San Inazio egunean Gorbeian batuko ete gara?

sábado, 15 de septiembre de 2012

Igorre: hasi dira konpontzen sakristiako teilatua


Hasi dira obrak Igorreko parrokiko sakristiako teilatua konpontzen. Asteon, hain zuzen ere,  hasi dira aldamioak ipinten sakristia etxeko teilatua konpondu ahal izateko.
 

Udal baimena eta Aldundiko baimenak behar ziran obra hau hasteko. Horregaitik belutu da obren hasiera baina martxan dago ikusi daikegunez.

Sakristiako teilatuko 194,60 metro karratu landu behar dira, etxe historiko honi sendotasuna bermatzeko. Ondoren, eta ahalmen ekonomikoaren arabera, etxe guztia konpondu gura da, nahiz eta urteotako lana dala hau jakin.

Obraren dirua ordaintzeko parrokiak bere aurrezkiak erabiliko ditu, hilero lehen domekako diru batzea ere zeregin honetara bideratzen da, eta Bizkaiko parrokien arteko kutxaren diru laguntza ere izan da. Falta dana ordaintzeko prestamo bat eskatu beharko da.

Bide ertzean dagoen etxe honek historia luzea bezain aberatsa dauka. Parrokiko eraikinari atxikia, oinarriak harkaitzean jarrita ditu. Aspaldi Igorreko marianista fraideen komentu etxea ere izan zan, eurek eroaten eben Igorreko eskola berrien ardurea 1925. urtean hasita. Oraingo jendeak ezagun dau Bibi sakristanea bertan bizi zala, beheko plantan.

Eraikinak honako honeek ditu: semisotanoa edo almazena; beheko planta, etxebizitza, gaur egun egoera penagarrian; lehen planta, parrokiko mailan dagoena, gaur egun parroki bulego, sakristia eta batzar gela dana, eta kamarea.


Ya han comenzado, con la instalación de los andamios, las obras de restauración de la cubierta de la sacristía del templo parroquial de Igorre. Tras conseguir los permisos de obra por parte del Ayuntamiento y la Diputación podemos contemplar ya le inicio de los trabajos.

194,60 metros cuadrados tiene la cubierta de la casa sacristía, primer paso para dar fortaleza a esta casa histórica del pueblo de Igorre. Es el primer paso de un largo trabajo de años para poder restaurar este inmueble, trabajo costoso pero necesario si no queremos perder parte del patrimonio local.

Esta casa situada a la vera del camino y pegada al templo parroquial tiene una larga y rica historia. En ella habitó la comunidad religiosa de padres marianistas cuando el año 1925 asumieron la gestión de las nuevas escuelas del pueblo. La planta baja o vivienda también fue habitada durante largos años por Bibi Zautua, la sacristana ya fallecida, una institución en la parroquia.

Para costear la obra de restauración de la cubierta la parroquia de Santa María de Igorre ha echado mano de sus ahorros, el primer domingo de cada mes realiza una colecta especial para este fin y ha recibido una ayuda del fondo ínter parroquial de las parroquias de Bizkaia. El resto se pagará mediante un crédito.




Publicar un comentario