Zeanuriko kanpaiak

jueves, 11 de octubre de 2012

Ogia zatitzean ezagutzen zaitugu, Jauna

Arratiako Elizak argitaratutako azken liburutxoa.  
Última publicación del sector pastoral Arratia.




1. Gogoeta



Aitaren
eta Semearen
eta Espiritu Santuaren izenean,
Amen!





Eukaristiaren hasieran, abadeak dei egiten deutso gure Herriari, kurutzearen seinalea egin dagian. Kurutzearen seinalea, bateatuen bereizgarria da, Eukaristia, kurutzean hil eta berbiztu zan Jesus dalako.

            Aitaren izenean, bekokira daroat eskua. Jaungoikoa grabatu gurako neuke nire amets eta ideia guztietan. Jaungoikoaren eskuek nire pentsamendu guztiak ikutzea gurako neuke. Jaungoikoaren irudimena nire garunean loratzea gurako neuke, maitatzeko beste era batzuk asmatu ahal izateko.

            Semearen izenean, bihotzera daroat eskua. Jaungoikoari berba egin gurako neuskio, Jaungoikoari nire maitasun berba guztiez abestu gurako neuskio. Jaungoikoaren nahia nire bihotzean loratzea gurako neuke, beste zorion iturri batzuk asmatu ahal izateko.

            Espiritu Santuaren izenean, sorbalda batetik bestera eroango dot nire eskua. Jaungoikoaz jantzi gurako neuke goitik behera, ezkerretik eskumara. Parez pare zabalik dagoan leiho itzela izan gurako neuke; parez pare zabalik mundura, zerura, nire anai-arrebengana, txiroengana, harrizko bihotza dabenengana eta lurreko ahaztu guztiengana.


EUKARISTIAK
BATU EGITEN GAITU

Apurka-apurka, badator jentea.
Talde txikitan
sartzen da jentea elizan;
edo banan-banan, alkarren atzetik;
edo familian.
Elizea bete egiten da
eta, nahiz eta jente asko ez egon,
kopuru txiki hau
Jaungoikoaren Herria da.

Jaungoikoa ez da bankaria:
ez dau zenbakiekin kalkulurik egiten.
Jaungoikoa ez da merkataria:
ez dabil bezero bila.
Jaungoikoa ez da
ikuskizun bateko izarra:
ez dau ikusle kopurua zenbatzen.
Jaungoikoarentzat, benetan garrantzizkoa
ez da kopurua, bihotza baino.

Eliza ez da supermerkatua.
Jentea erakarteko,
elizeak ez dau beherapenik egiten.
Eukaristiak ez dau preziorik:
ez da kontsumoaren emaitza,
maitasunaren emaitza baino.


1. Reflexión

Para iniciar la Eucaristía el sacerdote invita a nuestro Pueblo a hacer la señal de la cruz. La señal de la cruz es la insignia de los bautizados, la insignia de los cristianos, porque la Eucaristía es Jesús muerto en la cruz y resucitado.

En el nombre del Padre, me llevo la mano a la frente. Quisiera inscribir a Dios en todos mis sueños e ideas. Quisiera que la mano de Dios tocara mis pensamientos. Quisiera que la imaginación de Dios floreciera en mi cerebro para poder inventar otros modos de amar.

En el nombre del Hijo me llevo la mano al corazón. Quisiera hablarle a Dios, quisiera cantar a Dios con todas mis palabras de amor. Quisiera que el deseo de Dios floreciera en mi corazón para poder inventar otras fuentes de felicidad.

En el nombre del Espíritu Santo mi mano pasa de un hombro a otro. Quisiera revestirme de Dios de arriba abajo, de izquierda a derecha. Quisiera ser una inmensa ventana abierta de par en par; abierta al mundo, al cielo, a mis hermanos y hermanas, a los pobres, a los que tienen el corazón de piedra y a todos los olvidados de la tierra.

En el nombre del Padre,
y del Hijo,
y del Espíritu santo.
¡ AMEN !

LA EUCARISTIA NOS CONGREGA


Poco a poco va llegando la gente.
Entran personas en la iglesia
en pequeños grupos;
o solas, una detrás de otra:
o en familia.
La iglesia se va llenando
y, aunque no haya en ella mucha gente,
ese pequeño número
constituye el Pueblo de Dios.

Dios no es un banquero:
no hace cálculos con números.
Dios no es un comerciante:
no anda buscando clientela.
Dios no es la estrella de un espectáculo:
no contabiliza el número de espectadores.
Para Dios, lo que importa
no es la cantidad, sino el corazón.


La iglesia no es un supermercado.
Para atraer a la gente,
la iglesia no hace rebajas.
La eucaristía no tiene precio:
no es un producto de consumo,
sino un producto de amor.

 


No hay comentarios: