Gabon zorion, zorion gabon!

sábado, 13 de octubre de 2012

Zeanuri Eunate Estella Lizarra

Zeanuriko parrokiko aurtengo ibilaldiak fedea, kultura eta gastronomia batu ditu antolakuntza zoragarri bati esker. 14 ordutako ibilaldian Eunate, Estella Lizarra eta hando parajeak ikusteko aukerea emon dausku.

53 lagun batu ginan, aurten barriro parrokiko ibilaldian pare hartzeko. Talde antolatzaileak zehatz zehatz prestau zituan nondik norakoak: mezea, hamarretako eta bazkaria, zer ikusi, non hartu atseden.

Iazko moduan gidari aparta eroan genduan: Ander Manterola abadea. Leku bakoitzera heldu aurretik, autobusean bertan, lekuaaren sarrera mamitsu bat egiten euskun. Lekuan bertan, detaileak ikusi eta gozatu.



Eunaten ospatu genduan mezea:
"Gaur Zeanuriko eliztarrak Eunateko Amaren ondora etorri gara otoitzean eta alkartasunean. Bere bendizioa jaso gura dogu Jesusen bidean zintzo irauteko, herrigintzan arduratsu ekin eta gure herrian bake egile izateko.

Jainkoaren guraria, betidanik, gizakia salbatzea izan da. Gizakiaren salbamena Jainkoarekin bat egitean dago. Beste ezerk ez inork ezin gaitu salbatu, Jainkoak baino.

Jai-giro alaian, hasi eta ospatu daigun Meza santua" emon euskun sarrerea MIla Lejarzak.

Ondoren, Garesetik igarota, Estella Lizarra ikusteko denpora euki genduan. Euriaren bildur, jendeak aterkina eskuan, baina alperrik izan zan, eguraldiak ibilaldiari lagundu eutson eta egun guztian zehar.

San Pedro de la Rua eliz atarian egin genduan talde argazki ofiziala, eguna gogoratzeko. Eleizea eta klaustroak ikusi, kalez kale paseatu, Foruen plazan aperitiboa hartu... eta danok bazkaltzera.

Arrastian, tripak ondo beteta, Trufa Museoa ikusi genduan eta Puy-ko Andra Mariaren Basilika.

Bueltarako bidean, antolatzaileek txokolate bero bat pastel eta guztiz opatu euskuen Birgala Goien herri arabarran.

Danok pozik etxera, ea datorren urtean zer preparetan deuskuen antolatzaileak asmatu ezinik lokartu ginan.

No hay comentarios: