Gora Zu gure Jauna gora!

viernes, 21 de diciembre de 2012

Erdibanatu eta ugaritu: Caritas Arratiaren kanpaina asteburu honetan



Gabonetan denok nabaritzen dugu nola doan argia apurka-apurka, baina beldurrik eta berandutzarik gabe, iluntasunari aurre egiten. Egunak luzatzen hasten dira, eta gaua argitasun bihurtzen da. Gonbidapen bat da, zalantza barik, “iluntasuna madarikatzeari utzi eta argi-zuziak pizten hasteko”. Gure kristau komunitateentzako, Jesusen jaiotzaren Berri Onak proposamen bat dakarkigu: “gure adore falta alde batera utzi eta maitasun eta errukian berriztatutako gizatasun baten bidea erakusten Digunaren bila joateko(2012ko abenduko mezua - Bilboko Gotzaina).  

            Gabon hauetan, Cáritasen izenean eta lelo honen pean: “Erdibanatu eta ugaritu” gure konpromisoa sendotu nahi dugu, eta gure inguruan dimentsio guztietan hazi den pobreziaren errealitateaz arduratu eta horretan lagundu. Pobreziari lotuta honakoa ikusten dugu: prestazio ekonomikoak lortzeko zailtasunak, etxebizitzaren prekarietatea, adin txikikoak kargura dauzkaten familiak eta ahultasun handiko egoerak. Argi-zuziak piztu ditzazuen gonbidatu nahi zaituztegu, konpromiso eta itxaropenezko mezu bat zabaltzeko: “Eman zure denbora, lana, dirua, laguntasuna… ingurukoak zure osagarri izan daitezela”. Horrela, Juan Bautistaren proposamena errealitate bihurtuko dugu: “bi tunika dauzkanak, ez daukanarekin partekatu ditzala; jatekoa daukanak, gauza bera egin dezala” (Lc3,11).
            Ahal duzuen neurrian mezu hau zabaltzen laguntzeko eskatu nahi dizuegu; liburuxkak banatuz, gure abenduko eukaristietan motibatuz, kanpaina egunean testuren bat irakurriz, auzoan kartelak jarriz… mobilizazio txiki horiek ere konpartitzeko gure dei urgentea zabaltzen dutelako.
            Proposamen argi bat da, “beste mundu bat posible dela” erakusteko. Norbanako eta familia bakoitzak laguntzeko modu zehatz bat har dezake: Soldataren hileko egun bat emanez; Gabonetako paga partekatuz, egitura bidegabeen aurrean salaketa profetikoak eginez, etxerik gabeko familien programetan erabiltzeko etxebizitzak emanez; boluntario bezala astean ordu batzuk emanez; ordainean ematearen edo bestelako kanpaina batzuekin bat eginez, banka solidarioan parte hartuz edo lan eremuan “bihotz handiko” enpresen ekimenetan parte hartuz.
            Jainkoak berak laguntzen digu gizatasun berriko proiektu ilusionagarri batean. Apurka-apurka, baina beldurrik eta berandutzarik gabe, bidegabekeria garaitzen joango gara -maitasunaren izenean-, pertsona bakoitzaren balio eta duintasunaz konbentzituta. Hori ORAIN eta HEMEN eraiki behar dugu.  Egin dezagun bada.
Jaso ezazue agur bero bat,



Carlos Bargos
Zuzendaria


En estas fechas de navidad notamos como la luz comienza poco a poco, pero sin dudas ni demoras, a vencer progresivamente a la oscuridad. Los días comienzan a alargar y la noche se va rindiendo a la claridad. Es una indiscutible invitación para “dejar de maldecir la oscuridad y empezar a encender antorchas”. Para nuestras comunidades cristianas, con la Buena Noticia del nacimiento de Jesús es una evidentemente propuesta “a levantarnos de nuestros desánimos y salir al encuentro de Quien nos muestra el camino de una humanidad renovada en el amor y la misericordia” (Mensaje de Adviento 2012 - Obispo de Bilbao).

              Esta Navidad desde Caritas y con el lema: «Compartir te multiplica», queremos reforzar nuestro compromiso de hacernos cargo y acompañar la realidad de pobreza que en nuestro entorno ha crecido en todas sus dimensiones. La vemos unida a la dificultad de acceso a prestaciones económicas, a la precariedad en la vivienda, a familias con menores a cargo y a situaciones de gran vulnerabilidad. Os invitamos a encender antorchas difundiendo un mensaje de compromiso y esperanza: “Con tu tiempo, trabajo, dinero, compañía..., haz que los demás sean parte de ti”, haciendo así realidad la propuesta de Juan Bautista: “el que tenga dos túnicas, que las reparta con el que no tiene; el que tenga para comer, que haga lo mismo” (Lc 3,11).
Os alentamos a que en la medida de vuestras posibilidades nos ayudéis a  divulgar este mensaje, repartiendo los folletos, motivando en nuestras eucaristías de adviento, leyendo algún texto el día de la campaña, poniendo carteles en el barrio,…porque también estas pequeñas movilizaciones multiplican nuestra urgente llamada a compartir.
              Es una clara propuesta a evidenciar que desde la solidaridad “otro mundo es posible”. Cada individuo, cada familia, puede acoger una forma concreta de ayuda: donando un día de salario al mes; compartiendo la paga de Navidad, optando por gestos de denuncia profética ante la existencia de estructuras injustas, algunas ofrecen viviendas para que sean empleadas en programas para alojar familias sin hogar; otras personas ofrecen algunas horas semanales de voluntariado ofreciendo lo que son y saben; hay quienes se suman a campañas como la dación en pago, la participación en banca solidaria o desde en ámbito laboral en iniciativas de empresas “con corazón”.
              Nos sabemos acompañados por el mismo Dios en un ilusionante proyecto de nueva humanidad en la que poco a poco, pero sin dudas ni demoras, vayamos venciendo la injusticia convencidos -desde el amor- del inmenso valor y dignidad de cada persona. Eso nos toca construirlo AHORA y AQUÍ. Vamos pues.
Recibid un cariñoso saludo,



Carlos Bargos
Director 

No hay comentarios: