Abenduko izarrak

viernes, 23 de noviembre de 2012

Biblia osoa bizkaieraz interneten

Albiste ona litzateke, Biblia osoa ez balitz ere, Itun Barria edo lau ebanjelioak izanik sikeran. Sarean. Debalde. Errez aurkitzeko pasarte bat eta errez erabilteko moduan. Badogu sarean Biblia batuaz, lapurteraz, umeentzako jolas eta guztiz. Bizkaieraz badoguz textu liturgiko asko, guk ere jarri doguz domeketako irakurgaiak sarean. Baina errez erabilteko moduan, pasarte bat kapituluka aurkitzeko eran, inoiz izango ete dogu?

Bizkaiko Elizbarrutiko euskerazko baliapideen batzordeak hainbat material ditu, bizkaiko euskera jator eta garbian itzulita eta prest. Lan gitxi faltako litzateke. Eta inbertsio ekonomiko txiki bat nahiko litzateke sarean ipinteko danon esku Biblia osoa ez bada, Itun Barria sikeran, edo lau ebanjelioak.

Euskaldun talde txiki batek aspaldi egin eutson eskari hau gotzain kontseiluari:


5- Elizen arteko Biblia edo gitxienez Itun Berria bizkaieraz ere eskaini behar dela uste dogu, gure Eliz Barrutian bizkaitarroi bertoko euskalkian fedea sakontzeko eta otoitz egiteko aukera emonez; eta hori nahiko erreza eta kostu gitxikoa dala deritzagu, Batueraz Biblia ederra izanik. Gainera hori Interneten egotea be komenigarria litzateke, horrek asko erreztuko leukelako otoitz-orriak prestatzeko.
Euban-Zornotzan, 2012-02-15

Bitartean, lehengo moduan jarraituko dogu, Kerexetaren Biblia erabiliz, edota batuaz dagoan bertsioa, bakoitzak bere kontura, bizkaieraz jarriz, lana biderkatuz.
Laster ospatuko dogu Euskeraren Eguna, Xabierreko San Frantziskoren gerizpean. Behar bada hari eskatu beharko deutsagu mirari hau egitea mendebaldeko bere senide euskaldunei.
 

No hay comentarios: