Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

martes, 25 de septiembre de 2012

Artea: Saria jaso dau Caritas Arratiak eratutako dendatxoak

Mekartea azokan saria jaso dau Caritas Arratiak eratu eban postuak bidezko merkataritzazko generoz hornitua. Boluntarioek pozarren jaso dabez 100 euroko saria eta aipamena. Ea beste udalek ere bide beretik jarraitzen daben!

Jai handi bat izan zan Artea iraileko zapatu haretan. Azoka bete terik egon zan baina alkartasunak ere euki eban bere txokotxua. Caritas Arratiaren eskutik bidezko merkataritzazko produktuz ederto orniturik egoan postu hau. Ez da hau lehen urtea, ezta herri bakarra ere. Urteotan Arratiako herrietako azokatan beti ikusi daitekez holako sal mahaiak boluntarioen eskutik.

Aurten Arteako Udalari ez jako lagun honen konstantzia konturatu barik igaro. Sari ezbardinak banatzeko unean, Caritas Arratiako salpostu xume honek aipamena eta saritxoa jaso ebazan.

Zorionak Caritaseko lagunei beraz!


No hay comentarios: