Domekan Familia Ospakizuna

martes, 30 de enero de 2024

Urtean zeharreko 5. domekea B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.


Irakurgaiak euskeraz.



lunes, 29 de enero de 2024

Bizitzaz irrika Pasión por la vida Jose Antonio Pagola

 

Jesus dagoen lekuan bizitza haziz doa. Horixe nabari ohi du pozik, Markos ebanjelariaren orrialde kutunak irakurtzen dituenak eta topo egiten duenak gaixoak sendatzen dituen Jesus horrekin, behartsuei harrera ona egiten, zoroak sendatzen eta bekatariei barkatzen dien Jesus horrekin.

domingo, 28 de enero de 2024

Kandelario lario, San Blas, Santa Ageda eta Aratusteak


Con Kandelario iniciamos el ciclo de fiestas del invierno junto a San Blas, Santa Agueda y Carnaval.
Una fiesta alegre, llena de luz y color, en medio de un frío invierno. Se recuerda que Jesús es nuestra Luz, y esa forma de ver la vida queremos llevarla a los distintos ambientes.

viernes, 26 de enero de 2024

La celebración de San Policarpo en Gautegiz-Arteaga

 


En tiempos pasados el 26 de enero, festividad del san Policarpo, mucha gente acudía caminando desde Gernika, Bermeo y otros lugares de Busturialdea a Gautegiz Arteaga a la misa mayor que se celebraba en la parroquia de esta localidad. Se decía que era un santo al que se le pedía protección para los males de los huesos, azurren santua.

martes, 23 de enero de 2024

Urtean zeharreko 4. domekea B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.


Irakurgaiak euskeraz.


lunes, 22 de enero de 2024

Irakatsi Jesusek irakasten zuen bezala Enseñar como enseñaba Jesús Jose Antonio Pagola

 

Jesusen irakasteko moduak inpresio hau eragiten zuen jendeagan: zerbait ezezagun eta miresgarria zutela begi aurrean. Horixe adierazi du ebanjelio zaharrenak, eta ikertzaileek uste dute halaxe izan zela egiaz. Jesusek ez du irakasten Legearen garaiko «jende letratuak» bezala. «Aginpidez» egiten du: haren hitzak liberatu egiten du pertsona «espiritu gaiztoetatik».

domingo, 21 de enero de 2024

Garizuma bidean

Abendualdiko lagungarrietan erabilitako zuhaitz eta adarren metaforari jarraipena emonez, kasu honetan, txoriak dira protagonista eta euren kantuen noten bidez bost gai aurkezten dabez, Garizumako domeka bakotxerako bat: Bakea, Migrazinoa, Hitza, Batzarra eta Maitasun eta Zuzentasuna. Gai horreen ingurukoak dira alkarteko kideei zuzentzen jakezan gogoetak eta ekintzarako deiak. 

Familia Ospakizuna urtarrila: Hitza eta esker ona

 

Pozarren ospatu dogu gaur Mertzedetan Fedearen Arbolea aurrera doala. Gauza bi azpimarratu doguz: Hitza eta esker ona.

Amai bako esker ona, zuri Amaia

 


Hainbat lagun batu dira zapatuan, jubilatu barri dan Amaia Olaetari esker ona agertzeko. Gernikako San Frantzisko elizan egin da otoitzaldia, Amaiaren lankide urte askotan izan dan Jesus Mari Madariagak gidaturik.

sábado, 20 de enero de 2024

María Ajuriagogeaskoa, religiosa Hija de San José


 María Ajuriagogeaskoa Iturriaga nació en 1941 en el caserío Solobarri del barrio Ajuria de Muxika, en el seno de una familia de nueve hermanos, de los que sobrevivieron ocho, cuatro varones y otras tantas mujeres. La quinta falleció al poco de nacer y ella es la mayor. Publicamos este artículo aparecido en Aldaba, gracias a la generosidad de su autor. Eskerrik asko, Segundo.

Tejiendo comunidades sinodales Alkarte sinodalak josten. Días de inicio. Hasiera egunak


30 lagun inguru agertu ziran atzo Gernikan, "alkarte sinodalak josten" programaren nondik norakoak jakiteko. Jose Mari Kortazar lurraldeko bikarioak egin eban aurkezpen labur bat. Itaun erantzunen ostean, honako talde honeek eratu dira:

viernes, 19 de enero de 2024

El paisaje religioso de la costa cambia con la llegada de vecinos extranjeros


 

Los ciudadanos foráneos de Berriatua y Ondarroa son en su mayoría musulmanes, mientras que en Bermeo y Gernika profesan la fe ortodoxa, escribe Mirari Artime en El Correo Español

martes, 16 de enero de 2024

Urtean zeharreko 3. domekea B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
 
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.


Irakurgaiak euskeraz.


lunes, 15 de enero de 2024

Bermeo, Mundaka eta Gernikaldeko diruzainen batzarra

 


Bermeo, Mundaka eta Gernikaldeko diruzainen batzarra

Reunión de voluntarios de economía de Bermeo, Mundaka y Gernikaldea

Jesusek arnastu zuen irrika La pasión que animó a Jesús Jose Antonio Pagola

 

Zehazki esateko, Jesusek ez zuen irakatsi «doktrina erlijiosorik» beraren jarraitzaileek ikasi eta zuzen heda zezaten. Jesusek, hobeto esateko, «gertaera» bat iragarri du, onartu beharrekoa, den-dena alda baitezake. Bera esperimentatzen da jadanik: «Jainkoa murgiltzen ari da gizakiaren bizitzan bere indar salbatzaileaz. Lekua prestatu behar zaio».

domingo, 14 de enero de 2024

Morga eta Kosnoagara joan dira sariak Gernikaldeko Jaiotzak 2023/2024


Azkenean badakigu nortzuk irabazi daben aurtengo Jaiotzen argazki txapelketea. Morgako Mikel eta Asier Omaetxebarria eta Kosnoaga asti taldeko Paule eta Ander Ortiz. Zorionak saridunei eta eskerrik asko parte hartzaileei.

viernes, 12 de enero de 2024

Berbaldia: Katekesiaren nondik norakoak gaur egun Rutas actuales de la catequesis

 


Ez ahaztu! Azken batzarrean pentsatu zan legez, urtarrilaren 26an, barikua, arrastiko 5etattik 6 t'erdietara berbaldia Elizbarrutiko arduradunen eskutik. Katekista hasibarrientzat behar beharrezkoa. Lehendik katekesian dabilen jendearentzat be oso egokia eta komenigarria. Erdu!

martes, 9 de enero de 2024

Urtean zeharreko 2. domekea B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
 
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.


Irakurgaiak euskeraz.

lunes, 8 de enero de 2024

Jesusi jarraitzea Seguir a Jesús Jose Antonio Pagola

 


Bi ikaslek, Bataiatzaileak bideraturik, Jesusi jarraitzeari eman diote. Alditxo batez beronen ondoren, isilik, bide egin dute. Ez dute artean egiazko harremanik izan. Bat-batean, Jesusek itzuli eta galdera erabakitzaile bat egin die: «Zeren bila zabiltzate?», zer espero duzue nigandik?

domingo, 7 de enero de 2024

Gazako herritik dator notizia... Arteaga, Forua, Murueta, Altamira, Axpe, Sukarrieta, Morga, Josefinak, Errenteria-Gernika...


Arteaga

Gernikaldeko hainbat parrokia eta egoitzean Bakearen aldeko aldarria entzun da egunotan. Bandera zuria eskuan, Gaza gogoan, otoitza bihotzean. Hunkiturik. Bakeak behar gaitu. Bakeak merezi dau. Hurrengo hitzordua Bake bidean Ziortzara. Erdu!

viernes, 5 de enero de 2024

Erregenak: Urtaro 02


Errege Mago izenez ezagutzen diranok, Judeako ekialdeko jakintsuak izan ei ziran. Jesus Belenen jaio zala jakin ebenean, opariekaz hurreratu ziran Belenera.
Barri hau, Bibliako Testamentu Barrian agertzen jaku, Mateo ebanjelistaren bigarrenkapituluan ( Mateo, 2, 1-12).


jueves, 4 de enero de 2024

Juanjo Elezkano: Txori kantari


 Hamalau dira Juanjo Elezkano Etxebarria abadeak argitaratu dauazan diskoak, azkenengoa Txori kantariBermeoko parrokoak azaldu deuskunez, “pozik nago orain arte euki dodan aukeragatik, jenteari elizako kantak eskaintzeko eta kasu honetan, Txori kantari lanean, herri, kulturearen eta euskerearen alde egindako lanagatik”. Hamaika abesti bildu dauz: errefuxiatuen ingurukoak, ekologiari buruzkoak edota euskerearen aldekoak. Mikel Zaratek idatzitako Txori kantari abestiak zabaltzen dau diskoa.

miércoles, 3 de enero de 2024

Jaunaren Bateoa B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.

Jesusek Espiritu Santuaz bataiatzen du Jesús bautiza con Espíritu Santo Jose Antonio Pagola


 

Bataiatzaileak beste jende gutxik bezala irudikatzen du aldi guztietako gizon-emakumeen ahalegina: garbitzeko, bere bizitza birnorabidetzeko eta bizitza duinago bat hasteko. Hau du bere mezua: «Egigun penitentzia, itzul gaitezen bide onera, ipin dezagun ordenu pixka bat geure bizitzan». Hauxe da entzuten duguna kontzientziaren barnean ere behin baino gehiagotan: «Aldatu beharra dut, pertsona hobea izan beharra, era duinagoan jardun beharra».

martes, 2 de enero de 2024

Jaunaren Agerkundea Epifania

Jai honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para esta fiesta.

Irakurgaiak euskeraz.

Bideoak.

Gure ezgaitasuna adoratzeko Nuestra incapacidad para adorar Jose Antonio Pagola

 


Gizaki modernoa atrofiaturik gelditu da Jainkoa aurkitzeko. Arazoa ez da ateo izatea. Gertatzen da «Jainkoa nabaritzeko ezgai» bihurtu dela. Gizon edo emakume bati, maitasuna era beherakorrean bakarrik ikusi edo ezagutu duenean, beraren bizitza irabaziaren eta probetxuaren gogo egoistak bakarrik mugitzen duenean, zerbait zaio bihotzean lehortzen.

lunes, 1 de enero de 2024

Urte barri barri 2024





Urte barri barri txarri belarri
daukonak ez daukonari
intxaurtxu bat, hiru gaztaina, Mari Montaña...
nik ez daukot eta niri!