Erramu domekea: Xabier Lete & Lazkao Txiki

domingo, 30 de diciembre de 2012

Familia santuaren biziaren gogorra: Zeanuriko parrokiko erretaula nagusia

Egiptora ihesa. Zeanuriko Andra Mari Eliza. Petralanda argazkia
         Magoek alde egitean, Jaunaren aingerua agertu jakon amesetan Joseri eta esan eutson: «Jagi, hartu umea eta ama, eta zoaz ihesi Egiptora, eta egon han nik esan arte, Herodes umea hil nahian ibiliko da-eta».

sábado, 29 de diciembre de 2012

Zeanuri: martxa onean doaz Undurragako San Pedro ermitako obrak

Undurragako San Pedro ermitea obratan. Zeanuri
Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz eta Bilboko Elizbarrutiaren ekimenez jarri dira martxan ermitako teilatua konpontzeko lanok.


martes, 25 de diciembre de 2012

100 urte bete ditu Esteban Manterola Zeanuriko abadeak

Esteban eta Bego Manterola, osabea eta lobea


Berrogei eta bost urtetan Dimako parrokoa izan zan eta Natibitate egunez 100 urte bete ditu.

Zeanurin jaio zan, Aranguren baserrian (herritarrek Angune deitzen deutsoe) , Ipiñaburuko Santiago Apostolua parrokian. 1936. ekainaren 6an abdatu zan, gerra hasi baino egun batzuk lehenago.

domingo, 23 de diciembre de 2012

Arratiako KT gabon jaia ospatu da Igorren: argazkiak

Klikatu irudian handiago ikusteko

            Igorren ospatu da Gabon Jaia Arratiakoa abenduaren 22an pozez eta musikaz beterik.

Arratia osoko 240 neska mutilek “Abendu meza Gandiagaren eskutik ” aurkeztu dabe. Arratiako zortzi herrietako kideek kanta, bertso eta poesiak batu dabez ikuskizun honetan.
Aukeratutako testuak Bitoriano Gandiga poetarenak izan dira, Pello Zabalak musikatuak, eta hitz eta doinuz kristau gabonaren zentzua sakontzen lagundu deuskue.

viernes, 21 de diciembre de 2012

Arteako Elizak kanposantua itxi deutso herriari



Gaur izenpetu dau parrokoak zesioa, 30 urtez luzatuko dana, udal plenoak onartutako zuzenketa eta guztiz.
Arteako udalak hilerri zerbitzua emon behar dau, baina orain arte ez dau eginkizun hau bete. Orain bertako parrokiak egindako zesio honi esker legea bete eta diru asko aurreztuko dau herriak, krisi egoera honetan eskertzekoa gauza.

Erdibanatu eta ugaritu: Caritas Arratiaren kanpaina asteburu honetan



Gabonetan denok nabaritzen dugu nola doan argia apurka-apurka, baina beldurrik eta berandutzarik gabe, iluntasunari aurre egiten. Egunak luzatzen hasten dira, eta gaua argitasun bihurtzen da. Gonbidapen bat da, zalantza barik, “iluntasuna madarikatzeari utzi eta argi-zuziak pizten hasteko”. Gure kristau komunitateentzako, Jesusen jaiotzaren Berri Onak proposamen bat dakarkigu: “gure adore falta alde batera utzi eta maitasun eta errukian berriztatutako gizatasun baten bidea erakusten Digunaren bila joateko(2012ko abenduko mezua - Bilboko Gotzaina).  

miércoles, 19 de diciembre de 2012

Pello Zabalagaz Bitoriano Gandiagari buruz




Zeanuriko gazte batzuk Arantzazura joan ginan. Pello Zabalari alkarrizketea egin geuntsan Bittoriano Gandiagaren ganean, bere bizitza hobeto ezagutzeko. Bitoriano Gandiaga Artetxe, 1928an jaio zan, Bizkaiko Mendatan, eta txiki txikitatik frantziskotar egin zan. Hamahiru urte zituala Arantzazuko seminariora joan zan. Abade ikasketak Arantzazuko, Foruko, Zarauzko eta Erriberriko komentuetan egin zituan. Frantziskotar 1940an sartu zan eta abadetu, ostera, 1954an abadetu zan.

viernes, 14 de diciembre de 2012

Ekonomia gizakiaren esanetara: gogoeta

Gaspar Martinez de Larrinoa Arratiako hitzaldian
Santa Lutzi egunez, abenduaren 13an, 30 lagun batu ziran Igorreko parrokiko gelatan Gaspar Martinez de Larrinoa billaroztarraren hitzaldia jarraitzeko: Ekonomia gizakiaren esanetara, Arratiako Elizaren abendualdiko kanpaina barruan antolatutako ekitaldia, hain zuzen ere.

1000 sari banatuko ditu misiolarien aldeko tonbola solidarioak Igorren


1000 sari baino gehiago banatuko ditu misiolarien aldeko tonbola solidarioak Igorren aurten ere. Zabalik egongo abenduaren 14ean, barikuan hasita, abenduaren 23ra arte.


miércoles, 12 de diciembre de 2012

Ekonomia gizakiaren esanetara: Gaspar Martinezen hitzaldia

Ekonomia gizakiaren esanetara hitzaldia eskeiniko dau Gaspar Martinezek abenduaren 13an, arrastiko 7,30etan Igorreko parrokiko lokaletan, Arratiako Elizak eratuta, abenduaren kanpaina barruan.

sábado, 8 de diciembre de 2012

miércoles, 5 de diciembre de 2012

Abenduko sehaska



Hona beste proposamen bat abenduko domekak ospatzeko krisi egoera honetan.
Abendu hasieran sehaska bat hutsik, altare aurrean.
Domekaz domeka, bertso bat, eguneko ebanjelioagaz lotuta, eta ezaugarri bat sehaska inguratuz.