Atzo, San Simon eta San Juada egunez, Bizkaiko Fori Aldundiaren eskutik, mahai ingurua izan zan Bilboko Rekalde aretoan, Bitoriano Gandiagaren heriotzaren 25. urteurrenaren arira.
Jon Kortazar aritu zan aurkezle eta gai jartzaile lanetan. Gogoeta mamitsuak ere tartekatu ebazan Bizkaiko poeta on askoren lana gogoratuz: Lauaxeta, Aresti, Gandiaga, Sarrionaindia, Gerediaga...
Jose Mari Kortazar abedak Bitoriano Gandiagaren lana Euskal Herrian dabilen Eleizearen ibilbidean kokatu eban, Vatikanoko II. KOntzilioaren eta sekularizazioaren eragina bere lanetan agertuz.
Jon Gerediagak testigantza aparta emon eban, Gandiagaren Elorrik eta Arantzazuk bere obran eta bizitza pertsonalean izan duren eragina azalduz, saiakera eta poesia tartekatuz.
Argazkiak: Jon Urutxurtu


No hay comentarios:
Publicar un comentario