Zeanuriko kanpaiak

jueves, 30 de mayo de 2019

Igorre & Igorreko parrokiak 811 urte beteko ditu

Parroquia dedicada a Sta. M.ª de la Asunción, arciprestazgo de Víllaro, diócesis de Bilbao, archidiócesis de Burgos. La localidad de Igorre estaba, a comienzos del siglo XVIII, bajo la jurisdicción de la vicaria de Arratia, integrada en la diócesis de Calahorra. (E. J. Labayru: «Historia General del Señorío de Vizcaya», t. VI, p. 28).

miércoles, 29 de mayo de 2019

San Blas gurea, oin bat Zeanin eta Diman bestea

Antzina, zezeilaren 3an, San Blas egunean, ohitura zan arto- eta baba-haziak eroatea ermita horretara, hazi horreek bedeinkatu ostean uzta ona izateko, bai eta elikagaiak eta samako gaixoetatik babesten eben lokarriak bedeinkatzea bere.

Azken urteotan udan ospatzen dabe jaia, meza santu eta guztiz. Aurten ekainaren 1an, zapatuz, goizeko 12:00etan izango da mezea. 

Jai honetarako liturgia lagungarriak.

Arratiako San Blas ermitea da izen hori dauan Bizkaiko ermita bakarra.

martes, 28 de mayo de 2019

Janire Posadak irabazi dau "Milioi erdi bisitari: otzara bete sari" promozinoa

Janire pozarren sariekaz
Zornotzara joan da saria!
El premio ha ido a Zornotza.
Janire Posada Barroetak eroan dau otzara bete sari. Zorionak irabazleari eta eskerrik asko parte hartzaile guztiei!

Pazkoako 7. domekea C urtea Jaunaren Igokundea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
 
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo. 

 
Irakurgaiak euskeraz.



lunes, 27 de mayo de 2019

Jesusen bedeinkazioa La bendición de Jesús: Jose Antonio Pagola


Azken tartetxoa bizi du Jesusek bereekin. Laster utziko ditu, Aitaren misterioan behin betiko sartzeko. Ordudanik ezin izango da haien bidelagun munduko bideetan, Galilean izan den bezala. Inork ez du ordeztuko Jesusen presentzia.

domingo, 26 de mayo de 2019

Errogatiba bideak 02



Bidea egiteko hamaika arrazoi dago. Batzutan negozio bategaitik egiten dogu bidea. Besteetan hitzordu bat dogulako, Inoiz errekaduak egiten, edota altxorraren bila. Erromesaren asmoak bestelakok dira. “Zeharo bestelakoaren” bila doa erromesa. Jainkotasunaren arrastoen bila. Jainkotasunaren argi izpien atzetik.

sábado, 25 de mayo de 2019

Igorre: familia ospakizuna eta lehen jaunartzeak

Familia ospakizunean, giro alai gozoan, gure parrokiko hamalau neska-mutilek euren lehen jaunartzea ospatu dabe, familiek lagunduta eta KTko familia guztien laguntasunarekin. Ospakizun alaia izan da: familia, parrokiko eliztarrak, KT lagunak... Zorionak guztioi!

jueves, 23 de mayo de 2019

Xalbador, beldur-erlijiotik maitasun-sinesmenera. Jende xumearen erlijio-jakituria



Gartzia Trujillo, Sebastian, Desclée De Brouwer, Bilbao 2019, 150 or., 10 €.
Liburu berri bat argitaratu du Sebastian Gartzia Trujillok euskal literatura eta Jainkoa elkarrizketan jarriaz. Hamaika euskal literato eta Jainkoa bere lan mardulean putzu sakona erakutsi bazuen ere, oraindino badago zer edan iturri horretatik. Liburu hartatik kanpo geratu zen Xalbador bertsolariaren gainean da azken idazlana.

miércoles, 22 de mayo de 2019

Lehen Jaunartzeak Primeras Comuniones



Aurten be, gura parrokietan hainbat umek ospatu dabe edo ospatuko dabe Lehen Jaunartzea gure parrokietan. Hasi Bedian eta Zeanuriraino, hile guztian zehar ospatuko dira, Lemoa eta Igorren amaitu arte. Zorionak eurei eta euren familiei!
Este año también un número grande de niños y niñas de nuestras parroquias de Arratia han vivido o vivirán su primera comunión. Empezado en Bedia y hasta Zeanuri y durante todo el mes de mayo lo irán celebrando, hasta terminar con los de Lemoa e Igorre. Zorionak a ellos y a sus familias.

martes, 21 de mayo de 2019

Bakardadea: itzal eta argi

Kalean da HEMEN erlijio gogoetarako aldizkariaren 61. zenbakia, Bakardadeari eskeinia. Hona hemen gai nagusiak eta egileak...

Ben-Hur y las elecciones

Dolores Aleixandre

Frente a la competición entre candidatos parecida a la carrera de aurigas, Alguien hace campaña de otro modo

Pazkoako 6. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

 
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo. 

 
Irakurgaiak euskeraz.




lunes, 20 de mayo de 2019

Jesusen azken desioak Ultimos deseos de Jesús: Jose Antonio Pagola



            Ikasleei agur egiten ari da Jesus. Triste eta koldarturik ikusten ditu. Guztiek dakite azken uneak bizitzen ari direla beren Maisuarekin. Zer gertatuko da Maisua joatean? Norengana jo ahal izango dute? Zein izango dute babesle? Bihotz eman nahi die Jesusek, bere azken desioak azalduz.

domingo, 19 de mayo de 2019

Artea: familia mezea eta lehen jaunartzeak

Domekako familia ospakizunean, giro alai gozoan, gure parrokiko Xabierrek bere lehen jaunartzea ospatu dau, familiek lagunduta eta KTko familia guztien laguntasunarekin. Ospakizun alaia izan da: familia, parrokiko eliztarrak, KT lagunak... Zorionak Xabier!

Pederastia eclesial, diaconado femenino y reforma de la Curia. Un alto en el camino

Jesús Martínez Gordo
(Teólogo)
Conviene hacer un alto en el camino para mirar lo andado durante estos primeros meses del 2019 y, levantando la vista, otear el horizonte más inmediato al que se dirige la Iglesia católica en los restantes. El cuatrimestre que acabamos de despedir ha estado marcado por el drama de la pederastia eclesial, por la Cumbre de presidentes de las Conferencias Episcopales de todo el mundo en Roma (21-24 febrero) y por el discurso final del Papa. No le han faltado críticas, cierto que, con muy diferente fundamento, por haber contextualizado esta tragedia en el marco de una plaga mundial silenciada y particularmente presente en las relaciones de proximidad; por haber culpado de ella a Satanás, tirando balones fuera; por no haber propuesto medidas concretas; por no haber dado más protagonismo a las víctimas y por no haber atajado el clericalismo, la causa más radical de tan deleznable comportamiento.

Soy comercio justo! Día internacional del Comercio Justo

Dimako postua 2019

Dimako azokan be egon zan bidezko merkataritzako postua, domekan, maiatzak 12. 
Aurten zapatuan, maiatzak 11, ospatu zan Bidezko Merkataritzaren Eguna mundu guztian.
Arratiak be bat egin eban helburu eta ekimen honegaz.
Hona Dimako eta Zeanuriko agerpen grafikoak.

viernes, 17 de mayo de 2019

Errogatiba bideak


Talibanak gerran Budaren gizaldietako irudiak zatitu eta txikitu ebezan. Irudi hareek apurtzea, budista izan ala ez, ondarearen aurkako atentatu bat legez hartu genduan. Irudien suntsipenak agertzen ebana ez zan erlijio kontua, kultura gaia baino.
Ondare materialaz gain, bada ondare ez materiala ere. Jaso eta jagon: ipuinak, ohiturak, dantzak, bideak…

jueves, 16 de mayo de 2019

Maiatza urtearen ardatza: Juan Manuel Etxebarria: Urtaro 06

Fatimako Ama Zeanuriko Ipiñaburun. 1957
Maiatza: kurutzeak, San Isidro eta Andra Maria. Hona hemen Juan Manuel Etxebarriari esker bere Euskal urtea ohituraz betea liburuaren beste atal bat. Oso osorik liburuan bertan aurkitu daiteke bere lana maiatzari eskainia. Guk hona gora behera batzuk eta ipuin bat dakarguz. Eskerrik asko Manu! 


miércoles, 15 de mayo de 2019

San Isidro 2019: emakumeak landa herrietan

Gaur San Isidro. Nekazal herrietan gogoratzen da. Zoritxarrez gure elizbarrutian gai hau baztertuta geratu da pastoraltzan, gure egoeraren pobrezia dala-eta, edo beste aukera batzuk argiago dagozalako. Eta zer esanik be ez, euskaldun herri txiketan. Gogoeta bat be egin genduan gai honen inguruan: Herri txikien pastorala: harrobitik periferiara. 

Gaur landa herrietako emakumearen egoeraz aberastu egiten dogu gogoeta, David Ceamanos Valero abadearen otoitz honegaz. Eta umorea ez galtzeko, bertso batzuk be badakarguz amaieran.

San Isidro Zeanuriko herriak

San Isidro ermitea. Zeanuri
Barritua! San Isidro jaia ospatuko da datorren eguaztenean Zeanurin.
Mezea goizeko 11.30etan ospatuko da San Isidro ermitean bertan.
San Isidrori buruz gehiago jakiteko klik berton.

Jai honetako liturgia lagungarriak.



MAIATZAREN 15ean SAN ISIDRO

Ropa usada, una segunda vida

Kooperako kontenedora Arratian
¿Qué pasa cuando depositamos una bolsa con ropa usada en cualquiera de los contenedores de Koopera en Arratia?
Aunque parezca un sector basado en la belleza, la apariencia e inicialmente inofensivo, la de la moda es una industria muy agresiva, la segunda más contaminante del mundo después de la petrolera, una reflexión de Julen Rekondo.

lunes, 13 de mayo de 2019

Adiskidetasuna Eliza barruan Amistad dentro de la Iglesia: Jose Antonio Pagola



Eraila izan bezperan, azken afaria ospatu du Jesusek bereekin. Ikasleen oinak garbitu berriak ditu. Judasek hartua du jada bere erabaki tragikoa, eta, Jesusen eskutik azken mokadua hartu ondoren, han doa bere lana burutzera. Ozenki esan du Jesusek guztiak sentitzen ari direna: «Ene semeok, denbora gutxi dut jada zuekin egoteko».

domingo, 12 de mayo de 2019

Zeanuri: familia mezea eta lehen jaunartzeak

Domekako familia ospakizunean, giro alai gozoan, gure parrokiko zazpi neska-mutilek, Gorane, Liher, Naroa, Aingeru, June, Markel eta Amanek, euren lehen jaunartzea ospatu dabe, familiek lagunduta.
Zorionak zazpiei eta euren familiei!

Dima: erromeria Aita Domingo Iturrateren jaiotetxera

Erromesaldiaren irudi bat

Trinatarioen Mundu mailako Nagusia Dimara etorri da Iturrate Dohatsuaren eguna ospatzeko. 

Kerala estatuan (India) jaio zen A. Jose Thomas Narlaly Trinitarioen ordenako Ministro Nagusiak lehenengo aldiz parte hartu dau atzo, zapatuz, Dima bere jaioterrian ospatu dan Domingo Iturrate dohatsuaren oroimenez egin dan otoitz ibilaldian.

viernes, 10 de mayo de 2019

Dima recuerda con romeria y misa a su Beato Domingo Iturrate en su casa natal


Imagen de la marcha oracional
El sábado, 11 de mayo, se celebra la fiesta del Beato Aita Domingo, recordando su natalicio en su misma casa natal. Este año, el El P. JoséThomas Narlaly, Ministro General de la orden Trinitaria, nacido en el estado de Kerala (India) participará por primera vez en la marcha oracional del beato Domingo Iturrate, que se celebrará en Dima, su localidad natal, este próximo sábado.

jueves, 9 de mayo de 2019

Bidezko merkataritza Zeanurin San Isidrotan

Maiatzaren 12an ospatzen da Mundu mailako Bidezko merkataritzaren eguna (Día Internacional del Comercio Justo). Maiatzaren 11an, zapatua, San Isidro jaia eta azokea, Zeanuriko plazan Caritas Arratiako txokoa izango dozu bidezko merkatal gaiaz ornitua. Urreratu zaitez eta bertako boluntarioek edozein zalantza argituko deutsue. 30 urte baino gehiago bete ditu bidezko merkataritzak gure artean. Arratian hamar urte baino gehiago Caritas Arratiaren eskutik.

martes, 7 de mayo de 2019

Pazkoako 4. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.


Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo. 

Irakurgaiak euskeraz.






lunes, 6 de mayo de 2019

Jesusi entzun eta jarraitu Escuchar y seguir a Jesús: Jose Antonio Pagola



            Negua zen. Jesus paseatzen zebilen Salomonen arkupean, Tenpluko zabalgune handia inguratzen zuten aire zabaleko galerietako batean. Arkupe hau, zehazki, sarritan erabiltzen zuen jendeak; izan ere, itxuraz, murru batek babesten zuen haizearen kontra.

domingo, 5 de mayo de 2019

Urriaren 5ean hasiko da Liturgia 4.0 ikastaroa Arratian

Amaitu da Liturgia 3.0 ikastaroa. Urrian hasiko da Liturgia 4.0
Ana Berrizbeitiak zuzendu dau azken ekitaldia eta zabaldu dauz IDTPko agiriak orain arte parte hartu daben ospatzaile eta liturgia laguntzaile taldeari. Holan amaitu da hirugarren urtez Arratian emoten dan ikastaro hau.

sábado, 4 de mayo de 2019

San Isidro Labrador 2019

San Isidro jaia datorrela eta, egindako bertso sortatxoa. 

Maiatzaren hamabost  aurten be badator
Nekazal herrietan         jaiak han eta hor...

miércoles, 1 de mayo de 2019

Areatza: Santikurutz meza eta soloen bedeinkapena zapatuan

Zapatu honetan hitzordua  dogu herri erlijioagaz lotuta. Areatza eta Zeanuri bitartean, Santikurutz ermitean, mezea goizeko 12:00etan. Kontuz, aurten mezea Karpon izango da-eta.