Abenduko izarrak
jueves, 15 de noviembre de 2012
Artea: Txomin Artetxe abadeak emon dau San Martin eguneko meza bere ermitan
Arteako seme dan Txomin Artetxe abadeak emon eban mezea San Martin ermitean, hiru urte igaro eta gero obragaitik. Orain zaharbarrituta daukagu ermita zoraggari hau, 500 urte ingurukoa.
Aparteko mezea izan zan, urteetan itxaroa. Txominek bere umearoko gogorapenak kontau zituan ermitaren ganean eta bere kanpai hotsak zirela-eta. Simion eta Juanmak gidatu eben arlo musikala, han batu ziran 100 lagun inguru kantetan jarriz meza guztian zehar.
Eguraldi eskasa eta oraingoan luntx edo hamaiketakorik ez egoteak ez zan izan arazoa jai giroan ospatzeko santuaren eguna.
Kontuan hartu behar dogu 87 urteko hiru "gaztek" (Txomin abadea tartean) kintadea osaptu ebela meza honetan parrokia guztiaren batera.
Nor izan zan San Martin? Klikatu hemen:
Hona eguneko argazki batzuk:
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario