Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

domingo, 23 de diciembre de 2012

Arratiako KT gabon jaia ospatu da Igorren: argazkiak

Klikatu irudian handiago ikusteko

            Igorren ospatu da Gabon Jaia Arratiakoa abenduaren 22an pozez eta musikaz beterik.

Arratia osoko 240 neska mutilek “Abendu meza Gandiagaren eskutik ” aurkeztu dabe. Arratiako zortzi herrietako kideek kanta, bertso eta poesiak batu dabez ikuskizun honetan.
Aukeratutako testuak Bitoriano Gandiga poetarenak izan dira, Pello Zabalak musikatuak, eta hitz eta doinuz kristau gabonaren zentzua sakontzen lagundu deuskue.

Kale jiran elizarantza
Eleizearen parte bat

Igorreko gaztetxoak

Gandiagari buruzko aurkezpena

Areatza: pregoia eta argi prozesioa

Igorre & Arantzazu: Kongoko haurrak

Zeanuri: Entzun berri hau

Bedia: Gizakiaren alde
Dima: Desagertu birtute
Lemoa: Berri onaren berri emaile
Artea: Bakea
Jesus umea hator hator!

Asteak emon dabez hain “ meza “ berezi hau prestatzen. Bedia, Lemoa, Dima, Igorre, Arantzazu, Artea, Areatza eta Zeanuriko katekesiko neska mutilek, Igorren aurkeztu dabena hain zuzen ere. Familiak buru belarri murgildu dira, seme alabei lagunduz, abenduaren 22an, zapatuz, arrastiko bostetan aurkeztu dan ospakizun honetan. Eskerrik asko eta txalo bero bat eurei!

Gabon Jai bateratu honen ohitura aspalditik dator. Gabon aurreko zapatu baten, urte bakoitzean herri ezbardin baten, katekesi inguruko neska mutil, familia eta katekistek bat egiten dabe. Helburua jai hau alaitasunez ospatzea da, inguratzen gaituan giro kontsumistatik alde eginaz. Urteko gai eta bide ezbardin bat aukeratzen da: gabon kantak, ipuinak kontatuz, antzerki txikien bitartez… 

Aurtengo ospakizuna Bitoriano Gandiaga frantziskotarraren lanen inguruan eratu da, Arantzazun bizi dan Pello Zabalak musikaz jantzitako poemen bitartez.

Igorreko KT aurkezpena amaitu ostean
Herri bakoitzak gai bat aukeratu dau, bere estilo eta baliabideekin aurkeztuteko asmotan. Areatzakoek, adibidez, pregoia aldarrikatuko dabe eta argien ibilaldi batez apaindu dabe berau. Igorre eta Arantzazutarrek, Santa Agedako herri doinuak erabiliaz, Kongoko umeak izan dabez akorduan. Ez da aukera kapritxokoa. Kontuan izan behar dogu egunotan dagoela zabalik tonbola solidarioa Igorren, Kongon eta Perun lanean dabiltzazan misiolari arratiarrak laguntzeko asmotan: Maribel Egiluz eta Juanita Agirre. 

Zeanuriztar gaztetxo talde bat Arantzazuraino joan da egunotan, kasurako, Pello Zabalari elkarrizketa bat egin eta Gandiaga bizi izan zan tokia eta bere lana ezagutzeko asmotan. Hori guzti hori kontuan harturik,  bere aurkezpen ikus entzunezko bat burutu dabe.

Zazpi pieza txikik osatuko dabe ospakizun hau. Bakoitza tonu eta estilo ezbardinaz aurkeztua, guztiak kristau Gabonak prestatzeko bidean.

Ospakizuna amaitzerakoan, Caritas Arratiak bidezko merkataritzazko produktuz osaturiko mahaia bete jarri dau, inork gura izan ezkeroz, genero hau erosteko aukera izanik. Hasieren ez, baina gero txokolatea hartu eta tertulian polito saldu dala esan deuskue Caritas Arratiako boluntarioek.


Hiru aurkezpen



Abenduaren 22ko zapatuko aurkezpena izan da nagusia. Halan da guztiz ere, beste aurkezpen bi be izan ditu ospakizun honek: Abenduaren 15an, zapatua, arrastiko 7etan, Igorreko parrokian, bertako ume, familia eta boluntarioen eskutik, eta abenduaren 23an, domekaz, goizeko 11.30etan, Zeanuriko parrokian, herri honetako ume, familia eta boluntarioen partaidetzaz.






240 chavales de Arratia han presentado la “Abendu meza Gandiagaren eskutik” uniendo cantos, teatro, bertsos y poesía en un espectáculo que ha unido a ocho pueblos del valle.

Con textos del poeta Bitoriano Gandiga y música de Pello Zabala han reflexionado sobre el sentido de la Navidad cristiana de la mano de la poesía y la música.

Tras semanas ensayando, han puesto en marcha esta “misa” tan especial. Chavales de la catequesis de Bedia, Lemoa, Dima, Igorre, Arantzazu, Artea, Areatza y Zeanuri han presentado en la parroquia de Igorre esta celebración poli artística. Los padres de familia se han implicado en la puesta en escena de esta celebración apoyando a sus hijos este sábado 22 de diciembre a las 5 de la tarde.

La costumbre viene de antiguo. Los chavales y las familias de la catequesis parroquial del valle se reúnen un sábado  anterior a Navidad para celebrar en familia esta fiesta lejos del aspecto consumista que se quiere imponer. Otros años han presentado villancicos, cuenta cuentos, representaciones teatrales… Este año han pensado organizar la celebración en torno a la obra del poeta franciscano Bitoriano Gandiaga y sus poemas musicalizados por el también franciscano residente en Arantzazu Pello Zabala.

Cada pueblo ha escogido un tema y lo  ha presentado según su estilo propio y sus recursos. Mientras los de Areatza han proclamdo el pregón de adviento han realizado una procesión de luces, los de Igorre, por poner otro ejemplo, utilizando músicas populares para acordarse de los niños del Congo. No es una casualidad, pues mucha gente de Igorre apoya también estos días, mediante la tómbola solidaria, a misioneras arratianas en Congo y Perú.

Como anécdota de lo serio que se han tomando la preparación de este día, un grupo de jóvenes de Zeanuri ha viajado hasta Arantzazu para entrevistar a Pello Zabala, el famoso fraile del tiempo, pero en esta ocasión para conocer el sitio donde vivió Gandiaga y conocer detalles de su vida y obra. Con todo ello pretenden presentar al público una breve exposición audiovisual sobre el poeta y su obra.

Un total de siete actuaciones han cuerpo a esta presentación, con distintos ritmos y aires, todos en torno a la preparación de la Navidad.

Aquellas personas que lo han deseado, al salir de la celebración han dispuesto una exposición de productos de comercio justo a la venta, organizado por Caritas Arratia.

Tres presentaciones



Aunque la presentación del sábado 22 ha sido la más participativa, la obra ha tenido dos presentaciones mas: El sábado 15 de diciembre, a las 7 de la tarde, a cargo de los chavales y voluntarios de la parroquia de Igorre, y el domingo 23,a las 11.30 de la mañana en la parroquia de Zeanuri, a cargo de los chavales y voluntarios de este pueblo.


No hay comentarios: