Erramu domekea: Xabier Lete & Lazkao Txiki

viernes, 28 de febrero de 2014

Spain global forum: pobreen isiltasuna el silencio de los empobrecidos

Partaideen artean, faltan botaten doguz gure herrialdeko hainbeste eta hainbeste langabeturen, desjaubetutako familiaren, behin-behineko lana daukien gazte eta emakumezkoen, pobretasunaren marra gainditu daben familien ahotsa zabalduko leukien beste agente sozial batzuk.


martes, 25 de febrero de 2014

Cuarenta años del 'caso Añoveros': Felix García Olano

Hace cuarenta años, la Iglesia de Bizkaia, encabezada por monseñor Añoveros, y el régimen de Franco chocaron por una catequesis que abordaba el 'problema vasco'; el obispo estuvo a punto de ser expulsado y el Gobierno, de ser excomulgado. Un reportaje de Felix García Olano en DEIA.

lunes, 24 de febrero de 2014

Ez diruaren idolatriari No a la idolatria del dinero: Jose Antonio Pagola



Dirua, erabateko idolo bihurtua den hori da Jesusentzat etsairik handiena, Jainkoak duinago, zuzenago eta solidarioago nahi duen mundu honentzat. Hogei mende dira jada, Galileako Profetak salatu zuela: Gizadiak Diruari eskainitako kultua izango duela beti oztoporik handiena, elkar bizitza gizakoiago baterantz jo ahal izateko.

sábado, 22 de febrero de 2014

Moisesen kondaira (Biblia bidean lehen urratsak)

1998.urtean Idatz Elizbarrutiko Argitaldiak "Biblia Bidean Lehen urratsak" bilduma edo sailekoa atera eban ("The Beginners Bible" jatorrizkoan). Guztira hamairu VHS bideo-zinta ziren. Zortzi Itun Zaharrekoak eta bost Itun Barrikoak. Marrazki bizidunetan eskainiak egozan eta haurren hizkera arruntean adieraziak.

Orain, Bilboko Elizbarrutian kontsulta egin eta gero digitalizatu Begoñazpi ikastolako irakasle dan Emilio Mañasek digitalizatu egin, eta apurka apurka youtuben  bidez danon eskura jarri ditu. Zorionak eta eskerrik asko Emilio!

Hona hemen Moisesen historia...



miércoles, 19 de febrero de 2014

Aita Juan Jose sakramentinoa hil da

 



Gaur eguerdian Jainko Aitak bere etxera deitu deutso bere seme kutun Juan Jose abade sakramentinoari.  Bere fede handiz Jainko Aitaren etxetik guri laguntzen jarraitzeko eskatuko deutsagu. Hileta meza bihar izango da, otsailaren 20an, eguena, Areatzako San Bartolome parrokian.

lunes, 17 de febrero de 2014

Dei eskandalagarri bat Una llamada escandalosa: Jose Antonio Pagola



Maitasunerako deia liluragarria izan ohi da beti. Segur aski, jende askok onartu zuen Jainkoa eta lagun hurkoa maitatzeko Jesusek egindako deia. Legearen sintesirik hobena zen dei hura. Baina imajina ez zutena izan zen, behin batean arerio edo etsaiak maitatzeko eskatuko ziela.

domingo, 16 de febrero de 2014

Carta desde Tanger



«No hace falta que nadie lo interprete, pues está dicho para que lo entiendan incluso los niños: “Parte tu pan con el hambriento, hospeda a los pobres sin techo, viste al que va desnudo”.Y después del mandato al alcance de todos, por si hiciese falta, se añade la razón que lo sostiene: “No te cierres a tu propia carne”. ¡El hambriento, el pobre sin techo, el desnudo, son “nuestra propia carne”!


sábado, 15 de febrero de 2014

Bedia: martxa onean organoaren konponketa beharrak

Alejandro Turanzas Bediako organoa konpontzen


Bediako parrokiko organoak indar barrituta joko dau datorren hilean. Horixe da organo egileak aurre ikusten dabena. Gaur goziean ekinean aurkitu ditugu Alejandro Turanzas eta Sergio del Campo maisu organo egileak parrokiko koruan.


viernes, 14 de febrero de 2014

Argiaren Jaia 2014: Lemoa



Otsailaren 9an Lemoan kandelaria egunaren errepetizinoa egin genduan katekesiko familiakaz.  Jesus be, txiki txikitan, tenplura eroan eben bere gurasoek. Gure gurasoek ere behin Eleizara ekarri ginduezan bateatzera. Ordutik hona Jesusen kuadrilakoak gara. Egun hori gogoratu genduan domekan.

jueves, 13 de febrero de 2014

Domekean Jesusegaz eta alkarteagaz bat 03



Arratiako Elizak 3 astetan zehar kanpaina txiki bat egingo dau Eukaristia eta abade bako ospakizunen ganean. Hona hemen higarren eta azken atala.
La Iglesia de Arratia da inicio a un ciclo de tres semanas dedicados a la Eucaristía y a las Asambleas dominicales en ausencia de presbítero (cura). Hoy la tercera y última entrega.

miércoles, 12 de febrero de 2014

martes, 11 de febrero de 2014

Bedia: Santa Ageda auzoz auzo

Bedia 2014 atsedena kantuen bitartean
Aurten be ez dabe hutsik egin Bedian Santa Agedaren omenez kantuan. Urteroko moduan taldetxua batu dira etxerik etxe herri osoari bueltea emoteko. Hasteko erresidentzian bertako jenteagaz abestu eben, gero Utxarain, Eroso, Barroeta, Murtatza, Asteitza eta Bidekoetxe auzoetatik ibili ziran. 

lunes, 10 de febrero de 2014

Ez geure arteko gerlari No a la guerra entre nosotros: Jose Antonio Pagola



Juduak harro mintzo ohi ziren Moisesen Legeaz. Tradizioaren arabera, Jainkoak berak eman zion Lege hori bere herriari. Harengandik hartu zuten gauzarik onena zen. Lege horretan dator egiazko Jainko bakarraren gogoa. Hor aurkitzen ahal dute behar duten guztia, Jainkoari leial izateko. 

sábado, 8 de febrero de 2014

viernes, 7 de febrero de 2014

Domekean Jesusegaz eta alkarteagaz bat 02

Arratiako Elizak 3 astetan zehar kanpaina txiki bat egingo dau Eukaristia eta abade bako ospakizunen ganean. Hona hemen bigarren atala.
La Iglesia de Arratia da inicio a un ciclo de tres semanas dedicados a la Eucaristía y a las Asambleas dominicales en ausencia de presbítero (cura). Hoy la segunda entrega.

jueves, 6 de febrero de 2014

Bestelako mundua, guztion helburua

Duela 50 urte, emakume batzuk elkartu ziren eta gosearen aurkako borrokari ekin zioten. Gaur dei egiten dizuegu borroka honekin bat egin dezazuen, beste mundu bat eraiki dezakegulako.
Hace 50 años un grupo de mujeres se unieron y declararon la Guerra al Hambre. Hoy os invitamos a participar en esta batalla, porque otro mundo es posible.

miércoles, 5 de febrero de 2014

Igorre: Santa Ageda mixiolaria gaztetuta

Igorreko parrokiko Santa Ageda taldea gaztetuta entzun dogu aurten. Urteotan kantatzen deutson taldeak laguntza emon deutso-eta katekesiko ume taldeari. Batu dan diruaren helburua, beti lez, Maribel Egiluzek Congon eta Juanita Agirrek Perun umeen alde aurrera daroazen proiektuak.

lunes, 3 de febrero de 2014

Irten periferiara Salir a las periferias: Jose Antonio Pagola



Bi irudi ausart eta harrigarriz eman du aditzera Jesusek zer iritzi duen bere jarraitzaileez eta zer espero duen haiengandik. Ez dute bizi behar, kaskoan beti beren onura, beren fama edo beren boterea dutela. Nahiz eta talde koxkor bat diren Erromaren Inperio tzarraren erdian, lurrak beharrezko duen «gatz» izan behar dute eta munduari falta zaion «argi».

domingo, 2 de febrero de 2014

Meditar: Joxe Arregi

Amiga, amigo: quiero invitarte a meditar. Tal vez te suene a orientalismo barato o a moda superficial o a fraude espiritual cuando no económico. De todo hay, y no poco, pero la meditación es otra cosa, y es algo vital. Te invito a practicarla cada día, pues todos los días necesitamos vivir y respirar. 

sábado, 1 de febrero de 2014

Igorre: Santa Ageda mixiolaria

Igorreko taldea kantetan
Congo eta Peruraino helduko dira Igorreko Santa Ageda bezperako makiladen oihartzunak alkartasun zubiaren bitartez. Maribel Egiluz etas Juanita Agirre moja igorreztarren lanak laguntzeko izango da batutako dirua. Urteera San ta Ageda bezperan, arrastiko 3etan, futbol zelaian. Erdu!