Espiritu Santua

domingo, 1 de noviembre de 2020

Urtean zeharreko 32. domekea A




Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.


 

                            URTEAN ZEHARREKO XXXII. DOMEKEA - C

ELEIZBARRUTIAREN EGUNA:

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on,  Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

 

            Liturgi urtearen azkenetan gagoz. Eta gaur entzungo dogun Jaungoikoaren Berbeak mundu honetako gure azkenari begira jarten gaitu: gure geroari eta Jaunagan izango dogun amaibako bizitza zoriontsuari begira.

 

Gaur, Eleizbarrutiaren Eguna ospatzen dogu eta Bizkaiko Elizan VI. Ebanjelizatze Egitasmoan batez ere 4 Erronka ditugu OSPATU, IRAGARRI, ZERBITZATU eta guzti hori ALKARTEAN. Bizkaiko  kristau-alkartea Jesusen bidetik alkarregaz pausoak emotera deitua dago. Espirituak gidatu dagiala gure ibilbidea.

 

            Abestuz hasi dagigun Eukaristia.

 

            "Bizkai elizan seigarren plana…”

 

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok, autortu dagigun orain apaltasunez, gaiztakeriak eta pekatuak gugan dauken eragina. Eta Jaungoikoak eskeintzen deuskun bizia bete-betean onartu dagigun:

 

            - Jesus Jauna, benetako biziaren iturria zareana. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna,  munduko gatxa,  pekatua eta  heriotzea  garaitu dituzuna.  KRISTO,    E.

 

            - Jesus Jauna, gure itxaropena eta zorion betea zaituguna. ERRUKI, JAUNA.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

2 Mak 7, 1-2. 9-14:

 

            Zazpi anaia eta euren ama Jaungoikoaren Legea zapaltzera behartu nahi ditue. Baina, honeek oinazea eta heriotzea bera nahiago izan ditue, euren fedea ukatu baino.

 

Erantzun-Salmoa:  16. Salmoa

 

            Jaunagan betiko bizitza zoriontsua itxaroten dogulako, abestu daigun : Jauna dogula gure argi eta salbamen.

 

 "Jauna dot  argi eta salbamen"

 

2 Ts 2, 15 - 3, 5:

            San Paulok Tesalonikako eliztarrei zuzendutako berbak geuri iragarriko jakuz orain, gure bihotzak poztu dagiguzan.

Lk 20, 27-38:

            Jesusen aldian, saduzeo eta farisearren artean eztabaida bat egoan: lehenengoek ez eben sinisten hildakoen biztueran, farisearrek ostera, bai. Jesusek argi esango deusku hildakoak Jaunagan biziko dirala.

            Goratu dagigun biziaren Jaungoikoa, "Aleluia" abestuz.

 


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok, zuzendu deioguzan geure eskariak gu guztiok bizitza betea izatea nahi dauan Jaungoiko Aitari:

 

-       Gure Eleizbarrutiaren alde. Bertako kideok, alkartasun eta ardurakidetasunean biziz, Barri Onaren zerbitzari eta itxaropenaren lekuko izan gaitezan. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-       - Munduko gizon eta emakume guztiok, norberagandik hasita bideak erraztuaz, gure artean bakean bizitzeko ahaleginak egin dagiguzan. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-       Indarkeriaren biktimen alde. Jasandako oinaze bidegabea autortu daigun, euren eskubidean berreskuratu daiezan eta bizikidetzan egin daikien ekarpena autortu deiegun. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-       Gu guztion alde; gure bizitzak beste bizitza oso eta zoriontsuago baten hazi izan daitezan. Eskatu deiogun Jaunari.

           

            Biziaren iturri zarean Aita ona, entzun gizon eta emakume guztien alde egin deutsugun otoitza eta emon guztioi zure biziaren betea. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 OHARRA GERNIKALDERAKO

Gabon-Eguberrien barria haizatu: Ana Berrizbeitiaren gogoeta Gernikan

Martitzenean, azaroaren 8an, arrastsaldeko 7:30etan Gernikako Andra Mariko lokaletan

OHARRA ARRATIARAKO:

Aita Santuak  izendatuta, datorren domekan MUNDU MAILAKO POBREEN EGUNA ospatzen dogu eta Arratiako Caritasek pobreziaren egoeraz gure kontzientziak astindu nahirik  ekintza batzuk antolatu ditu:

 

-       Zapatuan  azaroak 12 eliza guztietan, eguerdiko 12 etan, gure lozorrotik itzartu gagizan kanpaiak  joko dira.

 

-       Zapatuan baita Lemoako kiroldegian arrastiko 6etan jaialdia. Danok gagoz gonbidatuta.

 

-       Domekan , azaroak 13,  eleizkizunetan pobrezian bizi direnakaz bat egingo dogu otoitzean eta hausnarketan.

 

 

AZKEN AGURRA

            Senideok, bere Berbaz eta Gorputzez janaritu eta indartu gaitu biziaren Jaunak. Goazen orain, eta biziaren aldeko agertu gaitezan geure jokabide eta ekintza guztietan.

            "Eskerrak bihotzetik."

 

                                



                               URTEAN ZEHARREKO XXXII. DOMEKEA - C

ELEIZBARRUTIAREN EGUNA:

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on,  Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

 

            Liturgi urtearen azkenetan gagoz. Eta gaur entzungo dogun Jaungoikoaren Berbeak mundu honetako gure azkenari begira jarten gaitu: gure geroari eta Jaunagan izango dogun amaibako bizitza zoriontsuari begira.

            Hoy celebramos el día de la Iglesia Diocesana y como Iglesia de Bizkaia en el Plan Diocesano de Evangelización tenemos sobre todo 4 Retos importantes: CELEBRAR, ANUNCIAR LA BUENA NOTICIA DE JESÚS, SERVIR y todo esto en COMUNIDAD. La comunidad-cristiana de Bizkaia, queremos caminar juntos siguiendo los pasos de Jesús. Que el Espíritu ilumine y aliente nuestro caminar.

            Abestuz hasi dagigun Eukaristia.

 

            "Bizkai elizan seigarren Plana  "

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok, autortu dagigun orain apaltasunez, gaiztakeriak eta pekatuak gugan dauken eragina. Eta Jaungoikoak eskeintzen deuskun bizia bete-betean onartu dagigun:

 

            - Jesus Jauna, benetako biziaren iturria zareana. ERRUKI, JAUNA.

            - Jesus Jauna,  munduko gatxa,  pekatua eta  heriotzea  garaitu dituzuna.  KRISTO, E.

            - Jesus Jauna, gure itxaropena eta zorion betea zaituguna. ERRUKI, JAUNA.

 

HITZAREN LITURGIA

 

2 Mak 7, 1-2. 9-14:

            Zazpi anaia eta euren ama Jaungoikoaren Legea zapaltzera behartu nahi ditue. Baina, honeek oinazea eta heriotzea bera nahiago izan ditue, euren fedea ukatu baino.

            La fe cambia la visión de la muerte; por eso tiene sentido dar la vida.

 

Erantzun-Salmoa:  16. Salmoa

            Jaunagan betiko bizitza zoriontsua itxaroten dogulako, abestu daigun : Jauna dogula gure argi eta salbamen.

            Nuestra vida está segura en manos de Dios. El escucha nuestra súplica. Cantemos al Dios que es nuestra luz y salvación.

 

 "Jauna dot argi eta salbamen"

 

2 Ts 2, 15 - 3, 5:

 

            San Paulok Tesalonikako eliztarrei zuzendutako berbak geuri iragarriko jakuz orain, gure bihotzak poztu dagiguzan.

            Pablo apóstol, exhorta a los cristianos de Tesalónica, a perseverar en la fe y a vivir en la esperanza.

 

Lk 20, 27-38:

            Jesusen aldian, saduzeo eta farisearren artean eztabaida bat egoan: lehenengoek ez eben sinisten hildakoen biztueran, farisearrek ostera, bai. Jesusek argi esango deusku hildakoak Jaunagan biziko dirala.

Jesús proclama que Dios, es un Dios de vivos, no de muertos y que está de parte de la vida.

            Goratu dagigun biziaren Jaungoikoa, "Aleluia" abestuz.

 


JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Senideok, zuzendu deioguzan geure eskariak gu guztiok bizitza betea izatea nahi dauan Jaungoiko Aitari:

 

-       Gure Eleizbarrutiaren alde. Bertako kideok, alkartasun eta ardurakidetasunean biziz, Barri Onaren zerbitzari eta itxaropenaren lekuko izan gaitezan. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-       Por todos aquellos que tienen responsabilidad de los pueblos y naciones: para que actúen y trabajen con justicia y lealtad.  Eskatu deiogun Jaunari.

 

-        Por las víctimas de la violencia, para que encuentren en nuestra comunidad cristiana compasión por el sufrimiento injusto padecido, solidaridad en la restauración de sus derechos y reconocimiento de su aportación a la convivencia. Eskatu deiogun Jaunari.

 

-       Gu guztion alde; gure bizitzak beste bizitza oso eta zoriontsuago baten hazi izan daitezan. Eskatu deiogun Jaunari.

 

            Biziaren iturri zarean Aita ona, entzun gizon eta emakume guztien alde egin deutsugun otoitza eta emon guztioi zure biziaren betea. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

AVISO PARA ARRATIA:

 

El próximo domingo día 13, celebramos el 6º DIA MUNDIAL DE LOS POBRES

 Cáritas Arratia respondiendo a la llamada  del Papa  ha organizado diversas actividades.

 

-. Sábado 12, a las 12 del mediodía repique de campanas en toda Arratia, para  que tomemos conciencia de la pobreza que viven nuestros hermanos.

 

-. El mismo  sábado en el Polideportivo de Lemoa el festival  a las 6 de la tarde

 

-. Domingo, 13, en todas las Celebraciones, oraremos y reflexionaremos ante esta situación

 

 

AZKEN AGURRA

 

            Senideok, bere Berbaz eta Gorputzez janaritu eta indartu gaitu biziaren Jaunak. Goazen orain, eta biziaren aldeko agertu gaitezan geure jokabide eta ekintza guztietan.

            El Señor nos ha alimentado con su palabra y la eucaristía. Que sea Él quien nos de fuerzas en su seguimiento

            "Eskerrak bihotzetik." 

    



  

XXXII. DOMEKEA URTEAN ZEHAR


Erraz aurkitzen dabe jakituria
haren bila dabilzanek.

Jakituria liburutik     (Jkd 6, 12-16)

Argitsua da jakituria, amatau ezina haren disdira;
Neke barik ikusten dabe maite dabenek,
baita aurkitzen ere ha bilatzen dabenek.
Bere gogo bizia dabenei, aurrea hartzen deutse
eta bere burua ezagutzera emoten.
Haren bila goiz-goizetik doanak ez dau nekerik izango,
ate ondoan aurkituko dau-eta jesarrita.
Zuhurtasunik handiena da haretaz gogoeta egitea;
haregaitik gauak beilan emoten dituana
laster izango da kezka barik,
izan ere jakituria bera ibilten da-eta hara eta hona
beraren duin diranen bila;
ondoguraz agertzen jake bideetan
eta euren gogoeta bakoitzean aurkezten.

Erantzun‑salmoa        Sal 62, 2-8


Zure egarriz daukat gogoa, Jauna, ene Jainkoa.

Jainko, neure Jainko zaitut,
goizetik bilatzen zaitut,
zure egarriz daukat gogoa, zure gurariz haragia,
lur legor, egarri, urbaga iduria.

Egona nozu Zuri begira jauretxean,
zure ospea ta indarra ikusi nahian.
Bizia baino hobea bai da zure maitasuna,
ezpanok egingo dabe zure goralpena.

Goretsiko zaitut bizi nazan artean,
jasoko ditut eskuok zure izenean.
Gurinez eta gantzez bezala beteko jat gogoa,
ezpan‑ikaraz goretsiko zaitu nire agoak.

Zutaz gomutatzen naz ohe‑gainean!
Zeu zaitut gogoan gauean.
Zeu izan zaralako nire laguntzailea,
pozez oihu dagit zure hegapean.



Jesusegan hil diranak
Jainkoak Haregaz batean Beraganatuko ditu.

San Paulo Apostoluak Tesalonikarrei egindako lehenengo epistolatik   (1 Ts 4, 13-18)

            Senideok: Ez dogu gura hildakoen zoriari buruz zuek ezjakinean egoterik, atsekabetu ez zaitezen, itxaropenik ez dabenen antzera. Jesus hil eta biztu zala benetan sinisten badogu, Jesusegaz bat eginik hil diranak ere Jainkoak beragaz hartuko ditu.
            [Hau dinotsuegu Jaunaren berban oinarrituta: guk, Jauna etortean bizirik egongo gareanok, ez deutsegu hil diranei aurrea hartuko. Izan ere, goiaingeruaren oihuz eta Jainkoaren turuta-hotsez seinalea emonik, Jauna bera jatsiko da-eta zerutik, eta lehenengo, Kristogaz bat eginik hildakoak biztuko dira; gero gu, artean bizirik izango gareanok, hareekin batean eroango gaitue hodeietan, airean, Jaunagaz topo egitera. Eta holan, beti Jaunagaz egongo gara. Adoretu egizue, beraz, alkar berba honeekin.]


Badator senargaia; urten egiozue bidera.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik           Mt 25, 1-13

            Aldi haretan, Jesusek parabola hau esan eutsen ikasleei: «Zeruetako erreinuagaz, euren kruseiluak eskuetan hartu eta senar ezkonbarriari bidera urten eutsoen hamar neskatilakin lez jazoten da. Neskatiletako bost zentzun bakoak ziran eta bost zentzundunak. Kruseiluak hartzean, zentzun bakoek ez eben oriorik hartu; zentzundunek, ostera, kruseiluekin batera orioa ere hartu eben ontzietan. Senarrak luzatzen ebanez, loguraz bete ziran danak eta loak hartu ebazan.
            Gauerdian oihu bat entzun zan: "Badator senargaia; urten egiozue bidera!" Jagi ziran neskatila guztiak, eta euren kruseiluak prestatu ebezan. Orduan, zentzun bakoek esan eutseen zentzundunei: "Emoiguzue orio apur bat, kruseiluak amatetan joakuz-eta". Zentzundunek erantzun eutseen: "Ea ez dogun nahikoa geuretzat eta zuentzat; hobe dozue, badaezpada, dendara joan eta erosi".
            Baina, erostera joanak zirala, senarra heldu zan, eta prest ziranak ezteguetara sartu ziran haregaz. Eta atea itxi egin zan.
            Heldu ziran, azkenean, beste neskatilak ere eta dei egin eben: “Jauna, Jauna, edegi!” Baina harek erantzun eutsen: “Benetan dinotsuet, ez dakit nortzuk zareen”.
            Egon, beraz, zuhur, ez dakizue-eta, ez eguna, ez ordua».