Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
Bideoa.
ABENDU-ALDIKO I. DOMEKEA - B
SARRERAKO OHARRA
Egun on, eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:
Gaur, graziazko eta itxaropenezko abendu aldiari ekiteaz batera, liturgi urte barriari ekiten deutsagu. Zuhur bizitzeko deia eta gonbidapena egiten jaku. Datorkigun Jaunak gure barruan haztea nahi dau, gure zauriak osatzea, bideak zuzentzea, bere Erreinua prestatzea.
Bizi dogun egoera honetan esperantzaz bizitzera deituak gara. Geurekerian jausi barik, jaso bihotza eta gure inguruan bizitza duin bat sortuz bizitzeko, salbatzera datorren Jaunak bultzatu gagizala.
Hasi dagigun ospakizuna abestuz...
ABESTIA: Zatoz Jauna...
BATZARBURUAREN AGURRA
Gu salbatzera datorren Jauna izan bedi zuekin.
Liturgi-urte barri on! Ondo etorri danok! Gauza asko dira gure artean aldatu beharrekoak! Abendualdia hasten danean, biztu egiten da gure itxaropena. Jaunak bakarrik lagundu deikegu gauzak aldatzen. Berak bakarrik salbatu gaikez. Horregaitik gagoz bere etorrerea eskatzen eta itxaroten.
Orain, koroiaren lehenengo kandelea iziotuaz, zabaldu deioguzan gure bihotzak etorrera horri.
Lehenengo kandelea iziotzen da.
KOROIAREN LEHENENGO KANDELEA IZIOTZEN DANEAN
Jauna, argi hau iziotzen dogu Abendualdiko lehenengo aste honetan.
Jagi egin gura dogu, itxaroteko gerturik egon gaitezan.
Iratzarrik eta zuhur egon gura dogu,
Zuk argirik argiena, bakerik sakonena eta poztasun jatorrena
dakarskuzuzalako.
Zatoz, Jesus Jauna!
PENITENTZI EKINTZA
Isiltasunez, Jaunaren aurrean, bere grazia, maitasuna eta parkamena eskatzen deutsaguz.
· Gure bizitzan bide barri bat zabaltzera zatozan gure anaia: ERRUKI, JAUNA.
· Behartsuei Barri Ona emotera zatozan itxarondako Mesias. KRISTO E.
· Gizadiaren itxaropen guztiak betetzera zatozan Jaungoikoaren Semea. E. J.
HITZAREN LITURGIA
Is 63, 16b-17; 64, 2b-7:
Orain entzungo dogun lehenengo irakurgaia Isaiasek Jaungoiko salbatzaileari egiten deutson otoitz eder bat dogu. Profeteagaz batera geuk ere otoitz egin dagigun: "Ai! zeruak urratu, eta etorriko bazina!"
Erantzun-Salmoa: 79. Salmoa
Fededun batek, Jainkoari, Israelgo Artzainari, herriaren alde otoitz egiten deutso. Beragaz batera, guk ere eskatu daigun Jainkoaren babesa eta bakea.
"Jauna zure maitasuna erakutsi eiguzu, zure salbamena emoiguzu."
1 Kor 1, 3-9:
San Paulok gogoratuko deusku aberastasun haundi baten jabe gareala: Jaungoikoaren maitasuna geugaz dogu; maitasun hori era askotara agertzen deusku, baina batez ere bere Seme bakarra gure artera bialduz.
Mk 13, 33-37:
Jauna "noiz" etorriko dan danok jakin nahiko genduke; baina Jesusek ez deusku ordurik esaten. Egin behar doguna da erantzunkizunez jokatu eta zuhur egon.
Goratu dagigun Jauna, Aleluia abestuz
Klikatu entzuteko bertsoa
Gizon emakumeen
Aita zaituguna:
duintasun berarekin
sortu dozuzana.
isuri gugana,
bategite, bakea
ta zuzentasuna.
Pobre barik mundua,
goserik bakoa,
gerra bako gizarte,
poz sekulakoa.
Eskertu daigun beti
Zuk ereindakoa.
Mundu hau izan dadin
Zuk asma lakoa.
Holan lortuko dogu
batasun-lotura,
esperantza guztiak
lotzeko kultura,
asmoak partekatuz
hori dogu gura
herri guztiak batuz
Zuk sortu modura.
Doinua: Izotz ondoko eguzki
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Gizadi guztiaren pozak eta itxaropenak, tristurak, larrialdiak eta gurariak geureak eginik, Jaungoikoari aurkezten deutsaguz, uste osoz otoitz egiten dogula.
· Elizaren alde, Jaunaren etorreraren zain egonaz, bizi dogun errealitatean esperantza sortzaile izan daiten. Eskatu deiogun Jaunari.
· Gure Herrian eta mundu guztian izan daitezala nagusi bakea eta zuzentasuna, gizaki guztiak askatasunez eta duintasunez bizi ahal izan daitezan. Eskatu deiogun Jaunari.
· Txirotasuna, zuzentasunik eza, gogorkeria edo baztertzea gogorren jasaten dabenak ez dagiela itxaropena galdu, eta guk lagundu deiegula etsipen hori gainditzen. Eskatu deiogun Jaunari.
· Kristau alkarte hau osotzen dogunon alde; Abendu aldia zintzotasunez biziz, Ebanjelioaganako barritasun, koherentzia eta leialtasunean etenbarik hazi gaitezala. Eskatu deiogun Jaunari.
Gure Aita, entzun egizu zure herriaren eskaria. Ez egiguzu itzi zure bidetik aldentzen. Bizi gaitezala beti zuhur, zure Semearen etorrerea itxaroten. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan..
AZKEN AGURRA
Senideok: benetako fededunaren jarrerea Jaunari itxaroten bizitzea da. Gaur, bihar, edozein ordutan aurkitu geinke Jauna gure eguneroko bizitzan. Zuhur egon gaitezan Bera onartzeko, eta bere Erreinuaren alde jokatu dagigun.
"Jaun ona, mundua salbatzera”
ABENDU-ALDIKO I. DOMEKEA – B
SARRERAKO OHARRA
Egun on, eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:
Gaur, graziazko eta itxaropenezko abendu aldiari ekiteaz batera, liturgi urte barriari ekiten deutsagu. Zuhur bizitzeko deia eta gonbidapena egiten jaku. Datorkigun Jaunak gure barruan haztea nahi dau, gure zauriak osatzea, bideak zuzentzea, bere Erreinua prestatzea.
Adviento: tiempo de gracia y esperanza. Dios se hizo presente ya en la Navidad de su Hijo, pero sólo unas pocas personas le recibieron. Él viene a nuestro encuentro en su Palabra, en los sacramentos, en los acontecimientos que vivimos, en cada hombre y mujer. Permanezcamos vigilantes, no vaya a ser que no le reconozcamos cada vez que se nos acerca.
Hasi dagigun ospakizun hau danok batera abestuaz.
IBILALDIA ETA ABESTIA: Zatoz Jauna...
BATZARBURUAREN AGURRA
Gu salbatzera datorren Jauna izan bedi zuekin.
. ¡Feliz año litúrgico nuevo! Al empezar el Adviento reverdecen nuestras esperanzas. ¡Deseamos que cambien tantas cosas...! Pero sólo el Señor puede ayudarnos a conseguirlo, sólo Él puede salvarnos. Por eso seguimos pidiendo y esperando su venida.
Y ahora, encendiendo el primer cirio de la corona de Adviento abramos nuestros corazones a esa venida.
Lehenengo kandelea iziotzen da.
KOROIAREN LEHENENGO KANDELEA IZIOTZEN DANEAN
Jauna, argi hau iziotzen dogu Abendualdiko lehenengo aste honetan.
Jagi egin gura dogu, itxaroteko gerturik egon gaitezan.
Iratzarrik eta zuhur egon gura dogu,
Zuk argirik argiena, bakerik sakonena eta poztasun jatorrena
dakarzkuzuzalako.
Zatoz, Jesus Jauna!
PENITENTZI EKINTZA
Isiltasunez, Jaunaren aurrean, bere grazia, maitasuna eta parkamena eskatzen deutsaguz.
· Gure bizitzan bide barri bat zabaltzera zatozan gure anaia: ERRUKI, JAUNA.
· Behartsuei Barri Ona emotera zatozan itxarondako Mesias. KRISTO, ERRUKI.
· Gizadiaren itxaropen guztiak betetzera zatozan Jaungoikoaren Semea. ERRUKI, J.
HITZAREN LITURGIA
Is 63, 16b-17; 64, 2b-7:
Orain entzungo dogun lehenengo irakurgaia Isaiasek Jaungoiko salbatzaileari egiten deutson otoitz eder bat dogu. Profeteagaz batera geuk ere otoitz egin dagigun: "Ai! zeruak urratu, eta etorriko bazina!"
El profeta conoce y vive la angustia y el dolor de su pueblo. Por eso se dirige a Dios pidiendo ayuda.
Erantzun-Salmoa: 79. Salmoa
Fededun batek, Jainkoari, Israelgo Artzainari, herriaren alde otoitz egiten deutso. Beragaz batera, guk ere eskatu daigun Jainkoaren babesa eta bakea.
El salmista, hombre creyente que vive con el pueblo de Israel, invoca y llama a Dios. Es una plegaria a la cual nos unimos cantando el salmo 79
"Jauna zure maitasuna erakutsi eiguzu, zure salbamena emoiguzu."
1 Kor 1, 3-9:
San Paulok gogoratuko deusku aberastasun haundi baten jabe gareala: Jaungoikoaren maitasuna geugaz dogu; maitasun hori era askotara agertzen deusku, baina batez ere bere Seme bakarra gure artera bialduz.
Jesús nos pide que estemos vigilantes. Con la luz encendida, dispuestos, llenos de amor.
Mk 13, 33-37:
Jauna "noiz" etorriko dan danok jakin nahiko genduke; baina Jesusek ez deusku ordurik esaten. Egin behar doguna da erantzunkizunez jokatu eta zuhur egon.
Goratu dagigun Jauna, Aleluia abestuz.
Gizon emakumeen
Aita zaituguna:
duintasun berarekin
sortu dozuzana.
Senidetasun hatsa
isuri gugana,
bategite, bakea
ta zuzentasuna.
Pobre barik mundua,
goserik bakoa,
gerra bako gizarte,
poz sekulakoa.
Eskertu daigun beti
Zuk ereindakoa.
Mundu hau izan dadin
Zuk asma lakoa.
Holan lortuko dogu
batasun-lotura,
esperantza guztiak
lotzeko kultura,
asmoak partekatuz
hori dogu gura
herri guztiak batuz
Zuk sortu modura.
Doinua: Izotz ondoko eguzki
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Gizadi guztiaren pozak eta itxaropenak, tristurak, larrialdiak eta gurariak geureak eginik, Jaungoikoari aurkezten deutsaguz, uste osoz otoitz egiten dogula.
· Elizaren alde: Jaunaren etorreraren zain egonaz, bizi dogun errealitatean esperantza sortzaile izan daiten. Eskatu deiogun Jaunari.
· Munduko bakearen alde, norkeriak eta indarkeria jarrerak desagertu daitezala eta benetako anaitasuna eta adiskidetasuna sendotzen, eta danon artean mundu zuzenagoa iraiki daigun. Eskatu deiogun Jaunari.
· Que quienes padecen más duramente la pobreza, la injusticia, la violencia o la discriminación no pierdan nunca la esperanza, y les ayudemos a superar el desencanto. Eskatu deiogun Jaunari
· Que en nuestras parroquias estemos siempre abiertos a Dios, que escuchemos su llamada y seamos transmisores del mensaje de Jesús expresado en el evangelio. Eskatu deiogun Jaunari.
Gure Aita, entzun egizu zure herriaren eskaria. Ez egiguzu itzi zure bidetik aldentzen. Bizi gaitezala beti zuhur, zure Semearen etorrerea itxaroten. Errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan..
AZKEN AGURRA
Senideok: benetako fededunaren jarrerea Jaunari itxaroten bizitzea da. Gaur, biar, edozein ordutan aurkitu geinke Jauna gure eguneroko bizitzan. Zuhur egon gaitezan Bera onartzeko, eta bere Erreinuaren alde jokatu dagigun.
Demos un paso más en nuestra vida de fe, y de caridad. La vida es una oportunidad que Dios nos concede para hacer fructificar los talentos que el Señor nos ha dado. Que este Adviento sea un tiempo de luz y de generosidad.
Recibamos la bendición de Dios.
"Jaun ona, mundua salbatzera..