Aleluia! Juanjo Elezkano

sábado, 22 de septiembre de 2012

Exijentzia etikoa Exigencia ética: Asis sarea Arratia iraila



Hil honetan, frantziskotar espiritualitateko lau printzipioetatik hirugarrenari buruz doa Asisko gutuna: eguneroko bizitza, kanporantz: solidaritatea. Egungoa bezalako garai korapilatsuotan, sufrimendua eta bazterketa erabat ohikoa da. Gutun honetako testuek besteentzat, gertuko eta urrutikoentzat, prest egotera gonbidatzen gaituzte.


Gogoetarako gaia: Exijentzia etikoa 

Garai korapilatsuetan bizi gara, beldur eta zalantzazko, sufrimendu eta bazterketazko garaietan.
Horrelako garaietan mamu asko biziberritzen da: oihaneko jokaerak, “besteak hor konpon” eta “urak neure errotara” joerak; indarra hartzen du arrazakeriak eta, nekarazten gaituzten baztertuak ugalduz doazela ikustean, nahiago dugu haietaz ahaztu eta beste aldera begiratu.

Zalantzan jar ezin zitezkeela uste genuen lorpen sozialak bertan behera doaz elkarren ondoren. Osasunbidea eta heziketa bezalako eskubide unibertsalak, hain harro jartzen gintuztenak, gaur zalantzan jartzen dira edo besterik gabe desagertu egiten dira maila xumekoentzat. Pixkanaka lorturiko eskubideak murriztuz doaz, gu horretaz arduratzen ez garelarik. 

Zuzenbide gehiagoko mundu baten alde borrokatu nahi badugu, solidaritatea guretzat zerbait baliotsua baldin bada, azken mailakoez arduratzen bagara, adi egon beharko gatzaizkio gertatzen denari. Garrantzizkoak dira laguntzak eta eguneroko solidaritatea, baina are gehiago apustu publikoa egitea ahulenen eta azkenengoen alde, krisiaren zama gehien jasaten ari direnen alde. Ez dago jarrera neutrorik. Gure isilik egoteak esanahia du, gure hitz egiteak ere bai. Hitza beti izan da inportantea, baina azkenengoen ahotsa ez isiltzea exijentzia etiko bihurtu da egun. Isiltzea edo konprometitzea da aurrean dugun dilema.

Eta ezer egin ezin dela pentsatzen dugunean Ebanjeliora hurbiltzeak Jesusek azkenengoen eta baztertuen alde egindako konpromisoa jartzen digu aurrean, eta Hark behartsuei hitzemandako justiziazko Erreinua. 

Beste aldera ez begiratzea, injustiziaren aurrean amore ez ematea, ez isiltzea, ondare gabe utziak ikusezin ez bihurtzea da gure lana mundu zuzenago baten alde.

Ebanjelioko pasartea: Lk 10, 29-37

Baina lege-maisuak, bere galdera bidezkoa zela adierazi nahirik, galdetu zion Jesusi:
– Eta nor da nire lagun hurkoa?
Jesusek erantzun zion:
– Behin batean, gizon bat zihoan Jerusalemdik behera Jerikorantz eta lapurren eskuetan erori zen; zeuzkanak kendu eta, egurtu ondoren, alde egin zuten, erdi hilik utziz. Apaiz bat gertatu zen, hain zuzen, bide hartan behera, eta, gizona ikustean, bidetik okertu eta aurrera jo zuen. Gauza bera egin zuen handik igaro zen tenpluko lebitar batek ere: ikustean, bidetik okertu eta aurrera jo zuen. Baina bidaian zen samariar bat bertara iritsi eta, hura ikustean, errukitu egin zitzaion.
Hurbildu eta zauriak lotu zizkion, olioz eta ardoz igurtzi ondoren; gero, bere asto gainean ezarri, ostatura eraman eta bere ardurapean hartu zuen. Biharamunean, zilarrezko bi txanpon atera eta ostalariari eman zizkion, esanez: «Zain ezazu eta, gehiago gastatzen baduzu, hurrena natorrenean ordainduko dizut». Zure ustez, hirurotan zeinek jokatu zuen lagun hurko bezala lapurren esku eroritako gizonarekin?
Lege-maisuak erantzun zion:
– Hartaz errukitu zenak.
Jesusek esan zion, orduan:
– Zoaz eta egin zuk ere beste horrenbeste.

Frantziskotar espiritualtasuna

Eta poz hartu behar dute, jende baxu eta mesprezatuarekin, behartsu, ahul, gaixo, legenardun eta bide-bazterretako eskaleekin batera bizi izateaz” (1 Er 9,2). Jaunak legenardunen artera eraman zuenetik aurrera, Frantziskok ez zuen soilik pobretasuna aukeratu, ez eta lepradunak eta azkenengoak zaintzea eta haien nekeak arintzea ere. Jainkoak, karitatea egiteko lekuak eraikitzera baino gehiago, bizitza pobreekin batera egitera dei egiten zion. Hori izan zen bere aukera: pobreen artean egonez, haien artean biziz, eskaleen artean eskale eta ahulen artean ahul izanez pobre izatea. 

Frantziskok ez dauka kondenatzeko haserrezko hitzik edo juzkurik bere gizarteko abusu eta bidegabekerien aurka, baina bere izate osoz hitz profetikoa da, salaketa egiten duen eta baztertuei bestelako begirada eta zaintza emateaz mintzo den hitz profetikoa. Ebanjelioaren arabera eraturiko haren bizitza, eratua gertatzen da pobre eta ahulekin batera bizitzeko ere. Bere ebanjelioaren araberako bizitza inplikazio handiak dituen hautapen bihurtzen da, bazterrera geldituen alde jartzean. Frantzisko eta bere lehen anaiak mesprezatuen artean bizi izan ziren. Jesusek horrela egin zuelako, Jesu Kristori jarraitzeagatik, gupidazko erraiak izateagatik, ebanjelioa bizitzeagatik. Hortik ulertzen dira bere hitzak: “poz hartu behar dute, jende baxu eta mesprezatuarekin batera bizi izateaz”.

Otoitza 

Izan gaitezela, Jauna, eskuz elkartuak
otoitz eta dohainean,
zure Eskuekin elkartuak Aitaren Eskuetan,
Espirituaren hego emankorrekin eskuz elkartuak,
behartsuen eskuekin elkartuak.
Izan gaitezela Ebanjelioaren esku,
Bizi-ereile,
Itxaropen-kriseilu,
Bake hegaldi.
Zure esku solidarioekin eskuz elkartuak,
denen Ogia banatuz.
Zure esku zulatuekin eskuz elkartuak
munduko gurutzeetan.
Jada pazko-loriaz bererik dituzun Eskuekin eskuz elkartuak.
Esku irekiak, mugarik gabe,
eskurik den tokiraino.
Mundu osoa besarkatzeko gauza direnak,
geure Munduarekin leialak,
Erreinuarekin leial izanez.
Esku elkartuak tenkan justiziaren aldeko grinan,
goxoak Maitasunean.

Azken hitzak
“Besteen sufrimendua senti dezakegu, nolabait, geurea bailitzan, horrela sufrimenduaren kausa eta ondorioen aurka eginaren eginez jokatzeko”.

2012ko urriko eguneroko ebanjelioa

1- Lk9,46-50
2- Lk9, 51-56
3- Lk 9,57-62
4- Lk10,1-12
5- Mt 7,7-11
6- Lk 10,17-24
7- Mk 10,2-16
8- Lk 10,25-37
9- Lk 10,38-42
10- Lk11,1-4
11- Lk11,5-13
12- Lk 11,27-28
13- Lk 11,27-28
14- Mk 10,17-30
15- Mt 11,25-30
16- Lk 11,37-41
17- Lk 11,42-46
18- Lk 10,1-9
19- Lk 12,1-7
20- Lk12,8-12
21- Mk 10,35-45
22- Lk 12,13-21
23- Lk 12,35-38
24- Lk 12,39-48
25- Lk 12,49-53
26- Lk 12,54-59
27- Lk 13,1-9
28- Mk10,46b-52
29- Lk 13,10-17
30- Lk 13,18-21
31- Lk 13,22-30



Este mes la Carta de Asís gira en torno al tercer principio de los cuatro que componen la espiritualidad franciscana: Vida cotidiana: hacia fuera, solidaridad. En tiempos complicados como el actual, el sufrimiento y la exclusión están al orden del día. Los textos de esta carta sugieren estar disponible a los demás, a los de cerca y a los de lejos.


 Tema de reflexión: Exigencia ética


            Estamos en tiempos complicados, tiempos de miedo e incertidumbre, tiempos de sufrimiento y exclusión.

            En épocas así, reviven muchos fantasmas: con el miedo toman fuerza la ley de la selva, el “sálvese quien pueda”, el “cada uno a lo suyo”, aparece más fuerte el racismo y ante el aumento de los excluidos que nos incomodan, preferimos olvidarlos y mirar para otro lado.

            Conquistas sociales que nos parecían incuestionables se caen como fichas de dominó. Los derechos universales, a la salud, a la educación, de los que nos sentíamos tan orgullosos, hoy se ponen en duda o directamente desaparecen para los últimos. Los derechos que se han ido conquistando muy despacio, van siendo reducidos ante nuestra pasividad.

            Si queremos luchar por un mundo más justo, si la solidaridad es para nosotros un valor importante, si nos importan los últimos, tendremos que estar muy atentos a lo que está ocurriendo. Es importante la ayuda asistencial, la solidaridad cotidiana, pero también es importante una apuesta pública por los más débiles, por los últimos, por los que más están pagando la crisis. Nada es neutro. Nuestro silencio está lleno de significado, nuestra palabra también. La palabra siempre ha sido importante, pero no silenciar la voz de los últimos se convierte ahora en una exigencia ética. Callar o comprometernos puede ser un dilema al que enfrentarnos.

Y cuando pensemos que no hay nada que hacer, acercarnos al Evangelio nos muestra el compromiso de Jesús hacia los últimos, los excluidos, los desheredados, y su promesa de un Reino de justicia para los pobres.

No mirar para otro lado, no resignarnos a la injusticia, no callarnos,  no convertir a los desheredados en invisibles es uno de nuestros trabajos en la lucha por un mundo más justo.

Texto evangélico: Lc 10,29-37

Pero él, queriendo justificarse, preguntó a Jesús:
- ¿Y quién es mi prójimo?
Jesús le respondió:
- Un hombre bajaba de Jerusalén a Jericó y cayó en manos de unos salteadores que, después de desnudarlo y golpearlo sin piedad, se alejaron dejándolo medio muerto. Un sacerdote bajaba casualmente por aquel camino y, al verlo, se desvió y paso de largo. Igualmente un levita que pasó por aquel lugar, al verlo, se desvió y pasó de largo. Pero un samaritano que iba de viaje, al llegar junto a él y verlo, sintió lástima. Se acercó y le vendó las heridas, después de habérselas curado con aceite y vino; luego lo montó en su cabalgadura, lo llevó al mesón y cuidó de él. Al día siguiente, sacando dos denarios, se los dio al mesonero, diciendo: “Cuida de él, y lo que gastes de más te lo pagaré a mi vuelta”. ¿Quién de los tres te parece que fue prójimo del que cayó en manos de los salteadores?
El otro contestó:
- El que tuvo compasión de él.
Jesús le dijo:
- Vete y haz tú lo mismo.

Espiritualidad franciscana

“Y deben gozarse cuando conviven con gente de baja condición y despreciada, con los pobres y débiles, y con los enfermos y leprosos, y con los mendigos de los caminos” (1R 9,2). Desde que el Señor le llevó entre los leprosos, la opción de Francisco no fue sólo la pobreza, ni el cuidar y aliviar a los leprosos o a los últimos. Dios no le llamaba tanto a fundar lugares de asistencia caritativa, cuanto a compartir realmente la vida de los pobres. Su opción fue hacerse pobre estando entre los pobres, conviviendo con ellos, mendigo con los mendigos y débil con los débiles.
Francisco no tiene palabras airadas de condena o de juicio contra los abusos e injusticias de la sociedad en que vive, pero todo él se hace palabra profética que denuncia y habla de otra manera de mirar y cuidar al excluido. Su vida, configurada por el evangelio, resulta también configurada por el convivir con los pobres y débiles. Su vida evangélica  se encarna en una opción con grandes implicaciones sociales al decantarse del lado de los marginados. Francisco y sus primeros hermanos formaron parte de la gente despreciada. Porque así lo había hecho Jesús, por seguimiento a Jesucristo, por tener entrañas de misericordia, por vivir el evangelio. Desde ahí se entienden sus palabras: “deben gozarse cuando conviven con gente de baja de condición y despreciada”.

Oración

Que seamos, Señor, manos unidas
en oración y en el don.
unidas a tus Manos en las del Padre,
unidas a las alas fecundas del Espíritu,
unidas a las manos de los pobres.
Manos del Evangelio,
sembradoras de Vida,
lámparas de Esperanza,
vuelos de Paz.
Unidas a tus Manos solidarias,
partiendo el Pan de todos.
Unidas a Tus Manos traspasadas
en las cruces del mundo.
Unidas a tus Manos ya gloriosas de pascua.
Manos abiertas, sin fronteras,
hasta donde haya manos.
Capaces de estrechar el Mundo entero,
fieles a nuestro Mundo,
siendo fieles al Reino.
Tensas en la pasión por la Justicia,
tiernas en el Amor.

Epílogo de la carta

“Podemos sentir en alguna medida como propio el sufrimiento ajeno para poder actuar sobre sus causas o efectos”

Evangelio diario del mes de octubre de 2012

1- Lc 9,46-50
2- Lc 9, 51-56
3- Lc 9,57-62
4- Lc 10,1-12
5- Mt 7,7-11
6- Lc 10,17-24
7- Mc 10,2-16
8- Lc 10,25-37
9- Lc 10,38-42
10- Lc 11,1-4
11- Lc 11,5-13
12- Lc 11,27-28
13- Lc 11,27-28
14- Mc 10,17-30
15- Mt 11,25-30
16- Lc 11,37-41
17- Lc 11,42-46
18- Lc 10,1-9
19- Lc 12,1-7
20- Lc 12,8-12
21- Mc 10,35-45
22- Lc 12,13-21
23- Lc 12,35-38
24- Lc 12,39-48
25- Lc 12,49-53
26- Lc 12,54-59
27- Lc 13,1-9
28- Mc 10,46b-52
29- Lc 13,10-17
30- Lc 13,18-21
31- Lc 13,22-30


Publicar un comentario