Gora Zu gure Jauna gora!

domingo, 9 de diciembre de 2012

Zeanuri: Meza Santua


Hona hemen ETBk Zeanuritik emon dituan mezen bi bideoak.


15.000 lagunek ikusi eben Zeanurin grabatutako meza ETBren bitartez. Orain zuk ere ikusi daikezu berton klikatuz. 

Meza Santua 03
   

Meza Santua 02     Meza Santua 01           Arratiako Zeanuriko Andra Mari Parrokia aukeratu Euskal Telebistak mezea grabatu eta emoteko abendualdiko lehen bi domekatan eta Andra Mari Sortzez garbiaren jaian.         ETBrako lan honeek prestatzen dituan lankidea egauztenean egon zan Zeanurin grabazio honeek prestatzeko eta herriari buruzko dokumentazioa jasoteko.        Urrian Arantzazuko San Pedron grabatu eta emon ziran meza honeek arrakasta handiaz.  Garizuman Igorreko Andra Marin grabatu ziran hiru meza. Klikatu hemen bideoak ikusteko.         Hau dala eta, hona hemen ohar garrantzitsu batzuk.  
ETBko MEZEA ZEANURItik
 
Abenduaren 1a, zapatua, arrastiko 6etan
Abenduaren 8a, zapatua, Andra Mariaren Sortze Garbiaren Jaia, goizeko 11etan
Abenduaren 9a, domekea, goizeko 11etan
 
OHARRAK: 
Hasi baino hamar minutu lehenago eleizan egon, meza bi zuzenean emitituko dira-eta.
Abenduaren 2ko mezea, zapatura aurreratuko da, beraz domeka horretan ez da mezarik egongo.
Meza honeek etxean mezea ikusten daben gaixo eta zaharrei zerbitzu lez hartuko ditugu, kariñoz beterik egiten ahaleginduko gara. Eskerrik asko ordu aldaketak onartzearren!

No hay comentarios: