritzako 80 lagun inguru batu dira Ziortzako bake bidean. Bolibarren bat egin eta isilik igon dogu Ziortzako Kolegiataraino. Bertan txokolate beroa eskeini jaku. Batzuk esan dabe, erdi txantxetan "igoeraren gauzarik onena". Gero elizan, Bilboko gotzainak, Joseba Segurak egin ditu harrera berbak.

viernes, 16 de febrero de 2024

Ziortza 2014: argazkiak, bideoa eta kronika bi

Zapatu goizez, mila bat lagun inguru Bolibartik Ziortzara joan dira, otoitz eta kantuz, Jesusen bidetik adiskidetzen. Hona argazki batzuk eta kronikea.

Ziortza 2014 bertsoak: Batek hemendik, besteak handik



Batek hemendik, besteak handik
biraoka ta hasarrez,
bakez ta onez alperrik da-ta
ez ete hobe sugarrez? 

jueves, 15 de febrero de 2024

Txori bat agertu jaku garizuman aurten

 


Txori bat agertu jaku garizuman aurten. Txori txiki kantari bat. Ez da Joan ebanjelistaren arrano indartsua. Ez da bakearen edo Espiritu Santuaren usoa. Txori txiki apal bat baino. Badauka zentzunik? Biblian bai. Sarri agertzen jaku gauza desbardinak azaltzeko.

Ur-bazterretan bizi dira zeruko txoriak, hostopean kantari. Sal 104,12

miércoles, 14 de febrero de 2024

Hauts eguna. Miércoles de ceniza. Ordutegia


Garizumaren hasiera. Hauts eguna. Ospakizunen ordutegia Arratian
Comienzo de la cuaresma. Miércoles de ceniza. Horario de celebraciones en Arratia.

Hauts eguna. Miércoles de ceniza

Egun honetarako liturgia lagungarriak elebidunak.
Subsidios litúrgicos para este día bilingües.
Irakurgaiak euskeraz.



martes, 13 de febrero de 2024

Garizumako 1. domekea B


Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.    

lunes, 12 de febrero de 2024

Gernikaldeko Pastoral Batzordearen batzarraren laburpena

 


GERNIKALDEKO  PASTORAL  KONTSEILUAREN BATZARRAREN LABURPENA 2024 – 02 – 07

Entzun bihotz berritzeko deia Escuchar la llamada a la conversión Jose Antonio Pagola

 

«Bihotz-berri zaitezte, hurbil da-eta Jainkoaren erreinua». Zer adieraz diezaiokete hitz hauek gure egunotako gizonezko edo emakume bati? Inor ez gaitu erakartzen bihotz-berritzeko dei batek. Berehala etorri ohi zaigu burura zerbait nekagarria eta gozo gutxikoa dela: haustura bat, bizitza deseroso eta atsegin gutxikora eramango gintuzkeena, sakrifizioz eta ukapenez bakarrik betera. Hala al da benetan?

domingo, 11 de febrero de 2024

Cuentas claras, amigos viejos

 


En la parroquia de San Bartolome - Mertzede, de Gernika ya están repartiendo a los fieles el detalle de las cuentas del año pasado. En el Plan Diocesano de Evangelización, en el reto comunitario, se habla de buenas prácticas del plan económico y se concreta, entre otras cosas, en la trasparencia.  

sábado, 10 de febrero de 2024

Aratusteak edo karnabalak El carnaval domesticado


 Hoy en día, vemos un carnaval domesticado, que ha perdido la frescura  y su tono contracultural, satírico y libertario.

En primer lugar los disfraces ya no se inventan reciclando viejas prendas o dando un nuevo sentido a lo cotidiano. La atorra de la mujer se convierte en capa del marrau en el carnaval de Mundaka cuando la atorra de kirru era lo habitual para vestirse. Hoy en día han que comprar la ropa, gastar un dineral o acudir a un comercio chino.

martes, 6 de febrero de 2024

Urtean zeharreko 6. domekea B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.


Irakurgaiak euskeraz.


lunes, 5 de febrero de 2024

Gizarte bazterketaren aurka Contra la exclusión Jose Antonio Pagola

 

Judu-gizartean, lepraduna ez zen soilik pertsona gaixo bat. Beste ezer baino lehen, kutsatua zen. Izaki desohoratu bat, gizartean tarterik ez zuena, inon ere harrera onik egiten ez zitzaiona, bizitzatik baztertua. Lebitarrei liburu zaharrak argiro esaten zuen: «Leprak jotako gizonak arropak urraturik eramango ditu, ilea harro, eta Kutsatua! Kutsatua! oihu eginez ibiliko da. Gaitzak alde egin arte kutsatua izango da eta bakarrik biziko, kanpalekutik aparte» (13,45-46).

domingo, 4 de febrero de 2024

sábado, 3 de febrero de 2024

Agate Deuna: bizitza eta koplak: Juan Manuel Etxebarria: Urtaro 04

Hona hemen Juan Manuel Etxebarriari esker bere Euskal urtea ohituraz betea liburuaren beste atal bat. Oso osorik liburuan bertan aurkitu daiteke bere lana otsailari eskainia. Guk hona Agate Deunari buruzko gora behera baztuk eta koplak dakarguz. Eskerrik asko Manu!

viernes, 2 de febrero de 2024

Jaunaren aurkezpena eta San Blas

Jai honeetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Moniciones bilingües para estas dos fiestas.
Irakurgaiak euskeraz. 
Ospakizun eta bedeinkapen egutegia.

jueves, 1 de febrero de 2024

Demiku: Kandelario Jaiak

 

Zezeilaren 2an, barikuan, Kandelaria Egunean, goizeko 11:30ean txupinazoagaz hasiko dira jaiak eta, ondoren, 12:00etan mezea izango da. Ostean, 13:00ean, luntxa egongo da trikitilariak girotuta.

Celebraciones y bendiciones de candelas y de San Blas en Gernikaldea


 ¿Quieres celebrar estas fiestas tan entrañables? ¿Cuándo y dónde celebrar la bendición de Dios? Aquí el calendario y horario pueblo a pueblo...