Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
URTEAN ZEHARREKO XXXIII. DOMEKEA – A
LUZATU ESKUA POBREARI
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, Jaunaren Eguna ospatzera etorri zareen guztioi:
Liturgi Urtearen amaierarantz goaz eta Jesusek ebanjelioan aurkeztuko deuskun parabolaren bidez, gure bizitzaren aurrean ipinten gaitu. Ez gara talentuen jabeak, Jainkoak emon deuskuzan ondasunen zaintzaile eta banatzaileak gara.
Gaur mundo guztian, Frantzisko Aita Santuak izendatuta pobreen eguna ospatzen dogu. Bere mezuan diñosku: “ Pobreziak beti erakusten ditu aurpegi ezbardinak, eta aurpegioi arreta berezia eskeini behar deutsegu egoera bakotxean. LUZATU ESKUA POBREARI diñogunean, hurtasuna, solidaritatea, maitasuna adierazten dogu.”
Gaurko Eukaristian era apartekoz eskatu deiogun Jaunari, astindu dagiala gure barrua eta beharrizenean dagoenari eskua luzatzeko adorea izan dagigula eguneroko bizitzan.
Emon deiogun hasierea Eukaristiari abestuz
Goazen alkarturik
biztuta fedea,
argitan zabalik
maitasun bidea.
Zuzentasunez egin dagigun
maitasun bide zabal argia,
gure artean lagunduz beti,
emonez eskua ta ogia.
DAMU-OTOITZA
Senideok: isilean eta damututa, parkamena eskatu deiogun Jaunari, bere Erreinuaren alde lan gitxi egiten dogulako:
- Jesus Jauna, Zuk emoten deuskuzuzan dohaiak frutu emon barik gelditzen diralako. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, gure astia eta dirua Jaungoikoaren eta anai-arreben zerbitzuan ipinten ez ditugulako. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, zure deiari erantzun kaxkarra emoten deutsagulako. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Es Za 31, 10-13. 19-20. 30-31:
Itun Zaharreko gizon jakintsu batek etxekoandra on bati egindako gorespena entzungo dogu lehenengo irakurgai honetan. Hona hemen azpimarratzen dituan alderdiak: lanerako trebetasuna, behartsuakanako zabaltasuna, Jainkoaganako fedea eta itxaropena.
Erantzun-Salmoa: 127. Salmoa
Salmo-egileak hauxe diñosku: bakoitzari emon jakon zeregiña zintzo beteten dauanak, horrek izango dau barruko poza.
"Bai dohatsu gau ta egun...".
1 Ts 5, 1-6:
Tesalonikako kristinauak urduri egozan, munduaren azkena noiz eta zelan izango zan jakin nahiez. San Paulok zintzoak izatera eta egun ha gertatzera dei egingo deutse.
Mt 25, 14-30:
Jaungoikoak, batzuei gehiago beste batzuei gitxiago, dohai baliotsuak emon deuskuz danoi. Baina ez alperrik gordeteko, besteen onerako erabili eta lantzeko baino.
Aleluia abestuz gertatu daiguzan gure bihotzak Jesusek esaten deuskuna entzuteko
HOMILI OSTEAN
Arratiko tranbiak
dagigu aldarri:
lozorrotik izartu,
ekin bideari.
Bizitzan, zalantzetan
Jesus da gidari
eta zure eskua
Gaixo larri honegaz
ezin besarkatu,
begietan malkoak
itsaso olatu.
Munduan gose, gerra
amaitu ez jaku:
Gaixo ta pobreari
eskua luzatu.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Aurkeztu daiguzan Jaunaren aurrean gure eta mundu guztiaren beharrizanak:
- Eleiza osoaren alde. Jaunaren deiari erantzunez, eskua luzatu deiela pobreei, eurengana gerturatu daitela, begietara begiratu deiela eta besarkatu daizala, bakardadearen hoztasunean berotasun apur bat ipinteko. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Nazinoetako gobernuek zuzentasunez jokatuz, pobrezian bizi diran pertsonak eta herriak, euren benetako garapenerako behar dabena jaso dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Beharrizanean aurkitzen diranen alde, Covid gaixo larria bizi dabenek, gugan alkartasuna aurkitu dagien eta Pandemia honen aurrean guztiok erantzukizunez jokatu dagigun. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Arratiako Eliza osotzen dogun guztion alde: geure bizitza behartsuen alde jarri dagigula, eurak zoriontsuago izan daitezan eta Jaungoikoa goratua izan daiten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Entzun, Aita, zure Semeagaz batera egin deutsuguzan otoitzak eta bete egizuz gure gurariak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Eukaristia honetan era berezi baten gogoan izan ditugu munduko pobreak, gure eguneroko bizitzan ez daiguzala ahaztu, egoera larri honegaz hainbeste sufritzen dagozan pertsonak .
"Lurreko pobreenak"
URTEAN ZEHARREKO XXXIII. DOMEKEA – A
IV JORNADA MUNDIAL DE LOS POBRES
TIENDE TU MANO AL POBRE
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, Jaunaren Eguna ospatzera etorri zaren guztioi:
Liturgi Urtearen amaierarantz goaz eta Jesusek ebanjelioan aurkeztuko deuskun parabolaren bidez, gure bizitzaren aurrean ipinten gaitu. Ez gara talentuen jabeak, Jainkoak emon deuskuzan ondasunen zaintzaile eta banatzaileak gara.
Estamos finalizando el año litúrgico y se nos invita a poner los talentos al servicio de los demás.
Hoy celebramos la Jornada Mundial de los Pobres con el lema «Tiende tu mano al pobre». El papa Francisco nos dice: «Tender la mano es un signo que recuerda inmediatamente la proximidad, la solidaridad, el amor».
Pidamos al Señor por los pobres en concreto, que lo están pasando tan mal y pidamos también por nosotros para que tomemos conciencia de la situación que están viviendo y seamos solidarios.
Emon deiogun hasierea Eukaristiari abestuz
Goazen alkarturik
biztuta fedea,
argitan zabalik
maitasun bidea.
Zuzentasunez egin dagigun
maitasun bide zabal argia,
gure artean lagunduz beti,
emonez eskua ta ogia.
DAMU-OTOITZA
Senideok: isilean eta damututa, parkamena eskatu deiogun Jaunari, bere Erreinuaren alde lan gitxi egiten dogulako:
- Jesus Jauna, Zuk emoten deuskuzuzan dohaiak frutu emon barik gelditzen diralako.ERRUKI, J.
- Jesus Jauna, gure astia eta dirua Jaungoikoaren eta anai-arreben zerbitzuan ipinten ez ditugulako. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, zure deiari erantzun kaxkarra emoten deutsagulako. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Es Za 31, 10-13. 19-20. 30-31:
Itun Zaharreko gizon jakintsu batek etxekoandra on bati egindako gorespena entzungo dogu lehenengo irakurgai honetan. Hona hemen azpimarratzen dituan alderdiak: lanerako trebetasuna, behartsuakanako zabaltasuna, Jainkoaganako fedea eta itxaropena.
El autor del libro de la Sabiduría en la Biblia, alaba a la mujer que sabe estar y hacer lo que conviene en cada momento de su vida.
Erantzun-Salmoa: 127. Salmoa
Salmo-egileak hauxe diñosku: bakoitzari emon jakon zeregiña zintzo beteten dauanak, horrek izango dau barruko poza.
El salmo 127 expresa el deseo de que Dios bendiga a quienes le temen. La bendición alcanza las realidades de la vida concreta: el fruto del trabajo, la vida pacífica...
"Bai dohatsu gau ta egun...".
1 Ts 5, 1-6:
Tesalonikako kristinauak urduri egozan, munduaren azkena noiz eta zelan izango zan jakin nahiez. San Paulok zintzoak izatera eta egun ha gertatzera dei egingo deutse.
Para San Pablo lo importante es vivir la solidaridad con los hermanos. Esa es la preparación a la venida del Señor. La luz de la fe y la fuerza del amor.
Mt 25, 14-30:
Jaungoikoak, batzuei gehiago beste batzuei gitxiago, dohai baliotsuak emon deuskuz danoi. Baina ez alperrik gordeteko, besteen onerako erabili eta lantzeko baino.
El Evangelio de hoy es una llamada a trabajar y a colaborar mientras vivimos en este mundo.
Aleluia abestuz gertatu daiguzan gure bihotzak Jesusek esaten deuskuna entzuteko
HOMILI OSTEAN
Arratiko tranbiak
dagigu aldarri:
lozorrotik izartu,
ekin bideari.
Bizitzan, zalantzetan
Jesus da gidari
eta zure eskua
emon pobreari.
Gaixo larri honegaz
ezin besarkatu,
begietan malkoak
itsaso olatu.
Munduan gose, gerra
amaitu ez jaku:
Gaixo ta pobreari
eskua luzatu.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Aurkeztu daiguzan Jaunaren aurrean gure eta mundu guztiaren beharrizanak:
- Eleiza osoaren alde. Jaunaren deiari erantzunez, eskua luzatu deiela pobreei, eurengana gerturatu daitela, begietara begiratu deiela eta besarkatu daizala, bakardadearen hoztasunean berotasun apur bat ipinteko. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Beharrizanean aurkitzen diranen alde, Covid gaixo larria bizi dabenek, gugan alkartasuna aurkitu dagien eta Pandemia honen aurrean guztiok erantzukizunez jokatu dagigun. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por todos los que sienten que sus vidas están aplastadas, para los cuales el vivir se convierte en una pesada carga, para que los gobernantes y todos nosotros seamos capaces de construir un mundo más humano y fraterno. - ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por
todos los que nos hemos reunido en esta celebración, para que nuestro
seguimiento de Jesús sea de verdad, y con nuestro testimonio de vida, seamos
signos de un Reino de libertad, de justicia y de paz para los demás. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Entzun, Aita, zure Semeagaz batera egin deutsuguzan otoitzak eta bete egizuz gure gurariak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Eukaristia honetan era berezi baten gogoan izan ditugu munduko pobreak, gure eguneroko bizitzan ez daiguzala ahaztu, egoera larri honegaz hainbeste sufritzen dagozan pertsonak .
En la eucaristía hemos orado por los pobres y nos hemos solidarizado con ellos; pero no nos conformemos con un día. Nuestro compromiso nos pide un estilo de vida por derecho evangélico que nos lleva a compartir lo que somos y tenemos.
Hartu dagigun Jaunaren bedeinkapena
"Lurreko pobreenak"
XXXIII. DOMEKEA URTEAN ZEHAR
Eskulanetan trebe jardungo dau.
Esaera Zaharrak liburutik (Es 31, 10-13. 19-20. 30-31)
Nork aurkituko etxekoandre jatorra?
Harribitxiak baino askoz gehiago balio dau.
Konfiantza osoa dau senarrak haregan,
eta ez da sekula beharrizanean aurkituko.
Zoriona ekarten deutso, ez zoritxarra,
bizitzako egun guztietan.
Artilea eta lihoa eskuratzen ditu,
gogotsu egiten dabe lan haren eskuek.
Eskuaz goruari heltzen deutso
eta atzamarrez ardatzari eragiten.
Dohakabeari eskua zabaltzen deutso
eta behartsuari laguntza emoten.
Guzurrezkoa da liraintasuna, alperrekoa edertasuna;
goragarria, ostera, Jaunari begirunea deutson emakumea.
Emon egiozuez eskerrak bere eskuen lanagaitik,
goratu herri osoaren aurrean berak eginagaitik.
Erantzun‑Salmoa Sal 127, 1-5
Dohatsu, Jaunaren bildur dana.
Dohatsu, Jaunaren bildur dana,
Haren bideetan dabilana.
Zeure eskuen lana dozu jango,
zoriontsu izango zara ta ondo jatzu joango.
Zure emaztea mahasti emonkorraren antzean,
zure etxe‑barruan;
zure semeak orio‑kimuen antzean, zure mahai‑inguruan.
Begira, holan izango da bedeinkatua gizona,
Jaunari bildur deutsona.
Jaunak Sion‑dik bedeinkatu zagizala,
Jerusalen dohatsu ikusiz beti bizi zaitezala.
Ez zagiezala Jaunaren egunak
lapurrak lez harrapatu.
San Paulo Apostoluak Tesalonikarrei egindako lehenengo epistolatik (1 Ts 5, 1-6)
Senideok: Hori noiz eta zelan izango dan ez dozue nik idatzi beharrik; zeuek dakizue nahiko ondo Jaunaren eguna uste barik etorriko dala, lapurra gauez lez.
Jentea «hau bakea eta segurtasuna» esaten ibiliko danean, orduan etorriko jake hondamendia gainera, uste barik, umedun dagoanari erdiminak lez, eta ez dau ihes egiterik izango. Zuek, ostera, senideok, ez zaree ilunpetan bizi, eta egun horrek ez dau zuek lapurrak lez zertan harrapatu. Zuek guztiok egiaren eta egunaren aldeko zaree; ez gara gauaren eta ilunaren menpeko. Beraz, ez dagigun lo egin gainerakoek lez; egon gaitezan, ostera, zuhur eta izan gaitezan neurritsu.
Gitxian zintzo izan zarealako,
sartu zaitez zeure nagusiaren pozetara.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 25, 14-30)
Aldi haretan, Jesusek parabola hau esan eutsen bere ikasleei: «Gizon batek, urrunera joaterakoan, bere morroiei dei egin eta bere ondasunak itzi eutsezan. Bati bost talentu emon eutsozan, beste bati bi, beste bati bakarra: bakoitzari bere trebetasunaren arabera. Eta gero joan egin zan.[Bost talentu hartu ebazana hareekin lanean hasi zan behingoan, eta beste bost irabazi ebazan. Bi hartu ebazanak ere gauza bera egin eban, eta beste bi irabazi ebazan. Bat hartu ebanak, ostera, lurrean zulo bat egin eta han gorde eban bere nagusiaren dirua.
Handik luzarora, etorri zan morroi hareen nagusia, eta kontuak garbitzen hasi jaken.
Hurreratu zan bost talentu hartu ebazana, eta beste bost eroan eutsozan, esanez: "Jauna, bost talentu itzi zeustazan; begira, beste bost irabazi ditut". Nagusiak esan eutson: "Ederto, morroi zintzo eta leiala! Gitxian zintzo izan zarealako, askoren buruzagi egingo zaitut; sartu zaitez zeure nagusiaren pozetara".
Hurreratu zan talentu bi hartu ebazana, eta esan eutson: "Jauna, talentu bi itzi zeustazan; begira, beste bi irabazi ditut". Nagusiak esan eutson: "Ederto, morroi zintzo eta leiala! Gitxian zintzo izan zarealako, askoren buruzagi egingo zaitut; sartu zaitez zeure nagusiaren pozetara".
Azkenean, hurreratu zan talentu bat hartu ebana, eta esan eutson: "Jauna, banekian gizon zorrotza zareala; erein ez dozun tokian igitaitzen dozuna, eta zabaldu ez dozun tokian batzen dozuna. Beraz, bildurrez joan nintzan, eta lurpean gorde neban zure talentua. Hor dozu zeurea!"
Nagusiak erantzun eutson: "Morroi gaizto eta alperra! Bazenkian, beraz, nik, erein ez dodan tokian igitaitzen dodala, eta zabaldu ez dodanean batzen. Horregaitik, nire dirua dirulariei itzi behar zeuntsen, nik, etortean, irabazi eta guzti jaso nengian. Kendu egiozue talentu hori, eta emon hamar dituanari. Dauanari emon egingo jakolako, gainezka izango dau; ez dauanari, barriz, daukon ha ere kendu egingo jako. Eta morroi alper huts hori bota kanpoko ilunpeetara. Han izango dira negarra eta agin-karraskadea!"»