Entrada destacada

Wanted 100 arratiars for the croud founding of Juanjo Elezkano's CD

40 arratiar batu gara; beste 60 lagunen konpromisoaren bila gabiz 1.000 €ko helburua betetzeko. Azken eguna abenduak 31.

sábado, 30 de abril de 2011

Pagola: Jesús, creador de un movimiento profético de seguidores al servicio del Reino de Dios


Conferencia de José Antonio Pagola: Jesús, creador de un movimiento profético de seguidores al servicio del Reino de Dios, dentro del Foro Religioso de Vitoria/Gasteiz el día 10 de abril de 2011.


martes, 26 de abril de 2011

Hasiera berria Nuevo inicio: Pagola



Jesusen atarramenduaz izuturik, etxe ezagun batean babestu dira ikasleak. Elkarturik dira berriro, baina Jesus ez dute jada berekin. Elkartean hutsune bat da, inork bete ezina. Jesus falta da. Ezin entzun dute jada, suak harturiko haren hitza. Ezin ikusi dute hura zoritxarreko jendea txeraz bedeinkatzen. Nori jarraitu orain?

Aterrados por la ejecución de Jesús, los discípulos se refugian en una casa conocida. De nuevo están reunidos, pero ya no está Jesús con ellos. En la comunidad hay un vacío que nadie puede llenar. Les falta Jesús. No pueden escuchar sus palabras llenas de fuego. No pueden verlo bendiciendo con ternura a los desgraciados. ¿A quién seguirán ahora?

viernes, 22 de abril de 2011

Azken afari ezkeroz, Jauna Eguen Santua




Azken afari ezkeroz, Jauna,
gure janari Zu zera.
Agindu gozoz lotu gintuzun
zure Gorputza hartzera,

Mahaitik mahaira

De la mesa  a la Mesa.
Meditación de Jueves Santo.


Markosen ebanjeliotik: (2,13-17)

Jesusek barriro aintzira edo itsaso aldera urten eban. Jende guztia berarengana zetorren eta irakasten hasi jaken.
Bidez joiala, Mateo Alfeorena ikusi eban zerga batzeko mahaian jesarrita, eta esan eutson:
–Jarraitu niri.

miércoles, 20 de abril de 2011

Aste Santua 2011 Semana Santa eleizkizun ordutegia Arratian

Erramu domekea Domingo de Ramos

Eguen Santua

Ordu Santua

Bariku Santua

Pazko Bigilia

Pazko domekea Domingo de Pascua


Bederatzi parrokien eleizkizun ordutegia

Horario de celebraciones en las nueve parroquias

Aste Santua. Irakurgaiak.

Gogoetak. Meditaciones.


Semana Santa Meditaciones

Meditaciones para los distintos días de Semana Santa.
Selección de materiales recogidos en distintas fuentes.
Euskera y castellano.
Hora Santa.
Vía Crucis.
Celebración del perdón.
Pagola, Nolan...


Aste Santua Gogoetak

Aste Santurako gogoetak handik eta hemendik batuak:
Alkarte Penitentzia,
Ordu Santua,
Kurutze bidea.
Pagola,
Nolan...


lunes, 18 de abril de 2011

Arrazoia zuen Jesusek Jesús tenía razón: Pagola


Zer sentitzen dugu Jesusen jarraitzaileok egiaz sinestera ausartzen garenean Jainkoak Jesus piztu duela? Zer bizi ohi dugu haren ondoren ibiltzen jarraitzean? Nola komunikatzen gara harekin, hura biziaz blai esperimentatzen dugunean?

¿Qué sentimos los seguidores de Jesús cuando nos atrevemos a creer de verdad que Dios ha resucitado a Jesús? ¿Qué vivimos mientras seguimos caminando tras sus pasos? ¿Cómo nos comunicamos con él cuando lo experimentamos lleno de vida?

domingo, 17 de abril de 2011

Lino Akesolo mendeurreneko homilia

     Egunon eta ondo etorriak guztiok Dimako herri polit eta txukun honetara. Biotza eta besoak zabalik hartzen zaituegu gure herri honetan, gaur, bertoko seme on, argi eta zintso baten mendeurrena ospatzen alkartzen garean egun honetan. Ondo etorriak ba eta egun on bat igaro gure artean.

viernes, 15 de abril de 2011

Zeanuri: Andra Mari Parrokia





Zeanuriko Andra Mari parrokiaren ganean gehiago jakin guran, Ander Manterolari alkarrizketa bat egin geuntsan Gabonetako oporretan. Hemen kontauko ditugunak berak esandakoak dira.

jueves, 14 de abril de 2011

Dima: Lino Akesoloren mendeurrena ospatuko da

Lino Akesolo karmeldarraren mendeurrena ospatuko dau Dimako herriak aprilaren 15 eta 16an. Hona hemen ekintzen egitaraua:


miércoles, 13 de abril de 2011

Lana bizigai Trabajo para la vida: Obispo Iceta



“El trabajo es para la vida. No más víctimas en accidente laboral” goiburupean, on Mario Izeta gotzainak idazkia kaleratu dau apirilaren 28an ospatuko dan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Munduko Jardunaldia dala-ta. Hona hemen hitzez hitz gotzainaren idazkia.

Con el título “El trabajo es para la vida. No más víctimas en accidente laboral” nuestro obispo, monseñor Mario Iceta, ha escrito una Nota ante la próxima celebración el 28 de abril de la Jornada Mundial de la Seguridad y la Salud en el trabajo. Nota que en su integridad, reproducimos a continuación.

martes, 12 de abril de 2011

Bakearen bidea pausoz pauso prestatzen

Gauean hotz egin zuela nabaria zen. Belar gainean izoztutako ihintzak hala baieztatzen zuen. 10:00etarako, ostera,, eguzki berotzen hasita zegoen, eta iaz ez bezala, aurten egun zoragarria aurreikusten zuten Ziortza-Bolibarren batutako ehundaka kristauek. Bakeraren aldeko eskaria zuten ahoan guztiek. Jendetza izugarria idatzi dau Garbiñe Garagarzak HITZAn.



lunes, 11 de abril de 2011

Emon bidea bakeari: Esti eta Olatz eta Zeanuriko umeak

Hona hemen lankidetzaren lan polit bat: bideo musikatua.

Kantariak: Esti eta Olatz
Doinua: herrikoia
Bertsoak:  Aita Martzel Andrinua

Antzesleak: Zeanuriko katekesiko umeak
Grabazioa: Arantza eta Edorta

Eskerrik asko Zeanuriko udaltzain Jose Mariri grabazio eguean emondako laguntzagaitik eta Iker Barrutietari bideo sareratzeagaitik.


Eskandalua eta erokeria Escándalo y locura: Pagola



Lehen kristauak jakinaren gainean ziren. Jainko gurutziltzatuagan sinestea eskandalutzat eta erokeriatzat har zitekeen soilik. Zeini eman zion buruak Jainkoaz halako gauza zentzugabea eta izugarria esateko? Erlijio bakar bat ere ez zen ausartu sekula halako zerbait aitortzera.

Los primeros cristianos lo sabían. Su fe en un Dios crucificado sólo podía ser considerada como un escándalo y una locura. ¿A quién se le había ocurrido decir algo tan absurdo y horrendo de Dios? Nunca religión alguna se ha atrevido a confesar algo semejante.

domingo, 10 de abril de 2011

Pausoak bakearen bidean

I. Fradua argazkia
Bi mila pertsona batu ziren atzo Ziortzarako bakearen aldeko ibilaldian, idazten dau Imanol Fraduak gaurko DEIAn.

Pasa den urteetako arrakasta ikusita eta egiten zuen eguraldi ederraz lagunduta, bi mila pertsonek egin zuten bat atzokoan Bizkaiko ehun parrokiek antolatutako Ziortzarako bake ibilaldiarekin. Ermuatik Arrigorriara eta Bermeotik Ondarroarako hainbat lagunek parte hartu zuten martxan, "bakearen alde otoitz egiteko" eta "gure herriak gaur egun bizi duen bake egarria nolabait asetzeko".

sábado, 9 de abril de 2011

Emon bidea bakeari eguneko otoitz eta gogoetak osorik


ZIORTZARA BAKE-BIDEAN. Ziortza 2011ko Apirilaren 9a
Todos los textos de oración y meditación en la marcha 
excepto las palabras del Obispo Iceta en entrada propia

HASIERA  /  INICIO DE LA MARCHA      (Bolibarko plazan)

Oharra  /  Monición

Egunon! Ondo etorriak!
Bienvenidos a esta marcha por la paz!

Ibilaldiari hasiera emotera goaz. Ziortzako monastegiraino joango gara, eta ahal danik eta gehien, isilean eta otoitz giroan egitea proposatzen jaku.

Hagamos esta nuestra marcha-subida hasta el monasterio de Ziortza en actitud orante. Los creyentes sabemos que la paz es don de Dios y sabemos también que la oración prepara y dispone nuestros corazones para recibir esta paz y para trabajar por la paz. Este es pues el sentido de nuestra marcha de este año: ser receptores del don de la paz y ser constructores de la paz en nuestra sociedad.

Emon bidea bakeari: alocución del Obispo Iceta

Alocución del Obispo Mario Iceta.
Mario Iceta gotzainaren berbak.

Imágenes de la marcha.
Ibilaldiaren irudiak.

Un trabajo de Iker Barrutieta jaunaren lan bat




Emon bidea bakeari: arrakasta beroa cálido éxito



Argazkiak: Iker Barrutieta

Arrakasta beroa euki dau Bolibartik Ziortzarainoko Bakearen aldeko III Ibilaldiak “Emon bidea bakeari” goiburuagaz.

viernes, 8 de abril de 2011

Emon bidea bakeari: azken oharrak últimos avisos


• Autobusak Bolibarren itxiko gaitu eta Ziortzara igongo dau.
• Bolibartik Ziortzaraino doan ibilaldia otoitz giroan egingo dogu. Isiltasuna zainduz. Kilometro bi eskaseko ibilaldia da.
• Hasiera goizeko 10etan izango da Bolibarko eliza aurreko plazan. Plaza ondora batu gaitezela danok.


• El autobús nos dejará en Bolibar y subirá a Ziortza para cogernos para la vuelta.
• El recorrido de Bolibar a Ziortza lo haremos en clima de oración. Es un recorrido inferior a dos kilómetros.
• El comienzo de la marcha por la paz se iniciará en la plaza que está junto a la iglesia. Conviene que nos juntemos lo más posible en la plaza.

jueves, 7 de abril de 2011

En marcha hacia la Paz

Fieles de cien parroquias de Bizkaia se reúnen en una caminata entre Bolibar y Ziortza el sábado, escribe
Imanol Fradua hoy en DEIA.


Tratar de saciar "la sed de paz y reconciliación que vive nuestro pueblo" mediante una marcha de oración colectiva será el principal propósito de la caminata que este próximo sábado por la mañana ascenderá desde la puebla de Bolibar hasta la colegiata de Ziortza. Los fieles de un centenar de parroquias de las vicarías cuarta y quinta de Bizkaia, que van desde Ermua hasta Arrigorriaga y desde Bermeo hasta Ondarroa, volverán a confluir en una jornada de "oración por la paz".

Gaur 100 urte Lino Akesolo jaio zala

Lino Akesolo Diman, Oban jaio zan, Akesolo deritzan baserrian. Bederatzi urterarte auzoko eskolan ikasi eban, euskeraz ikasi be irakaslea euskalduna zan eta. 1921ean, 10 urteko zala, Zornotzara, Larreara joan zan ikasten. Humanidadeak lehenengo, horren ostean urtebete Markinan eta beste hiru Gasteizen filosofia ikasten. Ostean, Teologia Begoñan dagoala. Eta ikasle zala emon eban Meza barria, 1934an. Ikasketak amaituta, Zornotzako ikastetxe barrira joan zan irakasle.

miércoles, 6 de abril de 2011

Zapatuan, bakearen aldeko III. ibilaldia Ziortzara




Zapatu honetan, apirilak 9, goizeko 10,00etan ekingo jako Bolibarren Bakearen aldeko III. Ibilaldiari. Hirugarren urtez, Elizbarrutiko IV. eta V. bikaritzetako kristinau ugari batuko da bertan. Joan dan ekitaldian lez, on Mario Izeta gotzaina be ibilaldian izango da.

Este próximo sábado, 9 de abril, a las 10 de la mañana, se iniciará en Bolibar la III Marcha por la Paz, que por tercer año consecutivo reunirá a un buen número de cristianos de las vicarías IV y V de la Diócesis. Como en la pasada edición, el obispo, monseñor Mario Iceta, participará en la marcha.

Asis sarea Igorren otoitzaldia barikuan 7.30etan

Garizumako programazioari jarraituz Otoitzaldia Asis sareagaz batera Igorren.
Oración con la red Asis en Igorre siguiendo la programación de Cuaresma.

Asiseko gutuna hemen
Aquí la carta de Asis...


lunes, 4 de abril de 2011

Gure Esperantza Nuestra Esperanza: Pagola



Harrigarria da Lazaroren piztueraren kontakizuna. Batetik, inoiz ez bezalako ageri da Jesus une honetan: gizatar, hauskor eta bihotzeko; izan ere, bere adiskiderik onetakoa hil zaio. Bestetik, inoiz ez bezalako gonbita egin digu: bere ahalmen salbatzailean sinestera: «Neu naiz piztuera eta bizia: nigan sinesten duena, hilik ere, biziko da… Sinesten al duzu hau?»

El relato de la resurrección de Lázaro es sorprendente. Por una parte, nunca se nos presenta a Jesús tan humano, frágil y entrañable como en este momento en que se le muere uno de sus mejores amigos. Por otra parte, nunca se nos invita tan directamente a creer en su poder salvador: «Yo soy la resurrección y la vida: el que cree en mí, aunque muera, vivirá... ¿Crees esto?»

domingo, 3 de abril de 2011

Arratia paperean

Hamabost urte ondoren barriro dogu esku artean Arratiako Eleiza agerkaria. 1995 eta 1996 urteetan zehar lau ale kaleratu ziran eta Arratiako Pastoral Batzordearen eraginez, eskualdeko bederatzi parrokietan zabaldu. Orduan agerkari osoa elebiduna zan, guzti guztia gaztelaniaz zein euskeraz.

sábado, 2 de abril de 2011

Joxe Arregi Arratian: argazkiak

Berbaldi gozoa bezain interesgarria Jesukristori buruzkoa emon euskun Joxe Arregi teologoak Igorren, Arratiako Elizak antolatutako Garizuma zikloaren barruan. Itziar Etxebarriak gidatu eban hasierako otoitzaldia, kantuz emon zana. Ondoren Esteban Orbek egin eban teologo euskaldunaren aurkezpena. Arregik Jesukristoren Barri Ona XXI. mendean gaia azaldu eban. Amaitzeko itaun erantzunak izan ziran.


Bibi

Bibiana Zautua 'bibi' sacristana de andra mari: La parroquia de Igorre fue su segundo hogar, escribe Iban Gorriti en DEIA.

La apreciada sacristana de la parroquia Andra Mari de Igorre falleció el pasado domingo a los 90 años de edad. Bibiana Zautua era más conocida por todos como Bibi. El párroco de la localidad del valle de Arratia, José Mari Kortazar, toma del acerbo popular un refrán: es mejor llevarse bien con el sacristán que con el párroco, pues los curas van cambiando de pueblo pero el sacristán permanece. "Lo cierto es que no era nada difícil llevarse bien con Bibi", valora.

viernes, 1 de abril de 2011

Bedia: Parkamenaren Jaia Fiesta del Perdón



Aurten zazpi umek hartuko dabe lehenengoz gure Jauna Bedian. Gure herrian ohitura dan moduan, Asentzio egunez egingo da sakramentu horren ospakizuna, bagilaren 5ean. Baina umeok martiaren 27an beste sakramentu bat hartu dabe lehenengoz, autortzarena.

En la parroquia de Bedia un grupo de siete niños se está preparando para celebrar su primera comunión este año. La celebración tendrá lugar el día 5 de junio, día en que se celebra la Ascensión del Señor, tal como se viene haciendo desde antaño en Bedia.