Erramu domekea: Xabier Lete & Lazkao Txiki

jueves, 30 de abril de 2015

Areatzak Santikurutz jaia ospatuko dau bere ermitean

Areatza eta Zeanuri bitartean dagoen Santikurutz ermitean jaia ospatuko da zapatuan. Mezea 12etan izango da.  Hona hemen aurreko urteotan zelan ospatu eben billaroztarrak eta bertaratutakoak. Hainbat kurutze eroaten dabez eliztarrak eta soloak be bedeinkatzean dira. Hona argazki erreportajea eta bideoa.

Bediako KT Mediterraneoan itotako etorkinekin bat



Hilero bezala familia meza ospatu dogu Bedian, laugarren domeka honetan eskuak izan ditugu kontuan. Esku honek Jesusek eskeini dizkiguz edonori laguntza emoteko egunero,   bere pausoak segitzeko eta gure eskuak zabal dagiguzan gure senide guztieri.

miércoles, 29 de abril de 2015

Zeanuriko KT: lehen penitentziak bateo eta guztiz

Jai handia bizi izando dogu Zeanurin Pazkoako laugarren domekan: zortzi neska mutilek lehen penitentzia osaptu eben eta Laida bateatu genduan. Zorionak guztioi! Zorionak familiei!

lunes, 27 de abril de 2015

Ez apartatu Jesusengandik No desviarnos de Jesús: Jose Antonio Pagola



José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain

Xumea da irudia eta oso adierazkorra. «Egiazko mahatsondoa» da Jesus, biziz izerditsua; ikasleak «aihen» dira, Jesusi darion izerditik bizi dira: mahastizaina da Aita, bera ari da mahastia zaintzen, fruitua oparo eman dezan. Axola duen gauza bakarra, haren egitasmoa gauzatu dadin da, hau da, mundua guztientzat gizatarrago eta zorionekoago bilaka dadin.

domingo, 26 de abril de 2015

Batu eta Banatu Abdelaziz, Djedi eta Saidekin


Abdelaziz, Djedi y Said, tres jóvenes que se han jugado la vida en el largo y peligroso viaje entre sus países de origen, en África, y Europa, en busca de un futuro mejor, renunciando incluso a la cercanía de sus familias, son sólo un ejemplo de las miles de personas que tratan de cruzar fronteras y que no todos consiguen, como sucedió la semana pasada, en la que 700 inmigrantes fallecieron en el Mediterráneo, al hundirse la barcaza en la que trataban de alcanzar las costas italianas. Y es que se lo juegan todo. En los bajos de un camión o en patera.


viernes, 24 de abril de 2015

jueves, 23 de abril de 2015

Dimako KT penitentziaren ospakizuna

Dimako familia meza, pasa dan domekakoa, eta aldi berean KTko 4. kurtsokoen lehen berradiskidetzea. Hona kronika argazkiduna.

miércoles, 22 de abril de 2015

Mediterraneo Itsasoan Hildako Etorkinak gogoan

Gure blogean normalean ez dogu eskelarik atara. Baina oraingoan egokia deritxagu, Arratian dagoen isiltasunaren aurrean, guri dagokiguna egitea: otoitz egitea. Eta horretara dei egiten deutsiegu gure bailarako fededun eta bihotz oneko gizon emakume guztiei. Gerratik eta gosetik ihesean, bizitza duin baten ametsa heriotz bihurtu jake.

lunes, 20 de abril de 2015

Hurbildu eta elkar ezagutu Acercarnos y conocernos: Jose Antonio Pagola



José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain

Lehen kristauen artean talde eta lider desberdinen artean gatazkak eta tirabirak hasi zirenean, norbaitek gogorarazi beharra sentitu zuen ezen Jesusen elkartean Jesus bakarrik dela Artzain ona. Eta ez dela hura artzain bat gehiago, zinezkoa baizik, benetakoa, guztiek eredutzat hartu beharrekoa.

Jesusen irudi eder hau, Artzain ona alegia, bihotz-berritzeko deia da, kristau-elkartean «artzain» titulua bere egin nahi luketenei zuzendua. Jesusen antzeko den artzainak bere ardiak bakarrik ditu gogoan, ez «du ihes egiten» arazoen aurrean, ez «ditu bertan behera uzten». Aitzitik, haien ondoan egongo da, defendatu egingo ditu, bereak eta bost jasaten du haiengatik, «bizia arriskatzen du» haiengatik.

domingo, 19 de abril de 2015

Política y espiritualidad: Joxe Arregi

con tantas elecciones a la vista y la atención en las encuestas y en el reparto del poder, reivindicar la espiritualidad en la política puede parecer pura ingenuidad o floritura de evasión. Pero lo haré.

Etorkinak Arratian: Xabier Aierdi

Arratiako boliviatarren mezea Arantzazun
Xabier Aierdi gure artean egon zan Inmigrazioaren ganeko gura jarrerak berbaldia eskeiniz. Han emondako datu batzuk interesgarriak direlakoan aurkezpen baten bialdu deuskuz eta zuen esku ixten ditugu. Bedia eta Lemoako datuak be hemen datoz. Zenbat atzerritar bizi da Arratian? Iaz baino gehiago ala gitxiago? Emakume ala gizakume gehiago? Zein herritan bizi da atzerritar gehien? Eta porzentajean, zein herritan?

sábado, 18 de abril de 2015

Alejandro Turanzas Igorreko organeroa

Txikitatik datorkio zaletasuna. Katekesira joaten zenean, eliza barruan zegoen instrumentu hark atentzioa eman zion Alejandro Turanzasi. "Oso gogokoa nuen organotik irteten zen soinua, eta, behin nondik zetorren jakinda, musika tresna hori nola jo ikasi nahi izan nuen. Eta behin jotzen hasi nintzela, nola funtzionatzen duen jakin nahi izan nuen", azaltzen dau Berria egunkarian.

viernes, 17 de abril de 2015

Alkarbanatu Compartir: Caritas Arratiaren kanpaina asteburu honetan


Pazko sasoi honetan, bizi betean gauden honetan, gogoan izan nahi ditugu bereziki albiste onen behar handiena duten pertsonak, gure harrera, babesa eta laguntza behar dutenak.
Es este tiempo de Pascua, de vida plena y renovada, queremos tener especialmente presentes a aquellas personas que más necesitan de buenas noticias; de nuestra acogida, de calor y apoyo.

jueves, 16 de abril de 2015

Fundación Harribide Fundazioa

Jose Alberto Vicente Fundazioko gazte bigaz Zeanurin


Arratiako Eleizeak Garizuman gogoeta bat eratu eban Xabier Aierdiren laguntzaz, Inmigrazioaren ganeko jarrerak izenburuagaz. Ondoren, Batu eta banatu ekimena jari eban martxan Zeanurin Aste Santuan. Orain Igorren jarriko da martxan. Helburua Harribide Fundazioaren aldeko jatekoak batzea, paper bako etorkinen integrazioan laguntzeko. Hau dala eta, Jose Alberto Vicente abadegaz jarri gara hartuemonean alkarrizketa hau egiteko.

miércoles, 15 de abril de 2015

Emakumea Eleizean: Frantzisko aita santua



"Sormen eta ausardia handiagoz ibili beharreko bidea dugu" emakumearen bidea Eleizean. Frantzisko aita santua, 2015-04-15eko katekesian.
Es necesario, de hecho, que la mujer no sólo sea más escuchada, sino que su voz tenga un peso real, una autoridad reconocida, en la sociedad y en la Iglesia, Papa Francisco en la catequesis del 15-04-2015.
Aurtengo errogatibaren gaia Emakumea Eleizean dala, testu honek argi apur bat ekarri ahal deusku! 


lunes, 13 de abril de 2015

Nork bere esperientziaz bizi Creer por experiencia propia: Jose Antonio Pagola



José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain
Ez da gauza erraza Jesus berpiztuagan sinestea. Azken batean, Jesusek berak gu baitan eragiten duen fedeaz bakarrik atzeman eta uler daitekeen gauza da. Jesusek isurtzen duen bakea eta poza «zeure barruan» sekula sentitu ez baduzu, nekez aurkituko duzu «kanpotik» haren piztueraren frogarik.

Horrelako zerbait esan nahi digu Lukasek Jesus berpiztuak ikasleen taldearekin izan duen topo egitea deskribatu digunean. Denetik da ikasle horien artean. Horietarik bi kontatzen ari dira nola antzeman dioten Jesusi Emausen, harekin afaldu dutenean. Pedro, berriz, agertu zaiola esaten ari da. Gehienek ez dute artean inolako esperientziarik izan. Ez dakite zer pentsa.

El Papa Francisco y la inmigración

(José Luis Pinilla, sj.).- El Papa Francisco ha vuelto a hablar "en cristiano" al mundo y a toda aquella persona de buena voluntad - cristiano o no - este viernes día 10 de abril durante el acto inaugural de la VII Cumbre de las Américas con un párrafo interpelador y claro sobre los emigrantes.

sábado, 11 de abril de 2015

Erramu Domekea Igorre, Artea, Areatza eta Zeanurin

Ahora ya con fotos de Areatza. Hona argazki batzuk. Ea oporretan bideotxoa be preparetan dogun!
Eskerrik asko argazkilariei: Petri Arnela, Xabier Altube, Iratxe Goikoetxea eta Jon Urutxurtu.

martes, 7 de abril de 2015

Jesusen presentzia bizi Vivir de su presencia: Jose Antonio Pagola



José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain

Ezin iradokitzaileagoa eta interpelagarriagoa da Joanen kontakizun hau. Soilik, beren artean Jesus berpizturik sumatu dutenean eraldatu da ikasleen taldea. Bakea berreskuratu, beldurra galdu, buruak ezin eman ahalako pozez bete, Jesusen hatsa beren gain sentitu eta ateak ireki: Aitagandik Jesusek hartua zuen egitekoa bera bizitzera bidaliak direla sentitu dute.

Elizaren gaur egungo krisialdiak, haren beldurrak, haren espirituzko sendotasun-faltak maila sakonean du bere jatorria. Sarritan, Jesus piztua eta gure artean delako ustea pentsamenduzko eta aldarrikaturiko doktrina hutsa izan ohi da, bizi izandako esperientzia baino gehiago.

lunes, 6 de abril de 2015

300 kilo alkartasun batu eta banatu

300 kilo alkartasun batu eta banatu dira Zeanuriko Parrokian Eguen Santu honetan. Ekimena parrokiko gazteek sustatu eben Harribide Fundazioko gazteen alde. Eskerrik asko emoileei eta zorionak antolatzaileei!

domingo, 5 de abril de 2015

Pascua: Joxe Arregi

El laurel y el sauce han florecido, las yemas del chopo revientan, canta el zorzal en lo más alto de la rama, la primera luna llena de la primavera resplandece en la noche. Es la Pascua de la vida que renace cada año: hace miles de años la celebraban los agricultores con el pan de las primeras gavillas, y los pastores con la carne de los primeros corderos. La vida es imparable y siempre nueva, como el Espíritu o la Ruah que respira en todo y reanima lo que parece muerto, escribe Joxe Arregi en DEIA.

jueves, 2 de abril de 2015

Norbera maitatu: Rufino Iraola

Errore izugarria da norberaganako maitasuna egoismoarekin nahastea, idazten dau Rufino Iraolak bere blogean.

Batu eta banatu



Bizkaia Irratian emon dan gogoeta,
2015 urteko eguen santuz.
 

Batu eta banatu

Egunon Bizkaia Irratiaren bitartez Arratiara urreratu zarien guztioi. Eguen Santua ospatzera goaz. Guretzat jai bat baino gehiago, tradizio bat baino gehiago, folklorea baino gehiago, opor egun batzuk baino gehiago. Ebanjelioaren iturriko ura edan gura dogu Eguen Santu hau santuagoa egiteko, behar bada.

miércoles, 1 de abril de 2015

Batu eta Banatu: alkartasun keinua



Eguen Santuan (apirilak 2), senideen arteko maitasuna ospatzen dogun egunean, Alkartasun Keinu bategaz BATU ETA BANATU izeneko kanpaina hasiko dogu gure parrokian. Holan, lehenengo kristau alkarteen eredua gogoratuko dogu.