Erramu domekea: Xabier Lete & Lazkao Txiki

domingo, 30 de diciembre de 2012

Familia santuaren biziaren gogorra: Zeanuriko parrokiko erretaula nagusia

Egiptora ihesa. Zeanuriko Andra Mari Eliza. Petralanda argazkia
         Magoek alde egitean, Jaunaren aingerua agertu jakon amesetan Joseri eta esan eutson: «Jagi, hartu umea eta ama, eta zoaz ihesi Egiptora, eta egon han nik esan arte, Herodes umea hil nahian ibiliko da-eta».

sábado, 29 de diciembre de 2012

Zeanuri: martxa onean doaz Undurragako San Pedro ermitako obrak

Undurragako San Pedro ermitea obratan. Zeanuri
Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz eta Bilboko Elizbarrutiaren ekimenez jarri dira martxan ermitako teilatua konpontzeko lanok.


martes, 25 de diciembre de 2012

100 urte bete ditu Esteban Manterola Zeanuriko abadeak

Esteban eta Bego Manterola, osabea eta lobea


Berrogei eta bost urtetan Dimako parrokoa izan zan eta Natibitate egunez 100 urte bete ditu.

Zeanurin jaio zan, Aranguren baserrian (herritarrek Angune deitzen deutsoe) , Ipiñaburuko Santiago Apostolua parrokian. 1936. ekainaren 6an abdatu zan, gerra hasi baino egun batzuk lehenago.

domingo, 23 de diciembre de 2012

Arratiako KT gabon jaia ospatu da Igorren: argazkiak

Klikatu irudian handiago ikusteko

            Igorren ospatu da Gabon Jaia Arratiakoa abenduaren 22an pozez eta musikaz beterik.

Arratia osoko 240 neska mutilek “Abendu meza Gandiagaren eskutik ” aurkeztu dabe. Arratiako zortzi herrietako kideek kanta, bertso eta poesiak batu dabez ikuskizun honetan.
Aukeratutako testuak Bitoriano Gandiga poetarenak izan dira, Pello Zabalak musikatuak, eta hitz eta doinuz kristau gabonaren zentzua sakontzen lagundu deuskue.

viernes, 21 de diciembre de 2012

Arteako Elizak kanposantua itxi deutso herriari



Gaur izenpetu dau parrokoak zesioa, 30 urtez luzatuko dana, udal plenoak onartutako zuzenketa eta guztiz.
Arteako udalak hilerri zerbitzua emon behar dau, baina orain arte ez dau eginkizun hau bete. Orain bertako parrokiak egindako zesio honi esker legea bete eta diru asko aurreztuko dau herriak, krisi egoera honetan eskertzekoa gauza.

Erdibanatu eta ugaritu: Caritas Arratiaren kanpaina asteburu honetan



Gabonetan denok nabaritzen dugu nola doan argia apurka-apurka, baina beldurrik eta berandutzarik gabe, iluntasunari aurre egiten. Egunak luzatzen hasten dira, eta gaua argitasun bihurtzen da. Gonbidapen bat da, zalantza barik, “iluntasuna madarikatzeari utzi eta argi-zuziak pizten hasteko”. Gure kristau komunitateentzako, Jesusen jaiotzaren Berri Onak proposamen bat dakarkigu: “gure adore falta alde batera utzi eta maitasun eta errukian berriztatutako gizatasun baten bidea erakusten Digunaren bila joateko(2012ko abenduko mezua - Bilboko Gotzaina).  

miércoles, 19 de diciembre de 2012

Pello Zabalagaz Bitoriano Gandiagari buruz




Zeanuriko gazte batzuk Arantzazura joan ginan. Pello Zabalari alkarrizketea egin geuntsan Bittoriano Gandiagaren ganean, bere bizitza hobeto ezagutzeko. Bitoriano Gandiaga Artetxe, 1928an jaio zan, Bizkaiko Mendatan, eta txiki txikitatik frantziskotar egin zan. Hamahiru urte zituala Arantzazuko seminariora joan zan. Abade ikasketak Arantzazuko, Foruko, Zarauzko eta Erriberriko komentuetan egin zituan. Frantziskotar 1940an sartu zan eta abadetu, ostera, 1954an abadetu zan.

viernes, 14 de diciembre de 2012

Ekonomia gizakiaren esanetara: gogoeta

Gaspar Martinez de Larrinoa Arratiako hitzaldian
Santa Lutzi egunez, abenduaren 13an, 30 lagun batu ziran Igorreko parrokiko gelatan Gaspar Martinez de Larrinoa billaroztarraren hitzaldia jarraitzeko: Ekonomia gizakiaren esanetara, Arratiako Elizaren abendualdiko kanpaina barruan antolatutako ekitaldia, hain zuzen ere.

1000 sari banatuko ditu misiolarien aldeko tonbola solidarioak Igorren


1000 sari baino gehiago banatuko ditu misiolarien aldeko tonbola solidarioak Igorren aurten ere. Zabalik egongo abenduaren 14ean, barikuan hasita, abenduaren 23ra arte.


miércoles, 12 de diciembre de 2012

Ekonomia gizakiaren esanetara: Gaspar Martinezen hitzaldia

Ekonomia gizakiaren esanetara hitzaldia eskeiniko dau Gaspar Martinezek abenduaren 13an, arrastiko 7,30etan Igorreko parrokiko lokaletan, Arratiako Elizak eratuta, abenduaren kanpaina barruan.

sábado, 8 de diciembre de 2012

miércoles, 5 de diciembre de 2012

Abenduko sehaska



Hona beste proposamen bat abenduko domekak ospatzeko krisi egoera honetan.
Abendu hasieran sehaska bat hutsik, altare aurrean.
Domekaz domeka, bertso bat, eguneko ebanjelioagaz lotuta, eta ezaugarri bat sehaska inguratuz.

domingo, 25 de noviembre de 2012

Hitza eta bizitza 2013. Eguneroko ebanjelioa



Ohizkoak dira holako liburuak erderaz. Euskeraz ere astiro astiro badoaz gero eta gehiago agertzen: egunean eguneko ebanjelioa, egun bakoitzari gogoetatxo bat gehituz.

viernes, 23 de noviembre de 2012

Biblia osoa bizkaieraz interneten

Albiste ona litzateke, Biblia osoa ez balitz ere, Itun Barria edo lau ebanjelioak izanik sikeran. Sarean. Debalde. Errez aurkitzeko pasarte bat eta errez erabilteko moduan. Badogu sarean Biblia batuaz, lapurteraz, umeentzako jolas eta guztiz. Bizkaieraz badoguz textu liturgiko asko, guk ere jarri doguz domeketako irakurgaiak sarean. Baina errez erabilteko moduan, pasarte bat kapituluka aurkitzeko eran, inoiz izango ete dogu?

lunes, 19 de noviembre de 2012

Egia eragin Introducir la verdad: Jose Antonio Pagola



Jesusen kontrako auzia, Jerusalemera joatean, Pilato bizi ohi zen jauregian egin zuten segur aski. Han topo egin zuten, hogeita hamargarren urteko apirilaren goiz batean, Jesus izeneko akusatu babesgabe batek eta Erromako inperio-sistema boteretsuaren ordezkari batek.

sábado, 17 de noviembre de 2012

Jainkoa Ebanjelioan ezagutu Conocer a Dios en el Evangelio: Asis sarea azaroa




Azken urteotan murgildurik bizitu garen gizartean, gozatzea, edukitzea eta itxurak egitea izan da jaun eta jabe; eta konturatu gabe “krisiak” azpian hartu gaitu, eta bizitzaren oinarri genuen guztia bertan behera joan zaigu.
Eta geure buruari galdetzen diogu: Eta orain zer?

viernes, 16 de noviembre de 2012

Arratiako Elizako parroki koruak alkarregaz: hona bildots eztia



Arratiako Elizaren Eguna zala eta, Dima, Igorre, Lemoa eta Zeanuriko parrokietako koruen partaideak bat egin eben mezea alkarregaz kantetako Arantzazuko parrokian. 

jueves, 15 de noviembre de 2012

Artea: Txomin Artetxe abadeak emon dau San Martin eguneko meza bere ermitan


Arteako seme dan Txomin Artetxe abadeak emon eban mezea San Martin ermitean, hiru urte igaro eta gero obragaitik. Orain zaharbarrituta daukagu ermita zoraggari hau, 500 urte ingurukoa.

miércoles, 14 de noviembre de 2012

Lemoa: Partxisean jolastuz biziaz ikasi: eskolea


Partxisean jolastuz biziaz ikasi: eskolea
Azaroako bigarren domekan, ikasturte honetako bigarren Familia Mezea izan dogu Lemoan.

lunes, 12 de noviembre de 2012

Rafa Rekagorri: Arratiako Eleizaren esker ona





Rafa Rekagorri, organista de la parroquia de Igorre durante más de 30 años, recibe un homenaje de la Iglesia de Arratia.

Iñork ez du egun haren berri Nadie sabe el día: Jose Antonio Pagola



Hizkuntza apokaliptikoa, munduaren azkenaz irudi eta baliabide sinbolikoez eraikia den hori, aspaldi urteetan baino hobeto ezagutzera iritsi izanak, Jesusen esperantzazko mezua entzuteko modua ematen digu gaur egun, jendearen bihotzean estutasuna eta izua ereiteko tentazioan erori gabe.

domingo, 4 de noviembre de 2012

Partxisean jolastuz biziaz ikasi: Areatza, Igorre eta Zeanuri

Arratia guztian zehar, parrokiaz parrokia, badoa zabaltzen deialdi bardina: Partxisean jolastuz biziaz ikasi! Hona hemen Areatza, Artea, Igorre eta Zeanuriko ume batzuk Jesusengana heltzeko prest, gurasoen laguntzaz, partxisaren irudia erabiliz!

sábado, 3 de noviembre de 2012

Untzioaren ospakizuna Igorren

Urriaren 28an, San Simon eta San Tomas eguna hain zuzen ere, jai giroz jantzi zan Igorreko parrokia Untzioa ospatzeko. 17 urte holako ospakizunik ez egoala gure parrokian eta merezi izan dauela esan daikegu. Aita Martzel eta Bizian gora alkarteko kideen laguntzaz gertakizun ederra eta ospakizun hobea izan dira gurean. Hurrengo hitzordua astelehenean da, azaroaren 5ean, arrastiko 4,30etan Bizian gora alkartea Igorren martxan ipinteko.

miércoles, 31 de octubre de 2012

Areatza eta Zeanuri: Diputazioak lagunduko dau egingo diran bi obratan


Areatzako San Bartolome elizan mendebalde parteko eleizpeko estalkia konpontzen hasi dira. Hilabeteren buruan amaituko dira lanak. 50.000 euro inguruko aurrekontua daukie. 

lunes, 29 de octubre de 2012

Inporta duena Lo importante: Jose Antonio Pagola



Lege-maisu bat hurbildu zaio Jesusi. Ez doa segada edo tranpa bat jartzera. Une bakoitzean nola jokatu adierazten dioten lege eta arauetan oinarritua du bere bizitza. Alabaina, galdera bat atera zaio bihotzean: «Zein agindu da lehena?» Zer da inportanteena bizitzan asmatu ahal izateko?

domingo, 28 de octubre de 2012

Josu Totorika gogoan

"Un cura que supo evolucionar con los tiempos", escribe sobre Josu Totorika el periodista Iban Gorriti en DEIA.

sábado, 27 de octubre de 2012

`Bizian Gora´ mobimentuaren aurkezpena Igorren

Barikuko ekitaldiaren lagun batzuk
Bizian gora – Vida ascendente mobimentuak Zeanurin daukan taldeak kideen esperientzia pertsonalak ezagutzera emongo dabez, Igorren bizi diran persona nagusiak mobimentuan sartzera konbidatuz.

viernes, 26 de octubre de 2012

Bizian gora: testigantza aparta

Bariku zapatuan, arrastiko 4.30etan, Igorreko parrokiko lokaletan gogoeta bi izango doguz Aita Martzel eta Bizian gora alkarteko kideen eskutik Gaisoen untzio ospakizuna dala-eta. Hona hemen domekan, mezatan, emon euskuen testigantza parta bezain erakargarria euskeraz zein erderaz...

jueves, 25 de octubre de 2012

Artea: hasi dira familia ospakizunak

Familian partxisean jolastuz, biziaz ikasi.  Arteako parrokia umez eta familiaz bete zan joan dan domekan Katekesian ikasitako familia giroan ospatzeko Jesusen inguruan.

miércoles, 24 de octubre de 2012

Josu Totorika hil da

Hileta eleizkizuna urriaren 24ean, arrastiko 7etan, Igorreko Andra Mari Eleizean. Martitzen goizean hil zan Basurtoko ospitalean.

sábado, 20 de octubre de 2012

Misinoen Munduko Jardunaldia Domekan


Datorren domekaz ospatuko da Domund eguna, “Fedearen misiolari” goiburupean. Felicitas Martín misinoetarako elizbarrutiko ordezkariak dei egiten deusku “gure eliz errealidadeetan parte hartu eta bertako misiolari alderdian lagundu daigun eta Ebanjelizatzearen Elizbarrutiko IV. Egitasmoaren haritik aukeratutako azpimarrak dinoana gauzatu daigun: hartu eta zabaldu…”.

viernes, 19 de octubre de 2012

Gaisoen Untzio edo Oliaduraren ezarpen elizkizuna

Igorreko parrokian, Urriaren 28an, domekea, eguerdiko 12etan. Bariku eta zapatuan, arrastiko 4,30etan, parrokiko gelatan hitzaldi gogoeta bi izango dira Aita Martzel eta Bizian Gora taldeko kideekaz.

jueves, 18 de octubre de 2012

Sarean da Arratiako KT aldizkariaren 12. zenbakia

Noizbehinka sarean agertzen da Arratiako KT aldizkariaren zenbaki barri bat. 12. alea, 2012. urrikoa, kurtso hasierari eskeinia da. Bertan dogu informazio zabala Arratiako Elizaren azken liburuaren gainean, katekesiko gurasoek erabili ahal dabena, familia mezatarako baliapideak, urteotarako pastoral helburuak eta kurtsoko agenda. Jaitsi eta inprimatu hemen aldizkari osoa.

domingo, 14 de octubre de 2012

"Mi contribución a la paz ha sido modesta": Juan Mari Uriarte

El obispo emérito de Donostia, Juan María Uriarte (Fruiz 1933), es una de las voces más autorizadas de Euskadi en el proceso de pacificación. El prelado anima a actuar con generosidad y se muestra convencido de que la violencia ha alcanzado un punto de no retorno, le entrevista Concha Lago en Deia.

sábado, 13 de octubre de 2012

Zeanuri Eunate Estella Lizarra

Zeanuriko parrokiko aurtengo ibilaldiak fedea, kultura eta gastronomia batu ditu antolakuntza zoragarri bati esker. 14 ordutako ibilaldian Eunate, Estella Lizarra eta hando parajeak ikusteko aukerea emon dausku.

viernes, 12 de octubre de 2012

Irakats iezadazu otoitz egiten


Kurtso barri bat, material barri bat. Otoitz liburutxu barri bat eskeintzen deuskue lehen hiru mailako katekesi liburuagaz batera. Kolore biziaz, irudi atseginez, otoitz egiteko aholkuak eta proposamenak. Hartu doan hemen.

jueves, 11 de octubre de 2012

miércoles, 10 de octubre de 2012

Los obispos han hablado: Joxe Arregi

Por fin, los obispos han hablado sobre la crisis, y no sé si debemos darles la enhorabuena, pero al menos debemos agradecerlos su declaración, por tardía y tímida que sea, y por mucho que la hayan camuflado y condicionado, desnaturalizado y rebajado en una polémica política ajena al tema: la sagrada unidad de la “nación española”. Han aprovechado que el Manzanares pasa por Madrid o la senyera ondea en Cataluña para hablar de lo que, al parecer, importa más a la cúpula del episcopado español: el movimiento independentista catalán o vasco. Han mezclado churras con merinas, intencionadamente tal vez para despistar al personal o desviar la atención de lo realmente importante. Eso ha sido una pena. (Los obispos catalanes, claro está, se han desmarcado).

domingo, 7 de octubre de 2012

sábado, 6 de octubre de 2012

Arratiako Elizaren 26. Eguna 2012 Arantzazun



26. aldiz ospatu da Arratiako Elizaren Eguna, aurten Arantzazuko parrokian, urriaren bostean, arrastiko 7etan hasita. Hona hemen ospakizunaern kronikea.

viernes, 28 de septiembre de 2012

De Arratia al mundo, construyendo la solidaridad




Tras su paso por todos los municipios de Arratia con éxito de visitantes, la exposición ‘Arratia-Palenque. Tendiendo puentes de solidaridad’, en homenaje a los misioneros locales, se abre ahora al mundo a través de la página web www.arratia.eu. Texto de Itziar Acereda en DEIA.
La página web es, por un lado, memoria de la exposición y a la vez le da continuidad en el tiempo y en el espacio.


martes, 25 de septiembre de 2012

"La jerarquía eclesial es muy miedosa": Javi Oñate

Javier Oñate fue ratificado como director del IDTP pese a sus diferencias con el obispo. Al responsable del Instituto de Teología de Bilbao le preocupa que la Iglesia quiera dar marcha atrás y no avance, pero afirma que este año las conferencias de su instituto no molestarán al obispo Iceta, escribe Concha Lago en DEIA.

Artea: Saria jaso dau Caritas Arratiak eratutako dendatxoak

Mekartea azokan saria jaso dau Caritas Arratiak eratu eban postuak bidezko merkataritzazko generoz hornitua. Boluntarioek pozarren jaso dabez 100 euroko saria eta aipamena. Ea beste udalek ere bide beretik jarraitzen daben!

domingo, 23 de septiembre de 2012

sábado, 22 de septiembre de 2012

Exijentzia etikoa Exigencia ética: Asis sarea Arratia iraila



Hil honetan, frantziskotar espiritualitateko lau printzipioetatik hirugarrenari buruz doa Asisko gutuna: eguneroko bizitza, kanporantz: solidaritatea. Egungoa bezalako garai korapilatsuotan, sufrimendua eta bazterketa erabat ohikoa da. Gutun honetako testuek besteentzat, gertuko eta urrutikoentzat, prest egotera gonbidatzen gaituzte.

viernes, 21 de septiembre de 2012

Caritas Arratia: bikoiztu egin ditu interbentzioak

Caritas Arratia erakundeak bikoiztu egin dauz bere interbentzioak azken urteotan. Bizkaiko eta Estatuko joera beretsua eroan dau: gero eta jende gehiaho, gero eta bertako lagun gehiagok jo dau Caritas Arratiarengana.
Iazko aurrekontua, 2011. urtekoa, urrirako agortuta baeukan, aurten ere gorriak izango ditu laguntza eske datozenei laguntzeko duintasunez.
Zoritxarrez udal mailako laguntzak iazko maila berean geratu dira, igoera barik, krisiaren aitzakiz.


miércoles, 19 de septiembre de 2012

Ezagutu Arratia olgetan 03 Descubre Arratia jugando 03



Aurrera darrai gure jokoak. Hirugarren eta azken itauna: Non dago, zein herritan ermita hau?
Tercera y última prueba número 3: ¿en qué pueblo de Arratia está esta ermita?

sábado, 15 de septiembre de 2012

Igorre: hasi dira konpontzen sakristiako teilatua


Hasi dira obrak Igorreko parrokiko sakristiako teilatua konpontzen. Asteon, hain zuzen ere,  hasi dira aldamioak ipinten sakristia etxeko teilatua konpondu ahal izateko.

jueves, 6 de septiembre de 2012

Zeanuri: 25 urte ermitaz ermita

Santa Lutzi ermitea. Zeanuri

Txalogarria ekimena. Bizkaiko lehena guk dakigularik. Zeanurin Delbin Manterolaren (Goian bego!) gidaritzapean, lagun batzuk martxan jarri eben oraindino lotu edo gelditu ez dan ibilaldi hau.
Aurten 25. edizioa, gaur egun Joko Alai kirol elkartearen eskutik.

martes, 4 de septiembre de 2012

San Antolin eguna Lemoan


Irailaren 2a lemoaztarrentzat egun berezia da. Lemoatz inguruan San Antolin ermitatxoa daukagu eta. Aurten domeka izan danez eta eguraldia argia hainbat lagun bertaratu gara jai giroan.