Askatu hegoak III

Mostrando entradas con la etiqueta murueta. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta murueta. Mostrar todas las entradas

domingo, 1 de junio de 2025

Familia ibiltariak. Eta Bizkai bira? Familia que camina unida...

 

Gernikako Mertzede Ikastetxeko AMPAk deituta, hainbat familiak egin dabe gaur goizean oinez ibilbidea Gernikatik Muruetaraino, gero bertan bazkaltzeko alkarregaz. 

Batzuk hasi dira berbetan ea Bizkai biran, Gernikatik Bermeora doan eguneko etapea egiteko eta zelan. Animatu zaiteze!

jueves, 17 de abril de 2025

Gazte Pazkoak Gernikan

 


120 gazte eta monitore dagoz egunotan Gernikan Gazteen Pazkoa ospatzen. Gaur tartetxo bat izan dogu eurekaz egon, berba egin eta alkarregaz bazkaltzeko Mertzede Ikastetxean. Beste talde handiago bat San Fidel Ikastolan dago. Muruetara joan etorria egin dabe goizez, inguruak ezagutuz, gazteenak. Beste taldeak Koretzubi eta Arteaga bisitatu dauz. Arrastitz dinamika hezitzaileak dabez Eguen Santua hobeto ulertu eta ospatzeko. Iluntzean, San Frantzisko parrokian ospatuko dabe elizkizuna talde biak alkarregaz. Esperientzia positiboa. Ondo etorri Gernikaldera!

miércoles, 15 de enero de 2025

Retiro oracional para generación millennial


 Gernikaldeko zortzi millennial alkartu dira otoitzaldian. Sendotzarako eta lehen jaunartzerako prestatzen dabil taldetxoa, Carmen Ortega, Gernikaldeko katekesi arduraduna, eta Jose Mari Kortazar abadearen laguntzaz.

viernes, 28 de junio de 2024

Gernikaldeko Pastoral Barrutiko boluntarioak erromes Arantzazura

 


Gernikaldeko Pastoral Barrutiko kurtso amaierako ibilaldia Arantzazura izan da aurten. Hasierako otoitzaren ostean, domekako ebanjelioan oinarrituta, hamaiketako eder bat dastatu dabe. Ondoren, Arantzazuko alkartearen zaindari dan Juan Migel Dorronsoren eskutik, basilikaren bisita gidatua egin dabe.

jueves, 13 de junio de 2024

Gernikaldeko ospatzaileak: kurtsoko azken batzarra

 


Atzo batu ziran Foruko frantziskotarren komentuan Gernikaldeko hamazazpi ospatzaile. Kurtsoko azken batzarra izan zan eta frantziskotarrei esker ona emon jaken, laster gure pastoral barrutiko zereginak itxiko dabez eta.

domingo, 31 de marzo de 2024

Zorionak! Kristo bizi da!


 ¡Felices Pascuas de Resurrección!

En unas pocas fotografía queremos reflejar algo de las celebraciones de Semana Santa en nuestra Unidad Pastoral de Gernikaldea, guiados por el canto del txori kantari.

sábado, 24 de febrero de 2024

domingo, 7 de enero de 2024

Gazako herritik dator notizia... Arteaga, Forua, Murueta, Altamira, Axpe, Sukarrieta, Morga, Josefinak, Errenteria-Gernika...


Arteaga

Gernikaldeko hainbat parrokia eta egoitzean Bakearen aldeko aldarria entzun da egunotan. Bandera zuria eskuan, Gaza gogoan, otoitza bihotzean. Hunkiturik. Bakeak behar gaitu. Bakeak merezi dau. Hurrengo hitzordua Bake bidean Ziortzara. Erdu!

sábado, 30 de septiembre de 2023

Goazen Markinara! Joan eta etorri gara!


Harrera zer dan azaltzen dauan argazkia: Txistu hotsaren soinu gure gurea, harrera ona egiten etorri diranei. Asun, moja karmeldarra, Gernika; Mertxe, Katekista eta Gernikaldeko UPko pastoral batzordeko idazkaria; Agustin, abade klaretarra, Bilbo; Elena, Caritas Bizkaiako arduraduna, Enkarterrikoa. 
Alkartea, Hitza, Ospatu eta Serbidu. Laikoak, mojak eta abadea. Goazen inklusiboa!

miércoles, 28 de junio de 2023

Tolosara joan gara: erlijioa, kultura eta gastronomia

 

"Tolosara joan gara". Joan eta etorri. Gernikaldeko Elizaren laguntzaile talde handi bat: Caritas, ospatzaileak, katekistak, parrokiazainak, organo joleak...

domingo, 28 de mayo de 2023

Mendekoste Bigilia Foruan UP Gernikaldea 10 años y vigilia de Pentecostés

 


Zorionak! Jesusen Espiritua gugan dago. Zorionak, 10 urte bete ditu Gernikaldeko Pastoral Barrutiak. 10 urte bere gora beherakaz. Errezagoa da desegitea, eraikitzea baino.

domingo, 14 de mayo de 2023

jueves, 27 de abril de 2023

miércoles, 21 de diciembre de 2022

Gernikaldeko ospatzaileen abenduko batzarra


 Atzo ospatu zan Foruko komentuan Gernikaldeko ospatzaileen urteko azken batzarra.

Adi! Egun batzuk aldatu dira hizlariaren egun libreak kontua hartzeko: egun honeek aukeratu dira: Urtarrilak 24, martitzena; Otsailak 14, martitzena, honek biak Forun, 7etan; eta Martxoak 7, martitzena, azken hau Gernikako Andra Marin, arratsaldeko 7:30etan.

jueves, 20 de octubre de 2022

Pausoz pauso, zapatak urratu arte plana aurrera eroateko


Gernikaldeko eleiza batzuetan IV. Plana dala eta martxan jarri behar dogula gogoratuz. Kartel barri hau egin dabe eta ingurua zapataz, oinetakoekin bete dabez. Martxan goaz, ibilian, oinak nekatu eta oinetakoak, gastatu, apurtu... egiten dira,