Jesusen hitza

domingo, 26 de noviembre de 2023

Familia Ospakizuna Azaroa: Jainkoa maitasuna da, Ume solidarioa eta zenbaki sariduna: 1855


Hainbat eta hainbat familia alkartu gara gaur gure fedea ospatzeko. Gernikalde osotik etorriak. Jainkoa maitasuna eta justizia dala ikasi dogu.



Maitasunetik zortez dan justizia horren adibide dogu Ume solidarioaren Jaia. Pozik ospatu dogu otoitzean eta azokan. Kale jiran joan gara Merkatu plazaraino, han egon da bigarren eskuko jostailu eta liburu azokea.


Txistulariei jarraituz egin dogu bidea, Kosnoaga taldekoek egindako pankarta eta guztiz.



Eta hona hemen zenbaki saridunak eta eskerrak guztioi!


Tantas y tantas familias nos hemos unido hoy para celebrar nuestra fe. Procedentes de todo Gernikalde. Hemos aprendido que Dios es amor y justicia.

La Fiesta del Niño Solidario es un ejemplo de esa justicia que nace del amor. Lo hemos celebrado encantados en la oración y en la feria. Hemos ido den kalejira hasta la plaza del Mercado, donde ha estado el mercado de juguetes y libros de segunda mano.

Hemos recorrido el camino siguiendo a los txistularis, la pancarta realizada por el grupo Kosnoaga.

Y he aquí los números premiados y ¡gracias a todos!


Mercado solidario de juguetes y libros el domingo en Gernika 

Este domingo, 26 de noviembre, se celebrará en Gernika una nueva edición del mercado de juguetes y libros “Ume solidarioak” organizado por los grupos de catequesis de Urdaibai y el grupo de misiones, en la plaza del mercado, desde las diez de la mañana hasta las dos del mediodía. Leemos en bizkeliza.org

Ya llevan semanas recogiendo juguetes y preparándolo todo para que este domingo se celebre la tradicional feria solidaria del libro y del juguete de segunda mano. El mercado se abrirá a las 10:00. La Misa, en la parroquia de San Bartolomé, será a las 12:00 y, a las 14:00 se celebrará el sorteo.

El dinero recaudado en la feria organizada por el grupo de misiones Iparralde-Hegoalde y los grupos de catequesis, se destinará nuevamente a una unidad educativa Los Ríos (Ecuador).


Este proyecto nació con el propósito de cultivar la solidaridad y cada año recoge dinero para diferentes proyectos, aunque en esa ocasión se ha decidido impulsar la misma iniciativa que el año pasado: Apoyar la Unidad Especializada de Educación Fiscoemocional de Nuestra Señora del Carmen en la región de Los Ríos de Ecuador. En esa unidad ofrecen servicios a niños y jóvenes con adicciones, en el que, además de atender a niños y jóvenes, trabajan en prevención y sensibilización. Con el dinero recaudado el domingo se quiere contribuir a «mejorar su calidad de vida».

En 2022 se recaudaron 4.711 euros y en los dieciséis años que tiene el proyecto: 80.891 euros.

«Ume solidarioak» se puso en marcha por primera vez en 2005.

Aunque el acto principal tendrá lugar este domingo, parte del primer trimestre se ha dedicado a trabajar en el proyecto (conferencias familiares, catequesis, búsqueda de padrinos, confección de carteles, diseño de sorteos, recogida y clasificación juguetes y prepararación de la celebración).

Ume solidarioaren azokea aurten azaroaren 26an ospatuko da

Goizez: azoka zabaltzen da merkatu plazan. 12:00 Mezea San Bartolomen 12:45 Kale jira alaia Merkatu plazara Amaitzeko: errifaren zozketea.

Bigarren eskuko liburuen eta jostailuen azoka domekan izango da, eta horretarako jostailuak biltzen ari dira. Iparralde-Hegoalde misio taldeak antolatutako azokan bildutako dirua Ekuadorreko Los Rios eskualdeko hezkuntza unitate espezializatu batera bideratuko dute, idazten dau Ane Marurik Busturialdeko Hitzan.

Iparralde-Hegoalde misio taldeak bigarren eskuko liburuen eta jostailuen azoka jarriko du domekan [azaroak 26], Merkatu plazan. 12:00etatik 14:00etara zabalduko dute azoka, eta azken orduan egingo dute errifaren zozketa.

Urdaibaiko Katekesietan antolatu dute ekimena, eta domekarako jostailuak eta liburuak batzen ari dira. Jostailuak edo liburuak eman gura dituztenek Gernika-Lumoko katekesiaren lokalera eroan beharko dituzte, katekesi orduetan, edo bihar goizean 10:00etatik 12:00etara bitartean. Hori bai, aukeratutako jostailuak eta liburuak egoera onean egon beharko dira.

Urdaibaiko katekesiak elkartasuna lantzeko asmoagaz sortutako Haurtzaro Solidarioa proiektuak urtez urte proiektu desberdinetara bidaltzen du bildutako dirua, baina aurten, iazko ekimen berdina bultzatzea erabaki du: Ekuadorreko Los Rios eskualdeko Karmengo Andra Mari Hezkuntza Unitate Espezializatu Fiskoemozionalera, hain zuzen ere; iaz 4711 euro bildu zituzten. Unitate horretan, mendekotasunen bat daukaten ume eta gaztetxoei zerbitzua eskaintzen diete, eta domekan bildutakoagaz horien “bizi kalitatea hobetzeko” ekarpena egin gura dute.

Hezkuntza unitate espezializatu horretan, ume eta gaztetxoak artatzeaz gain, prebentzioa eta sentsibilizazioa lantzen dituzte: “Kalitatez eta berotasunez zebitzatzen duten langileen etengabeko gaikuntza sustatuz, ume eta gazteen bizi baldintzak hobetzen dituzte, eta euren gizarteratzea, hezkuntza eta laneratzea errazten dute, familien parte hartze dinamikoarekin eta komunitatea sentsibilizatuta”.

Hamasei urtetan, 80.891 euro.

Proiektua 2005ean jarri zen martxan lehen aldiz, eta ordutik ikasturte bakoitzeko lehen hiru hilabeteetan garatu da, guztita 80.891 euro bilduz. Ziurtatu dute, nahiz eta ekitaldi nagusia domeka honetan egingo duten, lehenengo hiruhilekoaren zati handi bat egitasmoa lantzen igaro dutela (familientzako hitzaldiak, katekesi saioak, babesleak bilatzea, kartelak egitea, zozketak diseinatzea, jostailuak jasotzea eta sailkatzea, edota ospakizuna prestatzea). “Hasiera batean katekistak ziren proiektu hau prestatu eta gauzatzen zutenak, baina gaur egun Iparralde-Hegoalde taldeak koordinatzen du”, azaldu dute.

Proposatutakoa bermatzeko, bi alderdi zaintzen dituztela azaldu dute: alde batetik, ikasle eta gurasoak kontzientziatzen dituzte munduko baliabide banaketaren desorekaz; bestetik, zehaztutako egutegi baten baitan, zenbait ekintza planifikatzen eta koordintzen dituzte. “Jarduera hau beste batzuk bezala, baliozko esku hartze bide bat da. Hori dela eta, inplikazioa bermatzeko, familientzako hitzaldiak eta katekesi saio espezifikoak prestatzen dira, saioaren ardatz nagusia elkartasuna izanda”, azaldu dute. Halaber, proiektuaren porrota ekiditeko garrantzitsua dela planifikatzea esan dute.

Haurtzaro Solidarioa Urdaibaiko katekesietan sortutako egitasmoa martxan

Solidaridadearen balioa praktikan jarteko aukerea emoten deutse umeei. Bizkaie.biz



Katekesietan parte hartzen daben umeek etxean dituen jostailuetako batzuk erregaletan ditue, jostailuak barriro saltzen diran azoka txiki bat atonduz. Proiektua 2005ean jarri eben martxan lehen aldiz eta ordutik ikasturte bakotxeko lehen hiruhilekoan jorratu da. Haurtzaro Solidarioaren hamasei edizinoetan 80.891 € batu dira.

Eskola-aldi honek aukerea emoten deusku gure proiektuaren ekitaldi nagusia, azoka eguna, Gabonetako garaiagaz bat etortzeko, izan be, egun horreetan ohikoa dan konsumismo biziari buruzko hausnarketea egin behar da.

Nahiz eta ekitaldi nagusia zemendiaren 26an izango dan, lehenengo hiruhilekoaren zati handi bat hartzen dau egitasmo honek (familientzako berbaldiak, katekesi-saioak atondu eta egitea, babesleak bilatzea, kartelak egitea, zozketak diseinau eta banatzea, jostailuak jasotea, jostailuak sailkatzea, ospakizuna preparau eta egitea...). Hasiera batean katekistak ziran proiektu hau atondu eta egiten ebenak baina gaur egun Iparralde-Hegoalde taldeak koordinetan dau, besteak beste, Kosnoaga gazte taldeak parte hartuz.

Adierazotako helburuen erantzun bikaina bermatzeko, alderdi bi gogoan hartu behar dira:

● Beharrezkoa da ikasleak eta gurasoak kontzientzietea errealidade sozial bat dagoala, desoreka bat planetako baliabideen banaketan eta horrek modu aktiboan inpliketea eskatzen dau eta jarduera hau beste batzuk bezela baliozko esku-hartze bide bat da. Inplikazino hori bermatzeko, familientzako berbaldiak eta katekesi saio espezifikoakpreparetan dira, saioaren ardatz nagusitzat solidaridadea hartuta.

● Beharrezkoa da aldez aurretik zehaztutako egutegi baten barruan zenbait ekintza planifikau eta koordinetea, proiektuaren porrota eragin leikien desorekei aurre egiteko. Urdaibaik udalerri askotako katekesiak hartzen ditu, proiektu hau garatzeko puntu berean batu behar diran ordutegi eta ezaugarri askogaz.

Aurten batzen dan dirua Hezkunrtza Unidade Espezializadu Fiskomisionala dan Karmengo Andremariari emongo jako. Ezintasuna daben ikasleak artatu ditu, hareen bizibaldintzak hobetu eta hareen gizarteratzea, hezkuntzea eta laneratzea errazten dau, familien parte-hartze dinamikoagaz, komunidadea sensibilizau, kalidadez eta berotasunez zerbitzatzen daben langileen etenbako gaikuntzea sustatuz.

Ume solidarioaren azokea aurten azaroaren 26an ospatuko da



Azaroaren 26an, domekaz ospatuko da aurten Ume solidarioaren azokea. Holan hartu zeinkez parte:

-Egoera onean dagozan jostailu edo libruak ekarriz Andra Mari parrokiko lokaletara, gero azokan saltzeko.

-Euro baten errifea erosiz

-Azokan erosi, merke merke, zure gustuko gauzak. Gernikako Plazan, azaroaren 26an, goizez.

Batzen dan diru guztia Ekuadorreko Ricaurteko heziketa bereziko eskola batera bialduko da.

Jesusen mosuan errukitsu eta solidarioak!


   Kosnoagako talde batek egindako pankartea


Kartel ofiziala.


¿Sabe que  esta iniciativa de la catequesis de Gernikaldea y el grupo de misiones comenzó el año 2005?

Desde entonces, excepto los años de pandemia se ha realizado de forma ininterrumpida.


No hay comentarios: